Prentsa Aretoa
2024/11/06
Bizkaiak 120 milioi euro inbertituko ditu 2025ean errepideak kontserbatu eta segurtasuna hobetzeko lanetan
Foru arlo honek datorren urtean bere ekintza politikoa garatzeko duen 246.665.439 milioi euroko aurrekontuaren ia erdia da aipatu zenbatekoa.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren 2025erako aurrekontuek guztira 120 milioi euroko inbertsioa aurreikusten dute foru errepideen sarea kontserbatu eta segurtasuna hobetzeko lanetarako. Foru arlo honek datorren urtean bere ekintza politikoa garatzeko duen 246.665.439 milioi euroko aurrekontuaren ia erdia da aipatu zenbatekoa.
Zehazki, 120 milioi euro horiek aurrekontu eskuragarriaren % 48,6 dira. Horren barruan sartzen dira, besteak beste, kontserbazio eta mantentze planaren garapena (84,7 milioi), Artxandako tuneletako baten eta Ugaskoko tunelaren konponketak (5,11 miloi), segurtasuna hobetzeko inbertsioak (6 milioi) eta hobekuntza eta kontserbazioko beste jarduera batzuk (12 milioi).
Bide-mugikortasuna eraldatzeko azpiegiturak
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailaren aurrekontuaren gainerakoa 2023-2027 aldirako estrategian sakontzen duten neurriak ezartzera bideratuko da. Arlo horretan bereziki esanguratsua da bide-mugikortasuna eraldatzeko azpiegitura berriak egiteari emango zaion bultzada. Hala, 2025a izango da itsasadar azpiko obrak hasiko diren urtea, aurreikusitako inbertsio osotik lehenengo 5 milioi euroak horretara bideratuta. Datorren urtea izango da, era berean, Markinako saihesbidea egiteko lanak hasiko diren ekitaldia (15 milioi euroko aurrekontua dauka) eta Enkarterrin hainbat jarduketa egitekoa (La Herrera-Malabrigo, Traslaviña-Turtzioz eta beste hainbat lekutan, 5, milioi euroko aurrekontua tarteko).
Horrez gain, 2025ean Rekaldeko saihesbideko (2,5 milioi) eta beste batzuetako (Sollube, Elorrio-Kanpazar, Ermuko saihesbidea edo Barazarko hirugarren erreia) proiektuak egitea aurreikusten da, guztira 3,8 milioi eurotan.
55,68 milioi euro bizikletentzako azpiegitura berrietarako
Mugikortasun jasangarriagoa sustatze aldera, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak datorren urtean 55,68 milioi euro bideratuko ditu honako proiektu hauetara: itsasadarreko bulebarra eta Barakaldo eta Erandio arteko oinezko eta txirrindularientzako pasabidea (32,5 milioi euro, guztira), edo Erletxe-Larrabetzuko bidegorria (8 milioi euro). Gainera, Bidegorrien Lurralde Plan Sektoriala eta beste bidegorri berri batzuk (Alonsotegikoa kasu) garatzeko lan egingo da, 3 milioi euroko aurrekontua tarteko.
Berrikuntza aplikatzeko estrategia finkatzen
Datorren ekitaldia izango da, halaber, foru bide sarean berrikuntza eta jasangarritasuna aplikatzeko bidean aurrea egiteko estrategia finkatuko duen urtea, gai honen gaineko bigarren planari (oraintsu onartua) eta helburu hori bera betetzeko pentsatuta dauden beste ekimen batzuen ezarpenari esker. Horrenbestez, 2025eko aurrekontuaren barruan, 3,1 milioi euroko partida erreserbatu da planean aurreikusitako ekintzak garatzeko, besteak beste Bizkaia Connected Corridor edo Green Corridor izenekoak, bai eta bide sarea digitalizatzeko beste batzuk ere (820.000 euro).
Bizkaia orekatua diseinatuz
Legegintzaldiko planean ezarritakoari jarraikiz, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak bere aurrekontuaren zati bat Bizkaia orekatua diseinatzeko jardueretara bideratuko du, lurraldeko hirigintza plangintzarekin lotuta. Gai honetan, partidarik garrantzitsuenak honako hauek dira: 7.000 biztanletik beherako udalek beren plan orokorrak berrikusteko laguntzak (1.200.000 euro), Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialaren (LPP) behin betiko onarpena eta Arratia eta Durangaldeko LPPen berrikuspena.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaia BBNN
2024/10/31
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09