Prentsa Aretoa
2023/09/29
Enkarterrirako etxeTIC zentro berriak ateak irekiko ditu Zallan, eta ehun bat lagunek dute interesa zerbitzu horretan
Doako foru-zerbitzu horrek aurrez aurreko laguntzak eta laguntza telematikoak eskaintzen ditu, mendekotasun-egoeran dauden 745 pertsonari eman ahal izango die arreta, zentroaren eragin-eremuan bizi diren erabiltzaile potentzialei, eta zaintzaileei ere lagunduko die
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarriko du Enkarterrirako etxeTIC eguneko zentroa Zallan, ostiralean, eta jarduerari ekiteko ate irekien jardunaldi bat egingo da. Gizarte Ekintza Saila aurrez gutun bidez jarri da harremanetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin, familia giroan zaintzeko prestazioaren onuradunekin, hain zuzen, bai eta pertsona horien zaintzaileekin ere, doako foru-zerbitzu horren hartzaile diren aldetik. Ondorioz, ehun lagunek baino gehiagok interesa adierazi dute zerbitzua eskatzeko.
Bilbon dagoeneko martxan den Etxanizko zentroak eta Etxebarrikoak bezala (zerbitzuak ematen dizkiete bostehun bat laguni eragin-eremuaren barruan), Zallako instalazio berriek mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako eguneko zentro baten berezko arreta (hogei plaza) eta Enkarterri eskualdean etxean dauden eta mendekotasun-egoera duten pertsonen bolumen handiago baten arreta (745 erabiltzaile potentzial) konbinatuko dituzte, etxean laguntzeko eta prebenitzeko teknologien bidez eta zentroan laguntza puntuala emanda. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako zentro berri horietatik laguntzok eskaintzen zaizkie bai mendekotasun-egoeran dauden pertsonei bai berorien zaintzaileei, zaintza-plan pertsonalizatu bat ematen zaie eta zentrotik laguntza eman diezaiekeen erreferentziazko langile bat dute ere bai.
Hamaika udalerrietako biztanleentzako zerbitzua
Enkarterrirako etxeTIC zentro berriak berorren eragin-eremua osatzen duten udal hauetako biztanleei emango die zerbitzua: Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza Harana, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla.
Foru-baliabide berria Zallako Udalak lagatako 500 metro koadrotik gorako lokal batean dago, Tepeyac Urbanizazioa kaleko 11. zenbakian. Instalazioek askotariko guneak izango dituzte, hala nola erabilera erkideko guneak, ataria, jarduera okupazionaletarako unitateak, erabiltzaileentzako banakako lan-eremuak, aisialdirako/gimnasiorako/atsedenerako erabilera anitzeko gunea, jantokia eta sukaldea, biltegia, garbiketa-zerbitzuko gela, garbitegia eta abar. Eguneko zentro berriak 642.000 euroko inbertsioa ekarri du.
Etorkizunerako etxeTIC ereduko zentro gehiago
Etxanizko (Bilbo), Etxebarriko eta Zallako (Enkarterri) zentroak abian dira jadanik, eta datorren urteko lehenengo seihilekoan zehar Basauriko eta Mungiako zentroak sartuko dira etxeTIC ereduan. Gainera, zerbitzua are gehiago hedatuko da, eta beste sei zentro sartuko dira: Ugao-Miraballes, Estartetxe Leioan, Bizigura Abanton, Karmelo Santutxu auzoan, Bilbon, Sestao Berria eta Ondarroa (behin-behinean erabiliko da Markina-Xemeingoa martxan jarri arte, eta hori izango da Lea-Artibairako erreferentea). Gaur egun eguneko zentroak dira eta etxeTIC eredura bihurtuko dira 2024 urtea amaitu baino lehen.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09