Prentsa Aretoa
2022/11/23
Itxaso Atutxak baieztatu du EH Bildu aurrekontuen negoziazio mahaitik altxatu dela hauteskunde estrategia hutsagatik
BBBko presidentearen ustez, Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia negoziatzaile nagusi izendatzeak eragozten zion bere hautesleen aurrean agertzea “gai horiek EAJ-PNVrekin batera sinatzen”
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak argi eta garbi adierazi du EH Bildu 2023rako aurrekontuak negoziatzen ari ziren mahaitik altxatu dela, “hauteskunde-estrategia hutsagatik”. Hori horrela, “EH Bilduk Maddalen Iriarte jarri du negoziazio-buru, bera izaki Gipuzkoako Foru Aldundirako hurrengo hautagaia”. Ildo beretik, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak erakutsitako borondatea aldarrikatu du eta adierazi du, bere ustez, “Iriarte ezin dela agertu bere hautesleen aurrean gai horiek EAJ-PNVrekin batera sinatuz”.
Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, burukide bizkaitarrak EH Bilduri aurpegiratu dio hainbat erakundetan aurrekontu-akordioak lortzeko orduan, hauek baloratzeko neurri ezberdinak erabiltzen dituela. “Euskadin %3tik gora eskatzen dute, Nafarroan negoziatzen ikusi ditugunean, %0,17; hemen hiru eta Nafarroan %0,17-rekin konformatzen dira, eta autonomia erkidego horretan Alderdi Sozialistak bere botoak behar ditu, hemen ez bezala”. “Ez da soilik harrokeria negoziatzerako orduan”, Azpiazu sailburuak esan duenez, “hiru aldiz eseri baita beraiekin”. “Negoziazio-mahai batetik alde bakarrez altxatu berri dira, 54 milioi euro negoziatzea eskaintzen ari gatzaizkienean,” gogorarazi duenez. Burukideak ez du ulertzen koalizio abertzalearen “ihesa”, “mahai gainean gizarte-garrantzi nabarmena zuten gaiak baitzeuden”. “Sailburuak mahai gainean jarri du, esate baterako, gazteen emantzipazioaz hitz egitea, eta mahaitik altxatu dira. Energia-faktura ordaintzeko laguntza zehatzak jarri dira mahai gainean, ahulenak diren edo egoera ahulenetan dauden familientzat, eta mahaitik altxatu dira”, agerian utziz EAEko aurrekontuarekin zerikusirik ez duten baldintzek markatu ahal izan dutela legebiltzar-taldearen jarrera-aldaketa.
Buruzagi jeltzaleak esan du Euskadik 2023an erronka berriei aurre egiteko gai izango diren aurrekontuak izango dituela, eta nabarmendu du kontuek izaera sozial argia dutela, horien %76 politika sozialetara bideratzen baitira. “Jarrera alderdikoiak baldin badaude, bakoitzak jakingo du. EAJ-PNV dago gero eta handiagoak diren herritarren beharrei erantzuna ematera; ziurgabetasun egoera honek ziurtasunak eskatzen ditu eta uste dut Azpiazu sailburuak aurkeztutako aurrekontua horretarako bermea dela”.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09