Berriak
BBB
2023/03/19
Elixabete Etxanobek gazteen emantzipazioa eta garapen profesionala bultzatzeko konpromisoa agertu du
Herrialdeko ahaldun nagusirako EAJ-PNVko hautagaiak ziurtatu duenez “gazteek asko dute gizarte honi eskaintzeko: talentua, ilusioa, prestakuntza eta konpromisoa”
BBB
2023/03/18
Elixabete Etxanobek eskualde guztiekiko konpromisoa adierazi du “Bizkaian herri guztiak lehen mailakoak direlako”
EAJ-PNVk Arratian aurkeztuko dituen udal eta foru hautagaiak Diman elkartu dira gaur goizean eta aldarrikatu dute Arratia “eskualde bikaina” dela
EBB
2023/03/16
Ortuzar: “Pentsioen hitzarmenaren letra xehea aztertuko dugu, bai eta langile autonomoei eta kooperatibei nola eragingo dien ere: 'baietzaren' eta abstentzioaren artean gaude”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak EH Bilduri deitoratu dio 'Mozal Legearen' aldarazpenaren aurrean 'ihesi' atera izana argudio faltsuak baliatuta: “Gomazko pilotak ez dira lege horretan jasotzen”, gogoratu du
Eusko Jaurlaritza
2023/03/15
Urkullu Lehendakariak energia berriztagarrien aldeko apustua egitera animatu du
Urkullu Lehendakariak, Tapia sailburuarekin batera, Haizea Bilbao lantegia handitzeko proiektuaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu du
BBB
2023/03/12
Elixabete Etxanobe: “Bizkaiak etorkizuna dauka eta munduari esango diogu merezi duela bertan bizitzeak, lan egiteak, inbertitzeak eta gozatzeak”
Herrialdeko ahaldun nagusirako hautagaiak gaur goizean Santurtzin ziurtatu duenez “argi daukagu errealitate bihurtzeko modurik onena zein den: elkarlana da bidea”
BBB
2023/03/11
Elixabete Etxanobek baieztatu duenez “ziurgabetasunari aurre egiteko segurtasuna eta ziurtasunak emango dituen erakundeak behar dira, Bizkaia hobea egiteko”
Herrialdeko ahaldun nagusirako hautagaiak gaur goizean topaketa bat egin du EAJ-PNVk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Padurako barrutian aurkeztuko dituen hautagaiekin
EBB
2023/03/03
EAJ-PNVk emakume alderdikide eta alderdizaleak deitzen ditu M-8aren kariaz egingo den “AURRERA EMAKUME L1DERRAK!” kanpainan parte hartzera
Datorren asteazkenean Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dela gogoan, Euzkadi Buru Batzarrak talde jeltzaleko enmakume alderdikide eta alderdizaleak animatu nahi ditu emakumeen lidergoa aldarrikatzera begira hatz erakuslea gorantz jarrita argazki bat egitera eta #EmakumeL1derrak traolarekin sare sozialetan partekatzera
Eusko Legebiltzarra
2023/03/02
Efemeride feministak Euskadiko jaiegun izendatzeko hausnarketa prozesu baten alde agertu da EAJ-PNV
Maitane Ipiñazar legebiltzarkideak uste du “beharrezkoa dela Emakunde eta inplikatutako eragile sozial guztiei entzutea eta beraiekin lan egitea”, eta edozein erabaki hartu aurretik “gutxieneko akordio bat izatea”
BBB
2023/02/25
Elixabete Etxanobek ziurtatu du EAJ-PNVk duela “Bizkaiko oraina lideratzeko eta etorkizuna proiektatzeko” lantalderik onena
Maiatzeko udal hauteskundeetan talde jeltzaleak Uribe Kostan aurkeztuko dituen ordezkariekin gaur egin duen topaketan, ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak adibide gisa aipatu du itsasadarraren eskuinaldeko Bulebarra, ibai azpiko tunela edo Avanzada estaltzeko proiektua. Diputatugaiak esan du horiek direla “hiritarren benetako arazoak konpontzen dituzten proiektuetako batzuk”.
Eusko Jaurlaritza
2023/02/21
Jaurlaritzak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat hilean 200 euroko diru laguntzak onartu ditu
Laguntza horiek bideratzeak ekarriko duen kudeaketa-kargaz jabetuta, lantaldea handitu egin da eta 60 pertsona gehiago arituko dira eskaerei erantzuna ematen
EBB
2023/02/21
Ortuzar: “Aurrekontuetan jasotzen diren konpromisoen betepena %70etik gorakoa da, baina karpeta batzuk daude, Estatu ereduarena kasu, Sánchezek ireki ere egin ez dituenak”
Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak Podemosi eskatu dio “handikeria politiko eta intelektuala” bazter batean uztea eta “laguntzeko prest” ager dadila 'Bakarrik bai da baietz' legearen inguruan eragin den “hutsegiteak” sortarazi duen “alarma sozialari” irtenbidea emateko

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS







