Next Euskadi

Berriak

Bizkaia

2023/07/02

Aitor Esteban: “Daukagun guztia emango dugu etapa bakoitzean Euskadiko maillot berdea jantzita”

EAJ-PNVk gaur eman ditu ezagutzera Kongresu eta Senaturako Bizkaitik aurkeztuko dituen zerrendakideak, eta egin du “Euskadiren ahotsa” ganbera bietan entzunarazteko talde jeltzaleak duen gaitasuna aldarrikatuz

Bizkaia

2023/05/23

Elixabete Etxanobek aukera-sektore berriak bultzatzearen alde egiten du: ikus-entzunezkoen industria, bioekonomia, ekonomia digitala eta kuantikoa eta energia

Bultzada horri esker ekonomia sustatuko da eta enplegua sortuko da, EAJren lehentasun nagusia. Arlo horretan, emakumeei, gazteei, 45 urtetik gorako pertsonei eta langabezia-tasa handienak dituzten eskualde eta udalerriei zuzendutako beste neurri batzuk ere bultzatuko ditu.

Bizkaia

2023/05/19

Guggenheim Urdaibairen garapena hasteko beharrezkoak diren eraisketak uda ostean hasiko direla hitzeman du Elixabete Etxanobek

Lan horien lizitazioa abian da, eta datozen asteetan Daliako lurzoruaren eta lurpearen deskontaminazio-lanak ere lizitatuko dira; iraunkortasunaren printzipioetan oinarrituta eta ingurunea eta ingurumena errespetatuz diseinatutako proiektu horren aurretiazko urratsak dira

Bizkaia

2023/05/18

Elixabete Etxanobek mugikortasun jasangarriago baten alde egin du, udalerriak, industrialdeak eta ikastetxeak lotuko dituen bidegorri-sare batean aurrera eginez

Garatuko dituen proiektuen adibidek dira: Amorebieta-Larrabetzu-Txorierri bizipista, itsasadarreko bulebarra, All Iron zubia edo Santurtziko El Villar-Mamarigako, Bolueta-Etxebarri-Basauriko, Alonsotegiko edo Etxebarria-Markinako bidegorriak

Bizkaia

2023/05/17

Elixabete Etxanobek eta Juan Mari Aburtok lanean jarraituko dute Bizkaiak eta Bilbok “etorkizuna” izan dezaten

Lurraldeak eta hiriburuak erakargarri izateko duten gaitasuna izan da gaur goizean egin den ekitaldiaren abiapuntua, non hautagai biek aditzera eman dutenez “gure ezaugarriek erakargarri egiten gaituzte eta mundura zabaltzeko aukera bikaina ematen digute”

Bizkaia

2023/05/03

Elixabete Etxanoberen helburua da bizikleta Bizkaiko ohiko garraio bihurtzea

Bilbo eta Getxo lotuko dituen bulebarraren hasierarekin batera, EAJ-PNVren Bilboko, Getxoko, Leioako eta Erandioko hautagaiek mugikortasun iraunkorrarekin, aisialdiarekin eta ohitura osasungarriekin duten konpromisoa berretsi dute

Bizkaia

2021/08/02

EAJ-PNVk berriro irabaziko lituzke hauteskundeak Bizkaian

Hala jasotzen du Bizkaiko Foru Aldundiak urtero egiten duen iritzi publikoko azterlanak. Honen arabera eta bizkaitarren iritziz, arazo nagusiak susperraldi ekonomikoa, eta enplegua bultzatzea eta osasuna dira.

Bizkaia

2021/07/28

Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua hobetzea erreklamatuko du Madrilen Euzko Alderdi Jeltzaleak

Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan erreklamatuko du Bizkaia Kantabriarekin lotzen duen eta Enkarterritik igarotzen den eguneroko zerbitzu honen maiztasuna areagotzea, bai eta inbertsio handiagoa egitea ere, linea hau modernizatzera begira

Bizkaia

2020/07/16

Bizkaian, "Zu eta ni, maskara beti"

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Juan María Aburto Bilboko alkatea buru izan dira Foru Jauregiko eskaileretan herritarrak maskara erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzeko egin den ekitaldian, COVID-19az kutsatzea eragozteko

Bizkaia

2019/06/15

EAJ-PNVk Bizkaiko 112 udaletatik 73 lideratuko ditu

Gaur goizean udalak eratzeko egin diren osoko bilkurek agerian utzi dute talde jeltzaleak Bizkaiko herrialdean daukan lidergoa. 52 udaletan gehiengo absolutuarekin gobernatuko du eta 1.236 eserlekuetan 569 zinegotzi izango ditu

Bizkaia

2019/05/24

EAJ-PNVk euskal hiritarrak deitu ditu hilaren 26an masiboki bozkatzera Euskadik bere etorkizunerako urratsak ematen jarrai dezan

Talde jeltzaleak kanpaina amaierako mitina egin du Bilboko Areatzan elkartu diren 2.500 lagun baino gehiagoren aurrean. Ekitaldiko protagonista nagusia izan da oihal zati ezberdinez eta adabakiz eginiko Ikurrina, euskal geografiako herri eta herrialde guztiak irudikatzeko egin dena

Bizkaia

2019/05/23

Unai Rementeriak aldarrikatu du EAJ-PNVren jarduna funtsezkoa izan dela Ezkerraldean enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko orduan

Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak gogora ekarri ditu PCB, Euskalforging, Vicinay, Bricomart, Haizea Wind edo Lointek, azken lau urteotan eskualde honetara etorri direnak eta nabarmendu du La Navaleko tailer osagarrietako 354 pertsonek sektorean lan egiten jarraitzen dutela

Next Euskadi