Prentsa Aretoa
2022/12/27
Euskal Taldeak begi onez ikusi du Espainiako gobernuak bere eskakizunari erantzun izana eta, ondorioz, garraioaren %30eko diru-laguntzei eusteko erabakia hartu izana
Ministroen Kontseiluak neurri hau jaso du gaur bertan krisiari aurre egiteko onetsi den Dekretuan, EAJ-PNVk azken hilabeteotan eskatu duenari erantzunez. Hala, euskal erakundeek baliabide gehiago izango dituzte hiritarrei zerbitzurik onenak ematen jarraitzeko
Espainiako gobernuak Kongresuko Euskal Taldeak behin eta berriz egin duen erreklamazioari erantzun dio eta gaur Ministroen Kontseiluan iragarri diren neurrien artean sartu du garraio publikoa diruz laguntzeko erabakia, azken hilabeteetan bezala garraio publikoaren hobaria %30 Estatuaren kontura ordaintzen jarraituko baitute. EAJ-PNVk eta euskal erakundeek “zentzuzko” jotzen zuten erreklamazioari erantzun zaio eta euskal erakundeek errekurtso gehiago izango dituzte hiritarrei ahalik eta zerbitzurik onenak ematen jarraitzeko, aintzat harturik EAJ-PNVk bermatu zuela gobernatzen duen tokietan deskontu hauek %50ekoak izango zirela.
Euskal Taldeak gogora ekarri du Estatuko Aurrekontu Orokorrei iragan urriaren 28an aurkeztu zizkion zuzenketa partzialen artean jaso zuela laguntza hauei eusteko proposamena. Zuzenketa hau ez zuten onartu Espainiako gobernuari babesa ematen dioten taldeek. Halaber, azken hilabeteotan EAJ-PNVk eskakizun hau behin eta berriz egin dio Espainiako exekutiboari, publikoki egin dituen adierazpenetan zein Kongresuan aurkeztu dituen ekimenetan, azken aldiz Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak abenduaren 14ko osoko bilkuran María Jesús Montero ministro andreari egin zion galderaren bidez.
Espainiako gobernuaren aldetik hasiera batean erantzun positiborik eman ez zen arren, EAJ-PNVk eskakizuna behin eta berriz egin du eta horregatik lortu da gaur iragarri diren neurrien artean luzapen hau jasotzea, hemendik aurrera garraioaren %30eko hobaria Estatuaren kontura ordaintzen jarraituko baitute. Jarrera honek talka egiten du beste euskal talde batzuek defendatu dutenarekin. EH Bilduk, esaterako, Espainiako estatuak baino, %30 hori euskal erakundeek ordaintzea proposatu zuen.
Horrela, egoera hobetu da diputatu jeltzaleek Lege Dekretu hau babes dezaten. Edozein kasutan, botoa erabakiko da onartu den neurri multzo horretan jasotzen diren neurri guztiak goitik behera aztertu ondoren.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09