Aberri Eguna 2025

Berriak

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/09/26

Bizkaiak 2027ra arte foru bide-sarean 300 berrikuntza proiektu bultzatzea aurreikusten du, 55 milioi euroko inbertsioarekin

Foru Aldundiak Bizkaiko Bide-Azpiegituren Berrikuntza eta Jasangarritasunerako 2024-2027 Bigarren Plana aurkeztu du gaur. Plan honen xedea Bizkaia mugikortasun jasangarriaren, konektatuaren, automatizatuaren eta kooperatiboaren hedapenean erreferente moduan kokatzea da.

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/09/25

Elixabete Etxanobe: “Bizkaia Denontzat legegintzaldi-planean ezarritako jarduketen % 98 abian daude dagoeneko”

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak ziurgabetasun eta moteltze testuinguru orokorrean lurraldeak frogatu duen erresistentzia ekonomikoa nabarmendu du eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak eta zainketei eragiten dietenak aipatu ditu bere gobernuaren jardunaren jardun-arlo nagusitzat

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/07/10

Bizkaiko historia deskubritzeko eta garrantzi historiko handiko ezohiko lekuak ezagutzeko bisita gidatuakl antolatu ditu Aldundiak

Udako hilabeteetan, normalean bisitatu ezin diren aztarnategi arkeologikoak aurkitzeko eta ondare-baliabideetara hurbiltzeko aukera ematen da, ezagunak zein aurkitu berriak edo errealitate birtualean birsortuak

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/07/08

Elixabete Etxanobe: "Datozen hamarkadetako Metroa prestatu behar dugu"

Aste honetan ekingo zaio 5 bagoiko 37 unitate ordezkatu, seinaleztapen-sistema modernizatu eta aginte-postu zentralizatua eguneratzeko prozedurari, eta horretarako 736 milioi euro inguruko inbertsioa egingo da

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/07/05

Leioako Avanzada estaltzeko obrak 2025eko udan amaituko dira, aurreikusitakoa baino urtebete lehenago

BI-637 errepideko lanak oso aurreratuta daude hasierako epeekin alderatuta, eta, aste honetan, tunel berriaren erdialdea estaliko duten habeak jartzen hasi dira

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/07/05

'Vigilantes de la jaia' izenez deitu direnek jaiak zainduko dituzte eraso sexualik eman ez dadin

Bizkaiko Foru Aldundiak Kanpaina hau jarri du abian aurtengo udako jaiak “berdintzaileak, alaiak, errespetuzkoak eta dibertigarriak” izan daitezen

Bizkaiko Foru Aldundia

2024/07/04

Bizkaiak 6.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako kultura-ekipamenduak hobetzea sustatuko du

1.405.000 euroko inbertsioarekin, Aldundiak udalerri txikienetan horrelako espazioak hobetzea eta egokitzea sustatzen du, herritarren egungo premietara egokitutako kultura-eskaintza ziurtatzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2023/09/29

Enkarterrirako etxeTIC zentro berriak ateak irekiko ditu Zallan, eta ehun bat lagunek dute interesa zerbitzu horretan

Doako foru-zerbitzu horrek aurrez aurreko laguntzak eta laguntza telematikoak eskaintzen ditu, mendekotasun-egoeran dauden 745 pertsonari eman ahal izango die arreta, zentroaren eragin-eremuan bizi diren erabiltzaile potentzialei, eta zaintzaileei ere lagunduko die

Bizkaiko Foru Aldundia

2023/09/29

Etxanobek Bizkaiko ekonomiaren indarra sendotzearen aldeko apustua egin du zerbitzuak eta herritarren ongizatea bermatzeko

'Bizkaia denontzat' legegintzaldiko planak 120 ekintza biltzen ditu lurraldearen etorkizuneko erronka nagusiei (krisi demografikoa, krisi klimatikoa eta digitalizazioaren erronka) erantzuteko eta garapen ekonomikoaren, garapen sozialaren eta ingurumen-babesaren arteko oreka lortzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2023/07/07

Foru diputatu berriak XII. legealdiko lehen gobernu kontseiluan bildu dira beren karguez jabetu ondoren

Lehen lan-bilera honetan abian ipini da Bizkaiko Foru Aldundiaren egitura berria. Bederatzi sail egongo dira, aurreko legealdian bezala.

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/10/25

Avanzada Leioatik igarotzean estaltzeko lanak 2023ko apirilean hasiko dira

Bizkaiko Foru Aldundiak azaroan lizitatuko du astearte honetan bertan onartutako proiektua; proiektu horrek hobekuntza garrantzitsuak ezartzen ditu babes akustikoan eta 65 milioi euroko zenbatekoa du

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/10/21

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak metroaren 5. linea finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Ibilbide berriak 6,3 kilometroko luzera gehitzen dio metroaren sareari, Sarratu eta Usansoloko Ospitalearen artean, eta beste kilometro eta erdi inguruko luzera izango du Busturialdea eta Durangaldetik datorren Euskotrenen linearekiko loturan

Denboralea Bahia Blancan. UNIÓN VASCA. Lagun diezaiogun Euskal Etxeari.