Prentsa Aretoa

2022/03/30

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek inbertsio-plan bat onartu dute datozen urteetarako apustu estrategikoak bermatzeko

Lehendakariak eta hiru diputatu nagusiek “Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Plana” aurkeztu dute

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek inbertsio-plan bat onartu dute datozen urteetarako apustu estrategikoak bermatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldundiek inbertsio-plan bat jarriko dute martxan, datozen urteetako apustu estrategiko handiak martxan jartzeko. Plana gaur arratsaldean aurkeztu dute Lehendakaritzan, hiru diputatu nagusiek eta lehendakariak batera egindako agerraldian. Planak baliabide propioak aktibatzea ekarriko du, 530 milioi euro inguru, Euskadi Next-en sartutako ekimenak eta proiektuak bultzatzeko. 

Lehendakariak azaldu duenez, ekonomia suspertzeko "neurri gehigarri" bat da, eta Eusko Jaurlaritzari eta foru-aldundiei dagozkien proiektu bultzatzaileak bultzatzea du helburu. Horregatik, erakunde arteko akordio bat formalizatuko da Lurralde Historikoen Legearen esparruan, eta horrek, aldez aurretik, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren nahitaezko txostena behar du, ostiral honetan bertan bilduko dena ezohiko izaerarekin. 

Gaur aurkeztutako planetik Iñigo Urkulluk nabarmendu du eraldatzailea dela, espezializazio adimendunaren estrategiarekin bat datorrela, erakundeen arteko lankidetzatik eta lankidetza publiko-pribatutik sortu dela. 

Plana 

Euskadiko Inbertsio Estrategikoen 2022-2024 Planak inbertsioaren aldeko apustuan sakontzen du, susperraldi eta euskal ekonomia eraldaketarako palanka gisa, eta aurten bertan 530 milioi euro inguruko baliabide propioekin aktibatzea dakar, honako gai hauetan: 

  • Osasunean eta pertsonen zaintzan: Osasunberri eta osasun-sistemen digitalizazioa barne.
  • Bizialdi osoko ikaskuntzan, zaintzarekin lotutako enplegu feminizatuenetan arreta berezia jarrita.
  • Energia berriztagarrietan: hidrogeno-korridorea
  • Mugikortasun iraunkorrean.
  • Digitalizazioan eta Berrikuntzan; Industriari aplikatutako ingurumenaren gaineko nazioarteko erreferentzia-zentroa, Euskadi konputazio kualitatiboaren hub gisa kokatzeko apustu irmoa eginez.
  • Hiri-habitatean: auzo kalteberetan esku hartzeko Opengela programa ezarriz.
  • Habitat naturalean eta hondamendi naturalen prebentzioan.
  • Ekonomia zirkularrean.

Iturria: Irekia