Berriak

EBB

2022/09/25

“Ez Sánchez ez Feijóo: EAJk alde bat besterik ez du, Ebro ibaiaren iparraldean dago eta Euskadi deitzen da”, aldarrikatu du Ortuzarrek Forondan

EBBren presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bea Berlanga EGIkideak hitz egin dute gaur talde jeltzalearen jai nagusian. Gaur 46. Alderdi Eguna egin da eta bere betiko izaera jendetsua berreskuratu du jai giroan

BBB

2022/09/22

Bizkai Buru Batzarrak Elixabete Etxanobe eta Ana Otadui proposatu ditu ahaldun nagusi izateko eta Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai gisa, hurrenez hurren

EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak bere proposamen ofiziala igorri zien atzo Bizkaian dituen 123 Uri Erakundeei, hemendik aurrera alderdikide jeltzaleak eurak izan daitezen foru eta udal hauteskundeetarako hautagaitzak aukeratzeko barne-prozesu batean bere borondatea adieraziko dutenak. Prozesu hori urriaren 4an hasi eta azaroaren 26an amaituko da.

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/09/21

Ondarearen Europako XXII. Jardunaldiek Bizkaian Ondare Iraunkorra jorratuko dute 140 kultur proposamenen bidez

Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio Sostenible lelopean urrian guztira 227 ekitaldi egingo dira lurraldeko 61 udalerritan banatuta

EBB

2022/09/21

‘Goazen!‘, EAJ-PNVk igandean Forondan ospatuko duen Alderdi Egunaren goiburua, berriz ere jai giroan eta jendetza handiarekin egingo delarik

“Berriz elkartzeko Alderdi Eguna izango da, elkar besarkatzeko eguna, ilusioaren eguna”, esan du Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zaratek, jeltzaleen jai nagusiaren 46. edizioaren aurkezpenean

Bizkaiko Foru Aldundia

2022/09/19

BAT, B Accelerator Tower, ireki da Bizkaia Dorrean

Bizkaiko Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa 40 startup baino gehiagorekin, BAT nazioartean konektatutako ekosistema da, non eragile guztiek elkarri eragiten dioten konponbide berritzaileak eta teknologiako proiektu intentsibo berriak abian jartzeko

BERRIA

2022/09/16

Urkullu Lehendakaria: “Herrialde garatuenak beren aniztasuna ondoen kudeatzen jakin dutenak dira”

Iñigo Urkulluk Immigrazio- eta asilo-politikei buruzko Europako Konferentzia ireki du, Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak antolatuta

Eusko Jaurlaritza

2022/09/13

Urkullu Lehendakariak enpresa-munduan berdintasuna sustatzeko beharra azpimarratu du, “justizia sozialagatik eta hobekuntzari egindako ekarpenagatik”

Iñigo Urkullu EnpresariAK Euskadiko Enpresari, Zuzendari eta Profesionalen Federazioaren aurkezpenean izan da, eta, bertan, emakumeak gehiago kontuan hartuko dituen enpresa-kultura berri bat defendatu du

BBB

2022/09/12

Itxaso Atutxak azpimarratu du Estatutua betetzeko “Sánchezek eman dezakeen bultzada politikoa” behar dela

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak lanean hasteko eskatu dio Espainiako gobernuari, eta erabaki politikoak hartu ditzala egon daitezkeen arazo teknikoak gainditzeko

EBB

2022/09/09

Ortuzar Argentinako eta Uruguaiko alderdikide jeltzaleekin elkartuko da berriz, harreman politikoak ere aurreikusten dituen bidaia ofizialean

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ‘Buenos Aires Celebra‘ ospakizunean parte hartuko du Argentinako hiriburuak Euskal Aberriari eta bertan bizi den euskal komunitate zabalari eskainiko dion ekitaldian

Eusko Jaurlaritza

2022/09/08

Urkullu Lehendakariak adierazi du euskal diaspora “bizirik dagoela” eta aurrera egiten jarraitu nahi duela

Jean-René Etchegaray Iparraldeko Mankomunitateko presidentearekin batera, Donibane Garazin Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako ekitaldiaren buru izan da

EBB

2022/09/07

Ortuzar: “Sánchezek transferentzien egutegia bete ezik, aske sentituko gara eta neurriak hartuko ditugu”

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ez du ulertzen Espainiako gobernuak orain “arazo teknikoak” aipatzea Ministroen Kontseilua izan baitzen transferentziak burutzeko egutegia eta gaiak ontzat jo zituena

EBB

2022/09/02

Ortuzarrek gobernuak eta alderdiak deitu ditu “akordioak egitera” datorkigun “ekaitzaren” aurrean “hiritarrei erantzun egokiak emateko”

Zarautzen, EAJ-PNVk aldi politiko berriari hasiera emateko urtero egin ohi duen ekitaldian, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Pedro Sánchez premiatu du orain arte adostu diren konpromisoak betetzera: “Dei berri hau ezerezean ez geratzea espero dugu”