Berriak

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/07/24

Aldundiak Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Mapa osatuko du desgaitasuna duten pertsonentzako ehun egoitza-plazarekin

Neurri txikiko zentroetan banatuta egongo dira, desgaitasunaren arloan Bizkaian ohi den bezala, eta horietan atsedenerako berariazko plazak sartuko dira

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/07/16

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Petronorrek Hidrogenoaren Euskal Huba abiaraziko dute EICn

Petronorrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen tratamendua bultzatuko dute, konpainiak erabiltzen dituen erregai fosilen zati bat hondakin horietatik sortutako produktuekin ordezteko

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/05/08

Udalkutxaren 2019ko soberakina udalen 2020ko diru-sarreren beherakada gutxitzeko erabiliko da

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak erabaki du Udalkutxaren 2019ko 26 milioiko soberakina gordetzea. Kopuru hori udal bakoitzak Udalkutxaren 2020ko likidazioan ziur aski izango duen emaitza negatiboa gutxitzeko erabiliko da.

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/29

Aldundiak 'Bizkaia aurrera!' plana onetsi du, Covid-19aren krisiari aurre egiteko hamabi neurri dituena

Krisia gehien pairatu duten pertsonengan eta sektoreetan finkatuta, planak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari zuzeneko inbertsioen eta zerga-pizgarrien artean, eta horrek 672 milioi euroko eragin ekonomikoa ekarriko du

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/28

Bizkaiak zergen arloko neurri batzuk onetsi ditu Covid-19 birusak sortu duen osasun-larrialdiaren ondorio ekonomikoak arintzeko

Epealdiak malgutzen dira zergadunek zergen araudian ezartzen diren kenkariak eta beste onura batzuk errazago aplikatu ahal izateko

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/27

Bizkaiak jarraibideak eta laguntza eskaintzen ditu adinekoen egoitzetan bisitak antolatzeko

Aldundiak funtsezkotzat jotzen ditu bisitak eta etengabeko komunikazioa egoiliarren eta haien familien ongizate emozionala zaintzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/24

Aldundiak Bizkaitik Mugitu jarri du abian, lurraldeko garraio publikoaren online ataria

Bizkaitik Mugituk Bizkaiko edozein tokitan jatorria edo helmuga duen garraio publikoko ibilbideen planifikatzailea eskaintzen du. Tresna honek hainbat operadorerekin bidaiatzeko aukerak eskaintzen ditu, eta bizkaitarrei zein bisitariei zuzenduta dago, lurraldeko turismo-intereseko puntuak identifikatuz eta Bizkaiko turismo-webgunearekin lotuz.

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/23

Bizkaiak laguntzetarako epeak laburtu eta izapideak arinduko ditu Covid-19aren eragina murrizteko sektore kaltetuenetan

Ekimen hau mesedegarria izango da, bereziki, gaur egungo egoera dela-eta itxita edo kaltetuta dauden sektoreentzat, pertsona fisiko eta juridikoentzat, eta mikroenpresentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/04/16

Unai Rementeriak iragarri du Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun saila protokolo bat aztertzen ari direla adineko pertsonen isolamendua egokitzeko eta bizi-kalitatea berreskuratzeko

"Isolamendua ezinbestekoa zen, baina salbuespenezko neurria izan behar du. Eta behar-beharrezkoa den denborarako bakarrik; orain, egoera pixkanaka nola normalizatu pentsatzea tokatzen da", aurreratu du

Bizkaiko Foru Aldundia

2019/11/15

Aldundiak Santurtzi eta Zierbena eta La Arenako bidegorria lotuko dituzten bidegorriak eraikitzea amaitu du

Jarduketa horiek hiriarteko bidegorrien sareak sortzeko Aldundiaren estrategian sartzen dira, garraio publikoarekin lotuta daudenak, eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko

Bizkaiko Foru Aldundia

2019/11/13

Aldundiak amaitu ditu Las Carreraseko hirigunean trafiko astunaren eragina murrizteko jarduketak

N-634 errepideko trafikoa baretzeko neurriak aplikatzeaz gain 630.000 euroko inbertsioa egin du Bi-3794 errepidea hobetzeko; izan ere, A-8 autobidearen eta Petronorren artean kamioiak eta salgai arriskutsuak ibiltzeko lehentasunezko bide bihurtzen da

Bizkaiko Foru Aldundia

2019/11/06

Rementeria: "Bizikleta eguneroko joan-etorrietarako lehentasunezko aukera bihurtzea da erronka"

"Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea: nola egingo dugu?" Jardunaldian Europako adituek bizikletaz mugitzea sustatzeko esperientziak erakutsi dituzte udal teknikarien eta Aldundiaren aurrean, Europako beste eskualde batzuetan arrakastatsuak izan diren esperientziak, alegia