Prentsa Aretoa
2024/07/04
Bizkaiak 6.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako kultura-ekipamenduak hobetzea sustatuko du
1.405.000 euroko inbertsioarekin, Aldundiak udalerri txikienetan horrelako espazioak hobetzea eta egokitzea sustatzen du, herritarren egungo premietara egokitutako kultura-eskaintza ziurtatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gobernu Kontseiluaren azken bileran, dirulaguntza bat onetsi du Bizkaiko Lurralde Historikoko 6.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietarako, 2024. eta 2025. urteetan zehar kultura-instalazioetan inbertsioak sustatzeko.
Bizkaiko herritarren artean kultura-jarduera indartzeko eta lurralde osoan kultura-zerbitzuen eskaintza orekatua bermatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak funtsezkotzat jotzen ditu kultura-ekipamenduak, ahalduntzeko eta herritarrek parte hartzeko tresna gisa. Espazio horiek, kultura-bizitzarako sarbidea ahalbidetzeaz gain, udalerrien egunerokotasunean aniztasuna eta praktika artistikoak berritzea sustatzen dute.
Alde horretatik, 1.405.000 euroko inbertsioaren helburu nagusia da Bizkaiko udalerri txikienetan, hau da, biztanleei kultura-eskaintza egokia eskaintzeko baliabide nahikorik ez duten horietan, kultura-ekipamenduak sortzen eta garatzen laguntzea. Gainera, ekimen horren bidez bilatzen da udal kultura-ekipamenduak eguneratzea eta herritarren eskari eta behar berrietara egokitzea.
Dirulaguntza-eskabideak aurkezteko epea uztailaren 10etik 25era bitartekoa izango da. Eskabideak, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez baino ezingo dira izapidetu (www.ebizkaia.eus).
Kultura-proiektuak Bizkaian
Honetaz gain, Gobernu Kontseiluren azken bileran, Bizkaian, 2024ko ekitaldian zehar, kultura-proiektuak bultzatzeko dirulaguntzen deialdia onartu du Foru Aldundiak. Ekimen horren helburua da kalitatezko kultura-eskaintza sustatzea, tokiko kultura-eragileak babestea eta lurraldearen kultura-aberastasunari laguntzea.
1.554.000 euroko aurrekontu-esleipenarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak babes ekonomikoa eman nahi die kultura-arloan garrantzi berezia duten ekimenei. Finantziazio hori honela banatuko da: elkarteek, fundazio pribatuek eta gizarte-ekimeneko kooperatibek 1.016.000 euroko aurrekontua eskuratu ahalko dute. Udalek, udal erakunde autonomoek eta mankomunitateek 420.000 euroko esleipena izango dute. Eta, azkenik, jarduera profesionalak egiten dituzten sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, kooperatiba-sozietateek eta pertsona fisikoek 118.000 euroko aurrekontua jaso ahalko dute.
Dirulaguntza horien helburua da hainbat proiektu finantzatzea, hala nola «Bizkaiko Jaialdiak 2024», praktika artistiko garaikide garrantzitsuen erakusketak eta Bizkaiarentzat interes kulturala duten beste ekimen batzuk.
Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 9an hasiko da, eta 30ean amaitu. Eskabideak, bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu beharko dira (www.ebizkaia.eus).
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
BERRIA
2024/09/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09