Prentsa Aretoa

2022/05/18

Indarkeria matxista desagerrarazteko konpromisoa berretsi du EAJ-PNVk

Bere botoekin babestu duen zuzenketaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen zaio Indarkeria Matxistaren Behatokia bultzatzen jarraitzea “emakumeek eta neskatoek oraindik pairatzen dituzten desberdintasunen eta diskriminazioen adierazpenik handiena desagerrarazten laguntzeko”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVren Batzarkide Taldearen aldeko botoarekin, Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari eskatu diote “Indarkeria Matxista garatzeko eta aurrerago eramateko lana egiten jarraitzea, emakumeek eta neskatoek egun pairatzen dituzten desberdintasunen eta diskriminazioen adierazpenik handiena dena desagerrarazten laguntzeko”. Hala defendatu du Asier López de la Fuente Euzko Abertzaleak taldeko batzarkideak gaur goizean Gernikako batzar etxean egin den maiatzeko ohiko osoko bilkuran.

Alderdi politiko ezberdinen arteko akordioaren ondorioz, gaur bertan onartu den transakzio zuzenketarekin jarraituko dute “indarkeria matxista desagerrarazteko bidea egiten, Bizkaia osoan indarkeria mota honen errealitatea ezagutzera emanez eta datuak erregistratzeko sistema homogeneoa garatzen jarraituz, erakundeen artean eman beharreko lankidetza honen bidez (Aldundia, mankomunitateak eta udalak) bide beretik joan gaitezen. Eta, nola ez, Indarkeria Matxistaren Behatokiaren gomendioak planifikatuta eta integratuta egon daitezen, eraginkorragoak izan daitezen”, laburbildu du.

Onartu den testuan bilatzen da “Indarkeria Matxistaren Behatokia finkatzea, bere garapenean eta aurrerapenean lan eginez, Behatokiaren txostenak zabaltzen jarraituz, herrialdean indarkeria matxistak uzten duen errealitatea ezagutzera begira; udalekin eta mankomunitateekin elkarlanean erakundeen arteko koordinazioan lan egiten jarraituz; indarkeria matxistari dagokionez, aztertu beharreko profilak zabalduz eta eguneratuz eta gomendioak integratzen jarraituz, indarkeria matxistaren kontrako jarduerak eraginkorragoak izan daitezen”, azaldu du López de la Fuentek.

“Ez gara horrekin asetzen, garapenaren eta aurrerapenaren bidetik jarraitu behar dugu, bultza egitearen eta erakundeen arteko koordinazioaren bidetik, emakumeen kontrako indarkeriarik txikiena ere desagerrarazteko”, baieztatu du. “Azken urteotan indarkeria matxistaren kontra erakundeen artean eman den lankidetzaren bidetik azken hogei urteotan erdietsi ditugun lorpenak aldarrikatu behar ditugu, baina aitortzen dugu oraindik bidea badaukagula egiteko”, amaitu du.

Ekonomia eta etorkizuna

Gernikako Ganberan aztertu den beste gai bat izan da interpelaziotik eratorritako mozio bat, zeinaren bidez Alderdi Popularrak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen zion neurriak har zitzala herrialdean desaktibazio ekonomikoa saihesteko. Amaia Ibernia batzarkide jeltzaleak argi eta garbi hitz egin du: “Legegintzaldiaren hasieratik, azken bi urte hauetan gertatu diren egoera zail eta apartekoetara egokitzen joan den estrategia bat dago”. Zentzu horretan, azken hogei urteetan Bizkaian eta Euskadin gertatutakoari buruz “erakutsitako ikuspegi partzial eta ez oso errealista” txarretsi dio Martinezi. Urte horietan zehar, “Foru Gobernuak gure lurraldearen egoera aztertzen jakin du, eta epe labur, ertain eta luzera beharrezkoak diren neurriak diseinatu eta abiarazi ditu”. Talde Misto-Popularreko batzarkidearen baieztapenei irmoki erantzuteko, Euzko Abertzaleak taldeko ordezkariak Bizkaiko parlamentura eraman du hainbat adituren iritzia. Horien arabera “Bizkaia nabarmentzen da bere oparotasun-mailagatik, pobrezia-arrisku txikiagatik, gizarte-integrazio handiagatik eta bertako biztanleen bizi-baldintza onengatik”.

Ahaldunak gogorarazi duenez, “herritarrekin hartutako konpromiso hori betetzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Egiten 2019-2023 plana abiarazi zuen legegintzaldiaren hasieran”. gintaldiko plan horrek lehentasunezko 120 jarduera biltzen ditu (guztiak Garapen Iraunkorraren Helburuekin lerrokatuta). Era berean, ‘Bizkaia Aurrera!’ herrialdea suspertzeko premiazko plana ere aipatu du. “Plan horrek 12 neurri ekonomiko biltzen ditu, pertsonei, enpresei eta sektoreei beren jarduera berreskuratzen laguntzeko. Inbertsio zuzenen eta pizgarri fiskalen artean 95 milioi eurora iritsi da eta 672 milioi euroko eragina izango du”, azaldu du.