Prentsa Aretoa
2022/12/31
“Ziurgabetasun garaian, Lehendakariak mezu positiboa, konprometitua eta lasaia ematen du”, azpimarratu du EAJ-PNVk
“Proposatzen dituen bost erronkak funtsezkoak dira aurrera egiten jarraitzeko”, gaineratu du Joseba Egibarrek
Urkullu lehendakariaren urte amaierako mezua entzun ondoren, Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak “positiboa, konprometitua eta lasaia” dela esan du. “Ziurgabetasun garai hauetan, lehendakariak konpromisoa eskaintzen du etsipenaren eta fatalismoaren aurrean, azpimarratu du. «Bere mezuan begirada globala, positiboa eta konprometitua dago», gaineratu du.
EAJ bat dator lehendakariarekin: “oinarri sendoak ditugu, euskal gizarte kohesionatua eta orekatua, eta ekonomia indartsua ditugulako”. “Eta horiek ezinbesteko bi zutabe dira etorkizun hurbilari berme osoz heldu ahal izateko”, gaineratu du.
EAJren ustez, lehendakariak helburu gisa proposatzen dituen bost erronkak –ekonomia eta kalitatezko enplegua indartzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzea, berrikuntza, erronka demografikoa gazteen emantzipazioaren aldeko apustuarekin, eta osasunaren eta bizi-kalitatearen aldeko apustua – “funtsezkoak dira aurrera egiten jarraitzeko”.
Garapen ekonomikoarekin lotutako lehiakortasunari dagokionez, Joseba Egibarrek zehaztu du “ekonomia lehiakorra izan dadin, enpresek eta pertsonek ez ezik, erakundeek ere lehiakorrak izan behar dutela”. Eta osasunaren eta bizi-kalitatearen aldeko apustuari dagokionez, azpimarratu du “zaindu beharreko ondasun gorena dela, euskaldun guztiok batzen eta lotzen gaituena baita”.
Helburu horietan guztietan aurrera egiteko, “EAJk herritarren eta ordezkarien artean ahalik eta akordio zabalenak lortzearen alde ekitearen aldekoa dela” azpimarratu du Joseba Egibarrek.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09