Berriak
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/27
Bizkaiak 400 profesional eta elurra kentzeko 82 makina ipiniko ditu lanean neguko bidezaintza planaren bidez
Plana azaroaren 1etik datorren urteko apirilaren 30era arte egongo da indarrean. Planak bi helburu dauzka: batetik, errepideak erabiltzen dituzten pertsonen segurtasuna hobetzea; bestetik, errepideak zabalik edukitzea, are izotza edo elurra dagoenean ere
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/23
Ahaldun nagusiak arduraz jokatzeko eta gomendioak jarraitzeko eskatu die bizkaitarrei, kutsatzeen gorakadaren aurrean
Unai Rementeria: “Beste une oso zail bati egin behar diogu aurre, guztion erantzukizunik handiena eskatzen duena: udalerritik ez irtetea eta egoitzetan lan egiten dutenek edo egoitza horietan senideak dituztenek arreta-neurriak zorroztea”.
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/10/06
Aldundiak 10 milioi euro inbertitu ditu abiadura handiko Interneterako konexioak Bizkaia osora zabaltzeko
Unai Rementeriaren ustez, Bizkaiko udalerri guztietara banda zabal ultra-azkarra zabaltzea Aldundiaren proiektu garrantzitsuenetako bat da, udalerrien eta pertsonen arteko berdintasuna sendotzen duelako
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/30
Aldundiak 1,8 milioi eurorekin egin du bat merkataritzarako eta turismorako bonuen erakunde arteko kanpainarekin
Bonuak 'Euskadi Turismo Bonua' eta 'Euskadi Bonodenda' dira, eta 5, 10 edo 20 euroko deskontuak dituzte turismo, ostalaritza eta merkataritza modalitateetan
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/30
Bizkaiak Euskaraldiarekin bat egin du eta herritarrak ekimenean parte hartzera gonbidatu ditu
Bizkaiko Foru Aldundiak gonbita egin die Bizkaiko herritar guztiei azaroaren 20an hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioan parte har dezaten
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/24
Aldundiak eta BBKk tokiko merkataritzarekiko konpromisoa indartu dute sektorearen egokitzapen digitala bultzatuz
Unai Rementeriak, Ahaldun Nagusiak, eta Xabier Sagredok, BBKko presidenteak, sektorearekin duten konpromisoa helarazi diete Bizkaiko merkatariei merkataritza elektronikoaren hazkundeak sortzen dituen aukerak aprobetxatzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/24
Aldundiak BI-3621 errepidea Gordexola eta Zalla artean osorik hobetzeko lanak amaitu ditu
Lanak 2019an hasi ziren eta, 2021ean amaitzea aurreikusita bazegoen ere, irailean amaitu dira erabat
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/23
Ondarearen XX. Europar Jardunaldiek Ondarea eta Hezkuntza uztartuko dituzte, Bizkaian 140 kultura-proposamen aurrera eramanez
'Kontaiguzu ondarea!' lelopean 200 ekitaldi izango dira urrian, lurraldeko 61 udalerritan banatuta
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/23
Aldundiak Bizkaiko egoitzen erabiltzaileen irtenaldiak arautu ditu, zentroetako dinamiketan sartzeko
Egoitzetan bizi diren pertsonen irtenaldiak pasealdi terapeutikoak izango dira batik bat, eta egoitzen inguruko zabalguneetan egingo dituzte, ahaide edo hurkoren bat lagun dutela
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/09/16
Aldundiak N-634 errepidea hobetzeko lanak hasi ditu Amorebieta eta Boroako poligonoaren artean
Galtzada zabaltzeko eta autobidetik sartzeko erreia handitzeko lanak abenduan amaituko dira eta milioi erdi euroko inbertsioa eragingo dute
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/08/27
Kontrata30 programak prestakuntza duten gazteak euren prestakuntza horrekin bat datozen enpleguetan laneratzen lagunduko du
Kontrata30 aparteko inbertsioa da COVID19ak sortutako krisiaren testuinguruan eta Enplegu Planerako ezarritako bost milioiei gehitu zaio
Bizkaiko Foru Aldundia
2020/08/25
Aldundiak egiturazko laguntzak jarri ditu abian kulturaren sektoreko enpresentzat eta autonomoentzat eta SAREA 2020 aktibatu du
230.000 euro bideratuko ditu autonomoen eta kultur enpresen egitura gastuak ordaintzeko, 500.000 euro baino gehiago SAREAren barruan integratuta dauden antzerki, musika eta dantza ikuskizunen programazioetara