Prentsa Aretoa
2022/02/07
Aldundiak 10 milioi euro inbertitu ditu Bizkaiko berrogeita hamar bat udalerritako kirol azpiegiturak hobetzeko
Helburua bizkaitarren aukerak areagotzea eta kirol-jardueraren baldintzak hobetzea da eta, aldi berean, lurralde-oreka lortzen laguntzea
Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, kirol azpiegituren dekretua aurkeztu du gaur Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin, Asier Iragorri Basauriko alkatearekin eta Aitziber Oliban Erandioko alkatearekin batera. Guztira hamar milioi euro dira eta Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko eskualde guztietako kirol-instalazioetan hobekuntzak egiten laguntzen du.
Basauri eta Erandio dira laguntza-lerro honen onuradun izango diren Bizkaiko 50 udalerrietako bi; dekretuarekin batez beste udalerriek aurkeztutako aurrekontuaren % 56 estaltzen da.
Proiektuak partzialki finantzatzearen helburua lurraldeko udal kirol-instalazioen diseinu, irisgarritasun, segurtasun eta iraunkortasun estandarrak hobetzen laguntzea da, Bizkaiko herritarrek instalazio horien erabilera intentsiboa, berdintasunezkoa eta balioaniztuna egin dezaten. Azken finean Aldundiaren helburua da lurraldeko kirol-azpiegituren sareak gaitasuna izatea kirola egin nahi duten adin eta baldintza guztietako pertsonen kirol-premia aldakorrei modu egokiagoan erantzuteko.
Unai Rementeriak pertsonen bizi-kalitatea eta aukera-berdintasuna nabarmendu nahi izan ditu. Bizkaian, herri guztiek eta pertsona guztiek aukera berberak dituztela adierazi du, eta programa honek ere maxima hori betetzen duela. Programa honetan 50 udalerri onuradun direla azaldu du Ahaldun Nagusiak, mota guztietakoak, txikiak, ertainak eta handiak. Rementeriak gaineratu duenez, eragin zuzena 815.000 biztanlerengan izango dau. Edo, bestela esanda, Bizkaiko 10 pertsonatik 7k zuzenean hobetuko dituzte kirol-instalazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udalen baterako programa honi esker.
Laguntzen helburua espazioen egitura aldatzeko, egokitzeko edo bizigarritasuna hobetzeko jarduketak finantzatzea da; xede horien barruan sartzen dira, halaber, ekipamendua ordeztea eta lehendik dauden instalazioak birbanatzea edo instalazio berriak eraikitzea.
Laguntza-ildo honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren aukerak handitu eta kirol-jardueraren baldintzak hobetu nahi ditu. Hauek dira laguntza jasoko duten Bizkaiko berrogeita hamar udalerriak: Arratzu, Artea, Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrieta, Atxondo, Bakio, Barrika, Basauri, Bermeo, Berriz, Bilbo, Derio, Dima, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarria, Etxebarri, Gamiz-Fika, Gatika, Gernika-Lumo, Getxo, Gizaburuaga, Gordexola, Gorliz, Gueñes, Ibarrangelu, Ispaster, Laukiz, Lekeitio, Lezama, Mallabia, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Muxika, Urduña, Orozko, Ortuella, Otxandio, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zalla, Zamudio eta Zeanuri.
Aipatutako udalerri bakoitzean kirol-instalazioak hobetu eta berrituko dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jasoko duten proiektuen artean honako hauek daude: aldagelak gaitzea, instalazioetarako irisgarritasuna hobetzea, kirol-eremuak estaltzea, pantalanak sortzea jarduera nautikoa sustatzeko, igerilekuak berritzea eta ixtea, errugbi zelai bat eraikitzea, padel pistak eraikitzea eta hobetzea, instalazioetan erabilera anitzeko espazio berriak sortzea, rokodromoak, espazio ez-konbentzionalak sortzea; pumptrackak, skate parkak, kalistenia, eta parke bioosasungarriak.
Azken batean, kirol-instalazioak hobetuko dituzten eta herritarrei zerbitzu hobea emateko baliabideak optimizatzen lagunduko duten obrak egingo dira.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09