Berriak
JJGG Bizkaia
2020/11/18
Ainhoa Pielok Kontxi Claverrek utzitako tokia hartu du Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldean
Bilboko ordezkaria Gernikako Batzar Etxera joan da gaur, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko batzarkide gisa azaroko osoko bilkuran parte hartzera
JJGG Bizkaia
2020/10/05
EAJ-PNVk Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio ekimenak susta ditzala enplegua eta ekonomia suspertzeko alorrean
Alderdi jeltzaleak akordio transakzionalak lortu ditu Ganberako talde politiko guztiekin, eta bost ebazpen-proposamen aurkeztu ditu joan den astelehenean Gernikan egindako Politika Orokorreko osoko bilkuraren ondorioz
JJGG Bizkaia
2020/09/28
Gaizka de Luis, Euzko Abertzaleak taldeko kide berria
Bilbotarrak hartu du Jon Andoni Atutxak Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJ-PNVren batzarkide taldean utzitako lekua
JJGG Bizkaia
2020/09/28
Unai Rementeria: "Birus honek ez gaitu garaituko; Bizkaia ez da geldituko"
Gaur Gernikan egin den Politika Orokorreko osoko bilkuran, adinekoen arretari lotutako zerbitzuak emateko eredua aldatuko dela iragarri du, adinekoak euren etxeetan bizi diren aldia luzatuz eta egoitza-zentroak ahal den neurrian etxeen oso antzekoak izatea lortuz
JJGG Bizkaia
2020/09/28
Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ-PNV taldeak oposizioko alderdiak gonbidatu ditu “indarrak batzera” Covid-19ak eragindako egoeratik irtetera begira
Jesús Lekerikabeaskoa Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak batzarkide taldeko bozeramaileak baieztatu duenez gaur egungoa ez da “ezbaian aritzeko eta jarrerak urruntzeko” unea, eta ohartarazi du Bizkaiak derrigorrezko duela “aurrera egitea”
JJGG Bizkaia
2020/08/17
Jesús Lekerikabeaskoak Jon Andoni Atutxaren lekukoa hartu du Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskal Abertzaleak taldearen bozeramaile gisa
Aldaketa egin da Atutxa legebiltzarkide bihurtu delako iragan uztailean Eusko Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeen ondorioz
JJGG Bizkaia
2020/05/15
JJGG Bizkaia
2020/04/16
EAJ-PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan aurreratu duenez, Covid-19k eragin duen krisitik irtetea “guztion lana izango da, ez bakarrik erakundeena”
Jon Andoni Atutxak, talde jeltzaleak Bizkaiko Ganberan duen bozeramaileak, 'Bizkaia Aurrera!' izeneko suspertze planak aurreikusten dituen neurriak zehazten jarraitzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Ahaldun nagusiak programa hori aurreratu du, eta hemendik eta urtea amaitu arte 30 milioi euro mobilizatuko ditu premiazko ekintzetan.
JJGG Bizkaia
2019/12/27
Bizkaiko 2020ko aurrekontuak babestu ditu EAJ-PNVk
Mikel Baganek Gernikako batzar-etxean aldarrikatu du hurrengo ekitaldirako aurkeztu diren kontuek “bideragarritasun ekonomikoa” ematen dietela “bizitza kalitatea hobetzea eta Bizkaiak modu inklusiboan aurrera egitea ahalbidetuko duten” jarduera zehatzei
JJGG Bizkaia
2019/12/11
2020rako aurrekontuek Bizkaiaren beharrei “berme osoz” erantzuten diela aldarrikatu du Jon Andoni Atutxak
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak EH Bilduk, Elkarrekin Bizkaiak eta PP-Talde Mistoak aurkeztu duten hiru osoko zuzenketen kontra bozkatu du. Aurrekontu proiektuaren izapideak jarraipena izango du Bizkaiko ganberan.
JJGG Bizkaia
2019/11/07
Berdintasunari lotutako aurrekontuaren inbertsioa %1 baino handiagoa da lehen aldiz eta Berdintasunari buruzko Araua betetzen du
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak % 9,82 handitu ditu inbertitzeko gaitasuna eta baliabideak, "inor atzean ez uzteko". Generoaren Eraginaren Aurretiazko Ebaluazioaren txostenak islatzen du Bizkaiko 2020rako Aurrekontuaren % 76,18k generoaren ikuspegia integratzen duela.
JJGG Bizkaia
2019/11/06
Bizkaia pertsonen zerbitzura egongo dela eta, berritzailea eta mundura konektatua izango dela bermatzea, 2020rako apustuak
Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu du datorren urterako bere Sailaren aurrekontu-banakapena: 64,29 milioi euro, 2019an baino %3,51 gehiago