Prentsa Aretoa
2022/10/06
Pandemiarekin Euskadin kendutako tren zerbitzuak berrezartzeko eskatu dio EAJ-PNVk Garraio Ministerioari
Maribel Vaquerok salatu duenez, “maiztasunak eta zerbitzuak berreskuratu direla errepikatu diguten arren, badakigu ez dela horrela”
EAJ-PNVko Maribel Vaquero senatariak pandemia dela-eta Euskadin kendu ziren tren zerbitzuak berrezartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Gaur goizean Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Batzordeak mozio bat onartu du Estatu osoan maiztasunak berreskuratzeko eta, bere hitzaldian, jeltzaleen bozeramaileak salatu du “trenen maiztasunak eta zerbitzuak berreskuratu direla errepikatu arren, badakigu ez dela horrela”.
Horrela, Euskadin pairatzen diren zenbait egoera aipatu ditu, hala nola A Coruñarako zuzeneko trenik ez izatea, Bartzelona eta hiriburu galiziarra lotzen dituen konboiaren Gasteizko lotune batekin ordezkatzen dena, “eta erabiltzaileek ia hartzeko aukerarik ez dutena, ia beti beteta joaten baita. Gauza bat da azpiegiturak aprobetxatzea eta beste bat zerbitzua ez ematea", deitoratu du.
Oraindik ez dira berrezarri Irun eta Lisboa lotzen dituen linea, “berataz ezer gutxi dakiguna”, edo aipatutako udalerri gipuzkoarretatik Gasteizera goizeko 6:18an abiatzen zen unitatea -“langileek eta ikasleek asko eskatzen zuten trena”-, eta Arabako lautadako udalerriei ere zerbitzua ematen ziena; Aguraindik, adibidez, 13 minutu eskasean iristen ziren hiriburura. “Aguraingo Udalak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, autobus zerbitzua areagotu behar izan du, goizeko lehen orduan langileak eta ikasleak lantokira eta ikastetxera garraio publikoan iritsi ahal izateko zerbitzua gehituz”.
Gainera, Vaquerok Batzordeari jakinarazi dio aldiriko zerbitzuek ere, Karrantzakoak kasu, ez dutela hobetu zerbitzuen maiztasuna, eta salatu du Burgos eta Madril arteko abiadura handiko trenaren ibilbidean iragarritako ordu erdiko denbora murrizketa gehienetan ez dela betetzen. “Bidaiarien arabera, ez dirudi kasu gehienetan aurrerapen hori ematen denik”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09