Prentsa Aretoa

2020/10/23

Ahaldun nagusiak arduraz jokatzeko eta gomendioak jarraitzeko eskatu die bizkaitarrei, kutsatzeen gorakadaren aurrean

Unai Rementeria: “Beste une oso zail bati egin behar diogu aurre, guztion erantzukizunik handiena eskatzen duena: udalerritik ez irtetea eta egoitzetan lan egiten dutenek edo egoitza horietan senideak dituztenek arreta-neurriak zorroztea”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, mezu bat bidali die Lurraldeko herritarrei, adituek iragarri duten kutsaduren gorakada kontuan hartuta mugimenduak mugatzeko eta egoitzetan lan egiten duten langileek eta egoitza horiek bisitatzen dituztenek kontu eta arreta handiz joka dezaten. Halaber, Ahaldun Nagusiak iragarri du datorren asteartean test masiboak egiten hasiko direla Galdakaoko, Arigorriagako, Ugaoko eta Urduñako profesional soziosanitarioen artean.

"Bizkaian pandemiaren beste une oso zail bati egin behar diogu aurre. Adituen arabera litekeena da datorren astean pertsona kutsatuen kopurua asko igotzea. Eta horrek, berriz ere, guztion bertsiorik onena eskatzen du. Bizkaiko Ahaldun Nagusi moduan bi gauza oso zehatz eskatu nahi ditut: lehena, egun hauetan guztiok mugimendua ahalik eta gehien murriztea kasu positibo asko dituzten herrietan, beste udalerri batzuetara, beste pertsona batzuengana, zabaltzea mugatzeko. Eta, bigarrenik, egoitzetan lan egiten duten langileei eta senideak bisitatzera joaten diren pertsonei eskatzen diet zaintzarik eta arretarik handiena izan dezatela, birusa gure egoitzetan modu masiboan sar ez dadin. Ez dezagun ahaztu birusaren aurrean adineko pertsonak direla hauskorrenak. Bizkaiko Foru Aldundiak ahaleginak eta bi egiten jarraitzen du, eta datorren asteartean test masiboak hasiko ditugu Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugaoko eta Urduñako profesional soziosanitarioen artean", iragarri du Unai Rementeriak.

ITURRIA: BFA

  Bideo erlazionatuak...

Bizkaiko Foru Aldundia

2020/10/23