Prentsa Aretoa

2024/12/17

Itxaso Berrojalbiz: "Bizkaiak aurrekontuak izango ditu aurten ere, eta oposizioko alderdi nagusiarekin akordioa lortuta egingo du"

Aldundiaren eta EH Bildu batzarkide-taldearen arteko aurrekontu-negoziazioak 29 neurriko sorta bat garatzeko akordioa ekarri du. Neurri horiek 2025eko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuan jasotako politika publikoen ezarpena hobetzea dakarte.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herria Bildu batzarkide-taldearen arteko aurrekontu-negoziazioak 29 neurriko sorta bat garatzeko akordioa ekarri du. Neurri horiek 2025eko Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuan jasotako politika publikoen ezarpena hobetzea dakarte.

Akordio horren bidez, Foru Aldundiak konpromisoa hartzen du hurrengo hiru ekitaldietan 29 jarduketa horiek garatzeko 33 milioi euroko finantzaketa emateko. Jarduera horiek bat datoz Bizkaiko Foru Aldundiak bere legegintzaldiko planean zehaztutako helburu eta politikekin, eta eremu hauetan kokatzen dira:

   1. Etxebizitza eta gazteen emantzipazioa

   2. Zainketen sistema komunitarioa

   3. Lehen sektorea eta trantsizio energetikoarekin bat datorren lurralde-garapen orekatua bultzatzea

   4. Garraio publikoa

   5. Industria-ondarea

Adostutako neurriak gauzatzeko, Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Proiektuan sartuko dira, Batzar Nagusietan zuzenketa partzialak izapidetzen diren bitartean, edo, bestela, hurrengo ekitaldietako aurrekontuetan dagozkion aurrekontu-aldaketak egingo dira.

Akordio hori hiru taldek babesten dute: EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EE. Talde horiek Bizkaiko Batzar Nagusietako 51 eserlekuetatik 46 osatzen dituzte. Beraz, Foru Aldundiak poza adierazi du, akordioa Bizkaiko gizarteak eskatzen dituen politiken eta jarduketen inguruko adostasunak zabaltzeko borondatearekin bat datorrelako. Era berean, erakundeak bere jardun-eremu guztietan elkarguneak bilatzen jarraitzeko duen asmoa indartzen du.

ITURRIA: BFA