Prentsa Aretoa
2020/08/25
Aldundiak egiturazko laguntzak jarri ditu abian kulturaren sektoreko enpresentzat eta autonomoentzat eta SAREA 2020 aktibatu du
230.000 euro bideratuko ditu autonomoen eta kultur enpresen egitura gastuak ordaintzeko, 500.000 euro baino gehiago SAREAren barruan integratuta dauden antzerki, musika eta dantza ikuskizunen programazioetara
Bizkaiko Foru Aldundiak ezohiko neurriak hartu ditu COVID-19aren ondorioz arte eszenikoen sektorea bizitzen ari den krisiaren aurrean. Besteak beste, Foru Erakundeak foru dekretu berri bat jarri du martxan, ESKENA GARATU izenekoa, egitura gastuei laguntzeko, zehatzago esanda langile, autonomo eta kultur enpresen gastuei.
Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, COVID-19aren krisiak kultur sektorean eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak honako neurri hauek hartu ditu: kultur proiektuak garatzeko ordainketak arintzea eta laguntzak emateko baldintzak malgutzea; horren ondorioz, uztailerako ordainduta egon dira kultur proiektuetarako dirulaguntza guztiak. Bilbaok gaineratu duenez, Aldi berean, ESKENA GARATU deritzon dekretu berria sortu dugu. Deialdi honen bidez Bizkaiko arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren sektoreko enpresa eta langile autonomoen egiturazko gastuak partzialki diruz laguntzen dira; horrela, jarduerari eta enpleguari eusten lagundu nahi dugu.
Honako kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:
- Enpresa edo autonomo eskatzaileak zuzenean kontratatutako langileen gastuen %70era arte (soldatak eta gizarte-segurantza).
- Autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Bereziari egindako ekarpenaren %70 arte.
Dirulaguntzetarako eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira, https://www.ebizkaia.eus/es/inicio, 2020ko irailaren 10etik 2020ko irailaren 24ko 13:30ak arte.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko udalek sustatutako eta SAREAn sartutako antzerki, musika eta dantza ikuskizunen programazioak bultzatzen jarraitzen du.
Pandemiak sortutako egoeraren aurrean, 2020ko ekitaldi honetako deialdiak antzokiei eta, batez ere, konpainiei euren jarduera profesionala erraztuko dien tresna bihurtu nahi du. Ildo horretatik, udal-antzokien eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetza da jarduera eszenikorako oinarri nagusia; izan ere, hilabete hauetan programazioa eten egin denez, irtenbide alternatiboak eta berritzaileak bilatu behar izan dira, zuzeneko arte eszenikoen aldeko foru-apustu argia eta horren ondoriozko garapen sozioekonomikoa mantenduz.
2020ko ekitaldia benetan berezia eta salbuespenezkoa dela kontuan hartuta, honako hauek joko dira diruz laguntzeko moduko gastutzat:
- Alarma-egoeratik kanpo aurrez aurre antzezten diren ikuskizun programatuen kasuan, cache-aren %100 hartuko da diruz laguntzeko moduko gastutzat.
- Alarma-egoera indarrean egon den bitartean modu ez-presentzialean antzeztu diren ikuskizun programatuen kasuan, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da 2020ko ekitaldian ordaindutako cache-aren %100.
- Osasun-krisia dela-eta antzeztu ezin izan diren programatutako ikuskizunen kasuan, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da 2020ko ekitaldian ordaindutako cache-aren %80, salbu eta Bizkaiko konpainia edo profesionalek ekoitzi edo merkaturatzekoak izan badira edo euskaraz garatutako ikuskizunak edo dantza-ikuskizunak badira; kasu horretan, diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko da 2020ko ekitaldian ordaindutako cache-aren %100.
Dirulaguntza eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira: https://www.ebizkaia.eus/es/inicio
Eskabideak aurkezteko epea irailaren 7an hasi eta 2020ko irailaren 25ean amaituko da (biak barne).
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09