Prentsa Aretoa
2024/04/08
Imanol Pradales: “Gazte jendeak izan behar du bere bizi proiektu propioa eraikitzeko aukera, enplegu onekin eta kontziliaziorako laguntzekin”
Sestaon José Antonio Ardanza Lehendakariaren heriotza eguneko albiste izan duen ekitaldian, EAJ-PNVko hautagaiak nabarmendu du demografiaren erronkari heldu behar zaiola kontziliaziorako laguntzak abian jarriz, jaiotze tasak gora egin dezan
Andoni Ortuzar, Sestao (2024-04-08)
MINTZALDIA - 2024/04/08Imanol Pradales, Sestao (2024-04-08)
MINTZALDIA - 2024/04/08Maitane Ipiñazar, Sestao (2024-04-08)
MINTZALDIA - 2024/04/08
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Imanol Pradalesek, EAJ-PNVren Lehendakarigaiak, lasaitasunezko mezua luzatu nahi izan du gaurko ekitaldi politikoan, ondoan izan dituela Andoni Ortuzar EBBren presidentea eta Maitane Ipiñazar, alderdi jeltzaleak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Bizkaian aurkezten duen zerrendako hautagaia. Ekitaldi politikoari hasiera eman baino lehen minutu bateko isilunea egin da José Antonio Ardanza Lehendakaria gogoan, gaur bertan zendu baita 82 urte zituela: “abertzale eta jeltzale handia eta Lehendakari bikaina; Euskadiren zerbitzuan dena eman zuen gizona”. Imanol Pradalesek gogora ekarri duenez “otsailaren 21an berarekin egon ahal izan nintzen, eta aholku bat eman zidan: Imanol, egin ezazu lantalderik onena, Euskadi anitza da, denontzat gobernatu”, azaldu du.
Bere dolumina adierazi ondoren, hautagai jeltzaleak etorkizunera begira eta Euskadi ongizate mailan hazi arazteko prestatu duen agenda hirukoitza azaldu du, ekonomia berriak eta etorkizuneko industriak eskaintzen dituzten aukerak baliatuz egingo duela nabarmenduz. Hala bermatuko dira kalitatezko enplegua, etxebizitza eskuratzeko aukerak, segurtasuna, hezkuntza eta zainketak. Ildo beretik ekingo zaio demografiaren erronkari eta transformazio energetiko eta ekologikoari erantzuna emateko. “Apirilaren 21ean euskal gizarteak aukeratu behar du bi ereduren artean, eta ona da herritar guztiek proposamen ezberdinak ezagutzea, alderaketa egin ahal izateko eta denen artean aukeratu ahal izateko. Jokoan dago gure etorkizunerako eta ongizaterako giltzak nori emango dizkiogun”, nabarmendu du Pradalesek.
“Enpleguaren kalitatea lehentasun nagusia da. Batez ere, gazte jendearentzat. Gure harrobia zaindu behar dugu, soldata onekin, garapen profesionalekin eta familia eta bizitza pertsonala kontziliatzeko erraztasunak emanez”, ziurtatu du Pradalesek, eta azaldu du EAJ-PNVk esparru honetarako hitzeman dituen konpromisoen artean dagoela laneko praktiketan bidegabekeriak eta gehiegikeriak saihesteko proposamen bat. Ildo beretik zehaztu ditu familia sortzeko laguntza zehatz batzuk, gazteak ama eta aita izan daitezen, hala nahi badute. “Tresnak eman behar dizkiegu. Eta Euskadin demografiaren erronkari seriotasunez heldu behar diogu, etorkizuna dugulako jokoan.Horregatik, ardurapeko seme-alaba bakoitzeko 200 euroko laguntza 7 urtera arte luzatzeko konpromisoa hartzen dut, eta 10 urtera arte familia ugarien eta guraso bakarreko familien kasuan”. Era berean iragarri duenez , “20 eta 24 aste bitarteko aitatasun- eta amatasun-baimenak bultzatuko ditugu, haurreskolen doakotasuna bermatuko dugu eta Osakidetzako ginekologia-zerbitzuen ugalkortasun-programak hedatu eta hobetuko ditugu".
Andoni Ortuzarrek, EBBren presidenteak, euskal gizarte osoa deitu du “alkandorako mahukak altxatzera eta Euskadiren alde ekiteko prestatzera”. “Ondotxo dakigu zer den eskuak zikintzea lan bat aurrera ateratzeko”. “Mahukak altxatzen ditugunean, mezu argi bat dago, intentzio bat: euskal gizarte osoari esaten diogu EAJ martxan dagoela berriz ere. Erronka bat dugula, datozen lau urteotan eta hurrengoetan lan erraldoia egin beharko dugula, EAJk Euskadiren zerbitzura jarriko duela bere onena, bere pertsonarik onenak eta bere ideiarik onenak, gauzak ondo egiteko, eta etorkizun oparoa eta ongizatea, bermatu egingo diogula. EAJren hitza da. Euskadiren alde egiten dugu”, ziurtatu du. Eta “lan-jantzia sekula jantzi ez dutenei” txarretsi die `hau egin behar dela, bestea egin behar dela, zera egin behar dela…. esatea. “Guk `egingo dugu´ esaten dugu. Egingo dugu egiten dakigulako, egingo dugu lehenago egin dugulako. Guk egin egiten dugu!!! . EAJ-PNVk esan eta egin!!!. Lehenago egin duenak baino ezin du bermatu oraingoan ere egingo duela”, aldarrikatu du. Eta horren adibide argia eman du: “EAJ-PNVk esan eta egin! Orain dela gutxi lortu dugu Aldiriko Trenen transferentzia, Eusko Jaularitzak eraman dezan. Sánchezekin inbestidurarako adostu genuen akordioan jaso genuen, eta hemen dago . Oso oso garrantzitsua eskualde honentzat, bereziki Meatzalde osoarentzat, Metrorik ez duelako. Eta orain euskal erakundeen ardurapean dagoela erakutsi behar da, zerbitzua hobetu behar da, maiztasuna areagotu, batez ere gauekoa, konexioak hobetu behar dira … Imanol, baietz egin? Jakina baietz! EAJ-PNVk esan eta egin” esan dio Lehendakarigaiari konplizitate keinu batekin.
Maitane Ipiñazarrek, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan talde jeltzaleak Bizkaian aurkezten duen hautagaiak, Sestaon ziurtatu du EAJ-PNV osatzen dutela “beste herritarrek dituzten beharrizan, ilusio eta arazo berberak” dituzten pertsonek. “Harro esan dezakegu euskal gizartea gizarte aurreratua dela; munduan ongizate mailarik gorenena duten herrialdeen mailan dagoela. Athletic taldea bezala, euskal gizartea txapelduna da. Txapeldun gara industria politikan; txapeldun lehiakortasunean; txapeldun etxebizitza publikoan, txapeldun aukerak sortzeko lanetan, eta txapeldun inor atzean ez uzteko jardunean. Azken batean, txapeldunak gara ongizatean eta giza garapenean. Eta hau dena zerutik erori ote den? Ez! Ezta gutxiago ere! Egiten jakitearen ondorio da, lan handia egitearen emaitza”, esan du harrotasun handiz. “Dena dela, ez gara horrekin konformatuko; uste osoa dugu hobetzen jarraitu ahal dugula eta, batez ere, jakin dakigu zelan egin behar dugun. EAJ-PNVn ideiak ditugu, bai eta proiektuak ere, hori dena egiteko. Jakin dakigu Euskadik etorkizun ederra duela aurretik”, ziurtatu du.
Bideo erlazionatuak...
EBB
2024/04/08
EBB
2024/04/08
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09