Berriak
Eusko Legebiltzarra
2022/12/23
EAJ-PNVk EAEko Aurrekontuaren indarguneak defendatu ditu, “zalantzazko eta erronka handiko urteari” aurre egiteko
Eusko Legebiltzarrak gaur, ostirala, onartu ditu 2023rako aurrekontuak, 14.250 milioi eurokoak, aurten baino %8,7 gehiago. Alaitz Zabalak ziurtatu duenez, “Euskadik aurrekontu sendoak izango ditu zerbitzu publikoak indartzeko eta ziurtasun ekonomikoa bermatzeko”
Eusko Legebiltzarra
2022/04/27
EAJ-PNVk Mendebaldeko Sahararen autoderminazioaren aldeko jarrera berretsi du eta Espainiako Gobernuak Marokori emandako “besarkada” deitoratu du
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura Pedro Sanchezen jarrera errotik aldatzearen aurka agertu da, eta nazioarteko legezkotasunera itzultzeko eskatu dio. “Ez Espainiako Gobernuak ez Marokokoak ez dute saharar herriaren etorkizunaz erabaki behar. Euskadi libre batekin amesten dugunok saharar herri libre bat ere amesten dugu”, adierazi du Maitane Ipiñazarrek
Eusko Legebiltzarra
2022/04/07
EAJ-PNVk txalotu egin du belaunaldi baterako Euskal Hezkuntza Sistema berria itxiko duen Itunaren onarpena
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak eskerrak eman dizkie hezkuntzako eta politikako eragile guztiei etorkizuneko hezkuntzaren oinarriak adosteko egindako ahaleginagatik. “Hau izan da lehenengo geldialdia. Legea geratzen zaigu, eta lankidetza-espiritu honekin berarekin lan egingo dugu”
Eusko Legebiltzarra
2022/03/03
“Beste mugarri bat” bete da Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen erreformaren onarpenarekin, EAJ-PNVren ustez
Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak ziurtatu du arau berriak benetako berdintasun eraginkorra lortzeko urrats bat gehiago ematen duela. “Gizarte-aldaketa bat dago abian, bai eta lege-esparru berri bat ere, emakumeek gizonen aukera eta eskubide berberak izan ditzaten”
Eusko Legebiltzarra
2018/03/08
EAJ-PNVk gizon eta emakumeen eguneroko lana defendatu du, benetako berdintasuna lortzeko aurrera egite aldera
Legebiltzar-taldeak bate gin du martxoaren 8rako deitutako ordu laurdeneko kontzentrazioarekin, eskubide- eta aukera-berdintasunaren defentsan. Amaieran, Bakartxo Tejeriak adierazpen bat irakurri du, aitortzen duena “genero desberdintasuna dela XXI mendeko erronka nagusienetako bat”
Eusko Legebiltzarra
2017/11/24
Emakumeen eta gizonen arteko harremanak “berdintasunean, errespetuan eta askatasunean” oinarrituta egon daitezen lan egingo du EAJ-PNVk
Legebiltzarkide jeltzaleek emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsi dute eta; halaber, herritarrei deia luzatu diete Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko hainbat ekitalditan aktiboki parte hartzeko
Eusko Legebiltzarra
2017/10/16
Luis Javier Telleria: “Ekonomia garatzeko eta enplegua sortzeko muina industria izatea nahi dugu”
Eusko Legebiltzarrak 2017-2020 Industrializatzeko Plana berretsi du. Planak 1225 milioi euroko aurrekontu publikoa du, eta “industria mantentzen bakarrik ez, hazten ere lagunduko dio, eta ekonomiaren pisuaren %25ª berreskuratzen”
Eusko Legebiltzarra
2016/02/29
EAJ-PNVk elkartasuna adierazten die ACBko langileei, eta enpresari eta Espainiako Gobernuari eskatzen die berriro irekitzeko neurriak har ditzatela
Leire Corrales legebiltzarkideak Industria Ministerioari exijitu dio Arantxa Tapia sailburuak aurkeztutako proposamenak bete ditzala. Izan ere, neurri horiek lortuko dute ekoizpena lehenbailehen errekuperatzea.
Eusko Legebiltzarra
2016/02/26
EAJ-PNVk Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoari onespena berretsi dio bere 40. urteurrenaren ospakizunean
Ordezkari jeltzaleek errefuxiatuen kanpamenduetara bidaiatu dute saharar herriari babesa emateko eta ospakizun-ekitaldi horretan parte hartzeko.