Berriak
Bizkaia BBNN
2022/10/31
Aldundiak 2023ko Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua erregistratu du Bizkaiko Batzar Nagusietan
Aldundiko sail bakoitzeko arduradunek azaroaren 8tik aurrera azalduko dituzte euren kontuak Ogasun eta Finantzetako batzordean. Herritarrek hamar eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko Batzar Nagusien webguneko ‘Herritarren Atariaren’ bitartez.
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/10/25
Avanzada Leioatik igarotzean estaltzeko lanak 2023ko apirilean hasiko dira
Bizkaiko Foru Aldundiak azaroan lizitatuko du astearte honetan bertan onartutako proiektua; proiektu horrek hobekuntza garrantzitsuak ezartzen ditu babes akustikoan eta 65 milioi euroko zenbatekoa du
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/10/21
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak metroaren 5. linea finantzatzeko eta eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
Ibilbide berriak 6,3 kilometroko luzera gehitzen dio metroaren sareari, Sarratu eta Usansoloko Ospitalearen artean, eta beste kilometro eta erdi inguruko luzera izango du Busturialdea eta Durangaldetik datorren Euskotrenen linearekiko loturan
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/10/20
Bizkaiko udalek 1.010,38 milioi euro jasoko dituzte 2023an finantzatzeko
Udalkutxako aurreikuspena, Finantzen Lurralde Kontseiluan onartua, 1.010,38 milioi eurokoa izango da. Horrek esan nahi du % 6,8 handituko dela aurten jasotako zenbatekoarekin alderatuta.
EBB
2022/10/14
“Gatazka-politikaren aurrean lankidetza-politika” aldarrikatu du Ortuzarrek Erroman
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Euskadiko politikagintza goraipatu du Europako Alderdi Demokratak gaur Italiako hiriburuan egin duen Kongresuan. Bertaraino bidaiatu da EAJ-PNVren ordezkaritza zabal bat
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/10/11
Aldundiak kanpaina bat antolatu du Bizkaiko lehen sektoreko lana eta produktuak goraipatzeko
Kanpaina hau epe laburrean krisiaren ondorioak arintzeko eta egiturazko erronkei eta datozen urteetako erronkei aurre egiteko asmoarekin sektoreko eragileekin elkarlanean prestatu den planean ezarritako ekintzetako bat da
BBB
2022/10/07
Itxaso Atutxak Estatuko Aurrekontu Orokorren “alderdi sozial nabarmena” antzematen du baina faltan botatzen ditu “egitura produktiboa” hobetuko duten inbertsioak
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez ekonomiaren benetako transformazioa bermatzera begira beharrezkoak izango direla esparru ekonomikoan, industrian eta I+G+B arloan eginiko inbertsioak
Bilbo
2022/10/07
Emakume Abertzale Batzak, euskal emakume abertzaleak ahaldundu zituen mugimendu feministak, 100 urte bete ditu
Panelez, beira-arasez eta EABko militante historikoen testigantzez osatutako erakusketa honek emakume ausart haien lana eta konpromisoa agerian jarri nahi ditu
Senatua
2022/10/06
Pandemiarekin Euskadin kendutako tren zerbitzuak berrezartzeko eskatu dio EAJ-PNVk Garraio Ministerioari
Maribel Vaquerok salatu duenez, “maiztasunak eta zerbitzuak berreskuratu direla errepikatu diguten arren, badakigu ez dela horrela”
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/09/28
Lotura-trenak 4 minutuko maiztasunarekin lotuko ditu Sestaoko eta Areetako geltokiak
Aste honetan bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko lankidetza-protokolo bat onartu da, proiektuaren irtenbide teknikoa zehazteko eta finantzaketa-eredua ezartzeko
Bizkaia BBNN
2022/09/28
EAJ-PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan gogoratu duenez “legealdia ez da oraindik bukatu” eta aurreratu du zortzi hilabete “oso garrantzitsu” geratzen direla lanean jarraitzeko
Jesús Lekerikabeaskoak, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du oposizioko alderdiak hauteskunde giroan murgilduta daudela eta, baieztatu duenez, “bien bitartean lan eta lan jarraituko dugu besteok”
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/09/28
Rementeriak iragarri duenez, itsasadarraren azpiko tunelak metroko Sestaoko eta Areetako geltokiak lotuko ditu tren baten bidez
Politika Orokorrari buruzko osoko bilkuran, beste bi berrikuntza garrantzitsu nabarmendu ditu: Gernikako Guggenheim museoa garatzeko arkitektura, ingurumen eta paisaia planaren oinarriak lantzeko ospe handiko nazioarteko taldea kontratatuko dela eta beste zortzi egoitza elkarbizitza-unitate bihurtuko direla.