Berriak

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/04/12

Bizkaiak gerakinetako 270 milioi inbertituko ditu proiektu estrategikoetan

Unai Rementeriak adierazi du Aldundiaren diruzaintzako gerakinekin finantzatuko direla metroa Galdakaora iristeko lanak edo La Avanzada Leioan estaltzeko lanak, eta 150 milioi euro inguru gordeko direla egoera ekonomikoari aurre egiteko laguntza-planak aplikatzeko beharko balira

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/04/05

Itsasadarraren azpiko tunelek mugarri berria bete dute Artatza eta Ballontiko biribilguneen loturen diseinuarekin

Azpiegitura hori, Supersur, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren fasearekin batera, Arrontegiko zubiaren sarerik ezari aurre eginez pilaketak eta zaurgarritasuna murrizteko konponbide integralaren parte da. Arrontegin, batez beste, egunean 155.000 ibilgailuk zeharkatzen dute A8, Avanzada eta Txorierri arteko igarobideetan.

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/04/05

Aldundiak Bizkaiko udalerriek Herriak Egiten Funtsaren 58 milioiak jasotzeko prestatu duen Dekretua onartu du

Ezohiko finantzaketa honen bidez foru erakundeak lurraldeko udalerriei inbertsio-proiektu eraldatzaileak egiten lagundu nahi die, lehentasunez dagoeneko abian jarritako lurraldeko lau trantsizio estrategiko handiak sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/03/29

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak premiazko neurriak adostu dituzte, egoera ekonomikoak gehien kaltetutako sektoreei likidezia emateko

Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano diputatu nagusiek aurreratu dituzte hiru erakundeen artean adostutako neurriak, langile autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak kalte ekonomikoetatik babestea helburu dutenak

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/17

Bizkaiko udalerriek 58 milioi jasoko dituzte proiektu eraldatzaileetan inbertitzeko

Herriek inbertsio-proiektuetara bideratuko dituzte transferitutako baliabideak martxan dauden lurraldeko lau trantsizio estrategiko handiak sustatzen badituzte: iraupen luzeko zainketak, digitalizazioa, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/07

Aldundiak 10 milioi euro inbertitu ditu Bizkaiko berrogeita hamar bat udalerritako kirol azpiegiturak hobetzeko

Helburua bizkaitarren aukerak areagotzea eta kirol-jardueraren baldintzak hobetzea da eta, aldi berean, lurralde-oreka lortzen laguntzea

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/04

Bizkaiak klima-aldaketari buruzko atari bat jarri du abian, herrialdean duen eraginari buruzko baliabide eta informazio zehatzarekin

Atari honek webgune bakar batean biltzen du gure lurraldean zentratutako informazio guztia eta beste erakunde eta entitate batzuen informazio eta baliabideekin lotzeko aukera ematen du arlo horretan sakontzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/04

Bizkaiko herritarren kezka nagusia jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea eta osasuna dira

Hori adierazten da Bizkaiko Foru Aldundiak aldizka egiten duen iritzi-azterketan; azterlanaren arabera herritarrek lurraldeko bizi-kalitateari buruzko pertzepzio altua dute eta 10etik 7,6 puntuko nota ematen diote

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/02/01

Bizkaiak %22 gehiago inbertitu du Garapenerako Lankidetzan, bere politika gehien indartzen duen euskal erakundea bilakatuz

Lankidetzaren Bizkaiko IV. Gida Planak (2022-2030) zeharkako ikuspegi moduan planteatzen ditu pertsonen eskubideena, feministarena, ekologikoarena eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzarena

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/01/27

200 jarduera baino gehiagok osatzen dute Bizkaiko museo eta foru aretoetako kultur eskaintza

Aldundiak 2022an kultur eta ondare intereseko museo, areto eta enklabeetan garatuko den jarduera egitarau zabal eta anitza aurkezten du

Bizkaiko Foru Aldundia

2021/12/30

Bizkaia hobetzeko Aldundiak aurkeztutako aurrekontua onartu dute Batzar Nagusiek

Unai Rementeria ahaldun nagusiak nabarmendu du tresnarik onena dela Bizkaia krisialditik atera dadin inor atzean utzi gabe, zerbitzu publikoak indartuz, jarduera ekonomikoari eta enpleguari lagunduz eta lurraldearen etorkizunerako funtsezkoak diren lau trantsiziotan aurrera eginez

Bizkaiko Foru Aldundia

2021/09/29

Rementeriak adierazi du Aldundiak La Avanzada estaliko duela hasieran 60 milioi euroko inbertsioa eginez

Bizkaiko ahaldun nagusiak hitzaldia eman du, gaur, Gernikako Batzarretxean egindako politika orokorrari buruzko bileran, eta hitzaldi horretan bi ardatz nagusi erabili ditu: bizkaitarrei emandako hitza betetzea eta epe labur zein ertainera abian jarriko diren proiektu berriak.