Prentsa Aretoa

2023/06/10

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak aho batez onartu ditu talde jeltzaleak Hauteskunde Orokorretara eramango dituen zerrendak

Aitor Esteban, Maribel Vaquero, Mikel Legarda eta María Solana izango dira Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako zerrendaburuak, hurrenez hurren, alderdi jeltzalearen organo erabakitzaileak gaur bertan onetsi dituen hautagaitzetan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Aberri Batzarrak gaur bertan onartu ditu talde jeltzaleak uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretara eramango dituen zerrendak. EAJ-PNVren organo erabakitzaileak aho batez onetsi ditu hautagaiak Euzkadi Buru Batzarrak proposatu dion hurrenkeran, alderdiaren Uri Erakundeek, bi hautespen aldiko prozesu tradizionalaren bidez, eta atzo bertan ezohiko bileran batzartu ziren Herrialde batzarrek hegoaldeko lau Herrialdeetako zerrendak osatuko dituzten emakumeak eta gizonak aukeratu ondoren. Aitor Esteban izango da Bizkaiko zerrendaburua Kongresurako, Maribel Vaquero izango da Gipuzkoako zerrendaburua eta Mikel Legarda izango da Behe Ganberarako EAJk Araban aurkeztuko duen hautagaia. Halaber, Nafarroako zerrendan Kongresurako zerrendaburu joango da María Solana, Foru Komunitatean EAJ-PNV Geroa Bai koalizioan integratuta aurkeztuko delarik eta behin betiko zerrenda erabakiko da herrialde horretan koalizioa osatzen duten eragileen artean eman beharko den negoziaketan.

Andoni Ortuzar izan da lehena hitz egiterakoan. “Uztailaren 23ko hauteskundeetan ez da erabakiko Moncloan nor eseriko den. Kontua ez da Sánchez edo Feijóo, batzuek behin eta berriz esan arren. Uztailaren 23an erabakiko da gu, euskal herritarrok, nor ordezkatuko gaituen hurrengo lau urteotan Madrilen. Erabakiko da Euskadiren interesak, Madrilen nork defendatuko dituen: inbertsioak erabakiko dira, proiektuak, azpiegiturak eta, jakina, euskal herritarron eskubideak eta interesak, Madrilen erabakitzen diren gauzetan”, ohartarazi du. Horregatik, agintari abertzaleak mezu hau bidali nahi izan dio euskal hiritarrei: “Botoa emateko orduan, zuzenean edo posta bidez, ondo pentsatu Euskadin bizi garen pertsonen interesak nork defendatu eta gestionatuko dituen. EAJk ibilbide luze eta ona egin du Madrilen euskal interesen defentsan. 100 urte baino gehiago”, bukatu du Ortuzarrek.

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresurako EAJk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendaburuak, mezu argi eta zehatza luzatu nahi izan dio euskal gizarteari: “Uztailaren 23an ez da aukeratuko ez Sánchez ezta Feijóo ere, baizik eta datozen lau urteotan Kongresuan eta Senatuan Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa ordezkatuko dutenak”. Hala, ildo beretik ziurtatu du hurrengo asteotan hautagai jeltzaleen zeregina izango dela herritargoari adieraztea kontua ez dela “zuriaren eta beltzaren” artean aukeratzea, “horien artean askoz ere kolore gehiago daudelako, euretariko bat EAJren berdea, talderik onena bere alde duena EAE eta NFK defendatzeko, bai eta herritarrak eta instituzioak ere, beren autogobernua eta ongizatea”. “Azken urteotan”, adierazi du Estebanek, “kolore bateko zein besteko gobernuekin adosteko gai izan gara, eta beti lortu dugu Euskadirentzako onurak ateratzen. Euskal Ekonomia Ituna blindatu dugu; Kupoaren Bost urteko Legea berritu dugu; Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia lortu dugu; ehunka milaka euskal herritarren pentsioak hobetu ditugu, baina baita milioika espainiar hiritarrena ere; eskubide berriak finkatu ditugu lege progresistak babestuz; Abiadura Handiko Trena gure hiriburuetara behar den moduan iristea lortu dugu; Loiolako kuartelak lortu ditugu Donostian milaka pisu eraikitzeko; milioika euro batu ditugu Berrikuntza, Garapen eta Inbertsioko proiektuetarako; surf eta pilota selekzioen ofizialtasuna lortu dugu…”. “Horiek guztiak egin ditugu eta askoz gehiago egingo ditugu lantalderik onena izango dugulako, Euskal Taldea, gauzak horrela izan daitezela bermatzeko”, bukatu du hautagai jeltzaleak.

Maribel Vaquerok, EAJ-PNVk Gipuzkoan Kongresurako aurkeztuko duen zerrendaburuak bere aldetik adierazi duenez, “asko dago jokoan Madrilen” eta EAJ-PNV “lanaren, elkarrizketaren eta akordioaren” sinonimo dela nabarmendu du. Hain zuzen ere, oraingoa moduko egoera konbultsuan eta krisi egoeran, pandemia batek eta gerra batek baldintzatuta gaudela, Vaquerok gogora ekarri du Euskal Taldeak Kupoaren Bost Urteko Legea eta “bi itun historiko” adostea lortu zuela: Loiolako kuartelak eta Euskadiko surf eta pilota selekzioen aitortza. “Euskadiren alde lan egiten jarraitu nahi dugu, erantzukizunez, arduraz , zorroztasunez eta akordioak lortzeko borondatearekin,herritarren bizimodua hobetu ahal izateko”, amaitu du.

Mikel Legardak, Diputatuen Kongresurako Arabak aurkeztuko duen zerrendaburuak, hitza hartzean eskertu du Herrialde hau hurrengo lau urteotan ordezkatzeko aukera, “zerbitzu publikoa izateko asmo berrituarekin, aurrean ditugun erronkak zein diren argi izanik eta konfiantza osoa izanik Euskadirengan, bere gizartearengan eta Alderdiarengan”. Horretarako, Legardak ziurtatu du EAJ-PNVk izan behar duela batzuek eta besteek zentralizaziorako duten joerari aurre egiteko “harresia”. Legardak EAJ-PNVk bultzatu duen agenda legegilea defendatu du eta “Mozal Legeari planteatu genion erreformari uko eginez gure eskubideak berreskuratzeko bidean aurrera egitea eragotzi dutenen jarrera”, deitoratu du. “Erreforma zati handi batean adostuta zegoen eta hainbat alderditan hobetzea ekarriko zuen”, nabarmendu du.

Hitza hartzeko azken txanda izan da María Solanarena, Aberri Batzarrak onartutako zerrendan Nafarroan lehen tokian aurkezten den hautagaiak. “Momentu esanguratsua da gaurkoa, Foru gobernu progresista bat osatzeko negoziaketaren erdian gaude, atzerako ispilutik Madrilera begira etengabe egongo ez den gobernua izateko; behar besteko adorea izango duena Nafarroaren interesak behar denaren aurrean eta behar den tokian defendatzeko. Nafarroako EAJko emakume eta gizonok, Geroa Bai koalizioaren baitan, ekinean ari gara Nafarroak izan dezan merezi eta behar duen gobernu ausarta. Egoera honetan, Hauteskunde Orokorrak, foru gobernua osatzeko prozesuaren erdian, printzipioz mehatxu gisa agertzen dira… Bada, mehatxu hori aukera bihurtu dezagun: Nafarroa subjektu dela, eta ez objektu, aldarrikatzeko aukera; Nafarroaren ahotsa Madrilen entzun dezaten; Nafarroaren defentsa ausarta behar dugulako, zuek, Euskal Taldekoek, Kongresuan egiten duzuena bezalakoa”, baieztatu du Solanak.

Ondorengoak dira EAJ-PNVen Aberri Batzarrak onetsi dituen zerrendak:

 

ARABA

Kongresurako zerrenda

  1. Mikel Legarda Uriarte
  2. Ane Miren Atín Ruiz de Viñaspre
  3. Anartz Gorrotxategi Elorriaga
  4. Maite Cortazar Agüera

 

Senaturako zerrenda

  1. Almudena Otaola Urquijo
  2. Rosa Peral Díez
  3. Juan Carlos Medina Martínez

 

Bizkaia

Kongresurako zerrenda

  1. Aitor Esteban Bravo
  2. Idoia Sagastizabal Unzeta-barrenetxea
  3. Imanol Landa Jauregi
  4. Nerea Renteria Lasanta
  5. Ager Izagirre Loroño
  6. Maitane Ipiñazar Miranda
  7. Amaia del Campo Berasategi
  8. Oihane Agirregoitia Martínez

 

Senaturako zerrenda

  1. Nerea Ahedo Ceza
  2. María Dolores Etxano Varela
  3. Igotz López Torre

 

Gipuzkoa

Kongresurako zerrenda

  1. Maribel Vaquero Montero
  2. Joseba Andoni Agirretxea Urresti
  3. Josu Arraiz Aranburu
  4. Olatz Peón Ormazabal
  5. Loreto Osa Ocón
  6. Iñigo Barandiaran Benito

 

Senaturako zerrenda

  1. Luke Uribe-Etxebarria Apalategi
  2. Mertxe Garmendia Bereciartu
  3. Rafa Uribarren Axpe

 

Nafarroa

Kongresurako zerrenda

  1. María Solana Arana
  2. Amaiur Guindeo Arandigoien
  3. Idoia De Carlos Espartero
  4. Daniel Innerarity Grau

 

Senaturako zerrenda

  1. Ana Luján Martínez
  2. Javier Ollo Martínez