Prentsa Aretoa
2024/10/15
Aldundiak emakumeen ekintzailetza sustatzen du nekazaritza-sektorean
Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean, erakundeak topaketa bat antolatu du landa eremuko emakume ekintzaileekin. Bertan, lurraldeko emakume baserritarren ibilbidean eskaintzen dituen laguntza espezifikoak jasotzen dituen dokumentua aurkeztu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak topaketa bat antolatu du lurraldeko emakume baserritarrekin, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Ekitaldia Derioko Baserri Antzokian egin da, Arantza Atutxa Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko diputatuaren begiradapean. Topaketaren helburua da landa-eremuko zein hiri-eremuko emakume ekintzaileak biltzea, esperientziak, hausnarketak eta ezagutzak parteka ditzaten, horrela haien arteko lotura eta ikaskuntza sustatzen baita.
Jardunaldian zehar, Arantza Atutxak Bizkaiko emakume baserritarrentzako lan-plana aurkeztu du, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu duena. Atutxak azpimarratu duenez, "plan hau iaz eginiko tailerretan emakume baserritar askok adierazitako kezkei erantzuteko sortu da. Espazio horretan, landa-eremuko emakumezkoei eragiten dieten gaiak landu ziran, esate baterako osasuna eta ongizatea, nekazaritza-sektoreko parte-hartze aktiboa edo laguntzen bilatzea".
Emakume baserritarrei laguntzeko tresnak
Bizkaiko Foru Aldundiak lan-mahai bat sortu du Etxaldeko Emakumeak, Landan XXI eta Saskia elkarteekin, lurraldeko emakume baserritarren errealitatea ezagutzeko eta emakume horiei laguntzeko tresna berriak sustatzeko.
Ildo horretan, lurraldeko nekazaritza sendotzeko eta sektoreko emakumeei aurrera egiteko aukera emateko, Foru Erakundeak, elkarteekin batera, dokumentu bat aurkeztu du, non emakume baserritar batek ekintzailetza-ideia bat duenetik bere lan-bizitza amaitzen den arte jaso ditzakeen laguntza nagusiak zehazten baitira. Fase bakoitzak neurri espezifikoak behar ditu, erronka nagusiei erantzuteko bai eta lanean zein landa-ingurunean bizi-kalitate ona ahalbidetzeko ere.
Emakumeen arteko topagunea
Hainbat ingurunetako emakumeen arteko topagune bat sortzeko eta elkarren artean ezagutzea sustatzeko jardunaldia izan da. Halaber, Bizkaiko Landa-Eremuko Emakumeen Eguna ospatzeko baliatu da jardunaldia. Ekitaldian parte hartu duten adituen artean honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: Pilar Martínez, giza garapenaren eta erakunde-garapenaren arloko prestatzailea, mentorea eta hezitzaile espezialista; Neus Monllor, nekazaritzako gai sozialen arloko aholkularia eta Amaterraren sortzailea; eta Saioa Álvarez, nekazaritzako gai sozialen arloko dinamizatzailea eta emakume baserritarrentzako lan- planean laguntzeko teknikaria.
Arantza Atutxa diputatua arduratu da ekitaldiari hasiera ematen, eta lan-planaren berri eman du ofizialki. Ondoren, Neus Monllorrek zuzendutako solasaldia egin da. Emakume ekintzaileen hainbat esperientzia ere aurkeztu dira, besteak beste, EmakumeEkin, Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia elkarteen ekimenak. Esperientzia horiei esker, landa-eremuko ekintzaile gisa bidean izan dituzten erronkak eta lorpenak partekatu ahal izan dira.
Topaketari amaiera emateko, talde-dinamikak eta banakako dinamikak egin dira, emakume baserritarrek aukera izan dezaten elkar hobeto ezagutzeko, beren ibilbideak partekatzeko eta ekitaldian zehar ikasitakoagatik eskerrak emateko.
Jarduera horiek landa- eta hiri-eremuko emakumeen artean komunitate-sentimendua indartzeko diseinatu dira, eta xedea da haien arteko loturak indartzea eta etorkizuneko proiektuetan lankidetza sustatzea.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09