Prentsa Aretoa

2020/09/24

Aldundiak BI-3621 errepidea Gordexola eta Zalla artean osorik hobetzeko lanak amaitu ditu

Lanak 2019an hasi ziren eta, 2021ean amaitzea aurreikusita bazegoen ere, irailean amaitu dira erabat

rss Ezagutzera eman
Aldundiak BI-3621 errepidea Gordexola eta Zalla artean osorik hobetzeko lanak amaitu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Foru Aldundiak Gordexola eta Zalla artean BI-3621 errepidea hobetzeko lanak amaitu ditu eta lan horietan 1.224.205 euro inbertitu ditu. Jarduketa bide horren 5.160 metrotan egin da (19+840 kilometro-puntuaren eta 25+000 kilometro-puntuaren artean), eta lan horien bidez plataforma egonkortu da, zorua saneatu da, errodadura-geruza lehengoratu da eta drainatze-sistemak hobetu dira. Halaber, 25+000 eta 26+470 kilometro-puntuen arteko tartean ez da obrarik egin. Era berean, seinaleztapen bertikala eta horizontala eta euste-sistemak hobetu dira, errepide horren erabiltzaileen segurtasuna indartuz.

Lanak 2019an hasi ziren eta, 2021ean amaitzea aurreikusita bazegoen ere, irailean amaitu dira erabat.

Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak, azpimarratu duenez, jarduketa honek Gordexola eta Aranguren auzoa (Zalla) lotzeko bide nagusiaren segurtasuna eta erosotasuna hobetzen du, Enkarterri eskualdearen kohesioa indartuz.

Era berean, Angela Eguia Gordexolako alkateak azpimarratu duenez, "Gordexolako bizilagunek asko baloratu dute obra hau". Hala, Eguiak BI-3621 oso errepide ibilia eta garrantzitsua dela eskualdearen konektibitaterako nabarmendu du.

Juanra Urkijok, Zallako alkateak, azpimarratu duenez, "erakundeen arteko elkarlanak, lankidetzarako jarrera irekiekin eta Enkarterri eskualdeko ahaleginak batuta, aurrera egiten eta etorkizun hobea eraikitzen laguntzen digute". "Zallak aurrera egiten jarraitzen du akordioei, adostasunei eta esfortzuen baturari esker, zailtasunak elkarrekin gainditzeko orain inoiz baino gehiago behar ditugunean", azpimarratu du.

ITURRIA: BFA