Prentsa Aretoa
2021/10/06
Bizkaiko EAJ-PNVren batzarkide taldeak adosteko duen gaitasuna erakutsi du, oposizioko talde guztiekin akordioetara iritsiz
Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak bost ebazpen proposamen aurkeztu ditu gaur Politika Orokorrari buruz egin zen osoko bilkuraren ondorioz. Horien bidez Foru Aldundiari eskatuko zaio hainbat jarduera garatzea zainketen alorrean, egoitza eredu berriaren inguruan, enpleguetan genero arrakala murriztera begira, Bizkaia iraunkorragoa garatzeko edo lurralde oreka indartzeko.
Gaur goizean egin da Gernikan iragan asteazkenean Herrialdearen Politika Orokorrari buruz hasi zen bilkuraren bigarren saioa. Bizkaiko Batzar Nagusietako EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak bost ebazpen proposatu ditu osokoan eztabaidatzeko eta adosteko, bilkuraren lehen saioan egindakoaren ondorioz. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azken urtean egin den kudeaketaren lanaren berri eman zuen eta etorkizunera begira Bizkaiko Foru Aldundiak landuko dituen ildo politiko nagusiak aurreratu zituen bertan. Azpimarratu beharra dago batzarkide talde jeltzaleak Ganbera osatzen duten talde politiko guztiekin adostea lortu duela gaurkoan. “Gure bost proposamenak planteatu ditugu ezberdinen arteko akordioa bilatuz, esparru edo urrats komunak bilatuz, hiritargoan pentsatuta planteatu diren hobekuntzetan aurrera egitea ahalbidetuko digutenak; gaur egun batzen gaituenetik abiatuta, gure arteko ezberdintasunetatik harago, etorkizun hurbilago batean lortzen dugunera bitarteko bidea eginez”, defendatu du Jesús Lekerikabeaskoa Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak. “Urrats horren bidez aurrera egin nahi dugu Bizkaia hobetzen jarraitzeko akordioan oinarri harturik, planteamendu iraunkorrekin, errealekin eta egingarriekin, guri dagozkigun esparru guztietan klima aldaketari aurre eginez”, berretsi du.
Guztira, Bizkaiko Ganbera osatzen duten taldeek 20 ebazpen proposamen aurkeztu dituzte. Horietako bost izan dira Foru Gobernuari babesa ematen dioten taldeek (EAJ-PNV eta PSE) aurkeztutakoak. Horietatik, bi proposamen EH Bildurekin negoziatu eta adostu ahal izan dira. Halaber, batzarkide taldeak Elkarrekin Bizkaia taldearekin adostu ditu beste bi proposamenen testuak. Talde Misto-Partido Popularrak aurkeztu dituen ekimenen kasuan, talde jeltzaleak horietako baten alde bozkatu du. Jarduera horiekin argi eta garbi erakutsi du EAJ-PNVk kontsentsurako duen gaitasuna, Gernikako Ganberan ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostea lortu baitu.
PROPOSAMEN PROPIOAK (PSErekin batera aurkeztutakoak) aurrera atera direnak:
- Egoitza-eredu berri eta pertsonalizatuagoa: proposamen hau onartzean, Aldundiari eskatu zaio eskualde- topaketetan zabal ditzala eta gizartera ditzala bizikidetza-unitateen ereduaren oinarriak eta ezaugarri espezifikoak, eta prestakuntza eskain diezaiela, bai eta laguntza indibidualizatua ere, mendetasun egoeran dauden pertsonak bizi diren egoitzei, bizikidetza-unitateen garapena beren borondatez beren gain hartuko dutenei, jardunbide egokiak partekatzea sustatuz.
- Zainketen sektorea profesionalizatzea eta ezagutzera ematea: zainketen sektoreak duen garrantzia eta enplegu-nitxo gisa duen indarra ikusarazteko, Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak Aldundiari eskatu dio informazio eta orientazio profesionala hobe dezala, zainketen sektorea talentu berrirako erakargarria izan dadin susta dezala; langileak trebatzeko eta birkualifikatzeko lanbide-programetan sakon dezala,zainketen kalitatea hobetze aldera; zainketen sektorean ekintzailetza eta berrekintzailetza susta ditzala; zainketen sektorean enplegu programa berriak susta ditzala profesional berriak kualifikatzera begira, bai eta lehen esperientzia profesionaleko programak ere, eta epe luzerako zainketen sistema susta dezala eta herritarren artean ezagutzera ematea berma dezala zainketak behar dituzten profil ezberdinen arabera.
- Bizkaia jasangarriagoa: legegintzaldia amaitu baino lehen, jasangarritasuna sustatuko duten eta lurraldean klima-aldaketari aurre egiten lagunduko duten hainbat ekintza garatzeko eskatzen zaio foru-erakundeari (hondakinak kudeatzeko eskualde-planta gehiago, ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune berriak, bide natural berriak …).
PROPOSAMEN PROPIOAK, beste taldeekin adostu ondoren onartu direnak:
- Enplegua eskuratzeko prozesuan genero-arrakala murriztea: EAJ-PNVk akordio bat lortu du EH Bildurekin. Akordio horren arabera, foru-erakundeari eskatu zaio sare ekonomikoa sentsibilizatzeko lana egin dezala, bereizketa horizontalaren eta bertikalaren ondorioz ematen den desparekotasunari eta talentu-galerari dagokionez; Bizkaiko emakume gazteen artean STEAM bokazioak eta karrerak susta ditzala (Science, Technology, Engineering eta Mathematics); sektore publiko foralak enpleagarritasuna sustatzera begira eginiko deialdietan, bereizketaren kontrako neurriak jasotzea, eta inklusioa susta dezala herrialdeko foru sektore publikoaren kontratu-pleguetan.
- Lurralde-oreka: batzarkide talde jeltzaleak testu bat adostu du EH Bildukin. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiari eskatuko zaio Bizkaia Orekan Sakonduz ekimena indartzeko urratsak eman ditzala (eskualde eta udalerrietako pertsonen ongizate-mailen arteko aldeak aztertzen aurrera eginez, lehiakortasun-politiken orientazioa indartuz eta eskualdeko plan estrategikoak garatuz), merkataritza txikiaren kontratazio-orriak digitalizatzea bulza dezala eta sektore publikoaren kontratazio-pleguetan jasotako klausula sozialen edukia eta aplikazioa berrikus dezala.
BESTE TALDEEN PROPOSAMENAK, adostu eta onartu direnak:
- Aukera-berdintasuna eta diskriminazioaren aurkako borroka: EAJ-PNVk eta Elkarrekin Bizkaia batzarkide taldeak testu komun bat negoziatu dute Dibertsitate eta Gizarteratze Plana indartzeari buruz, politika publiko inklusiboagoak garatuz; kalteberatasun -egoeran dauden eta diskriminazioaren aurka borrokatzen diren pertsonen eta kolektiboen eskubideak defendatzen dituzten gizarte-erakundeei laguntzeari buruz; aniztasuna aberastasuna eta aukerak ematen dituen gizarte-balio gisa sustatzeari buruz; eta aniztasunaren ikuspegi guztiak zeharkakotzeari buruz.
- Arrakala digitala: EAJ-PNVk eta Elkarrekin Bizkaiak dokumentu bat hitzartu dute Aldundiari eskatzeko herritarren arreta indar dezala eta bazterketa digitalaren aurkako lanari hel diezaiola.
BOTO POSITIBOA JASO DUTEN PROPOSAMENAK
- Merkataritza-bonuak: EABk Talde Mistoa-Partido Popularrak aurkeztutako ebazpen-proposamenaren aldeko botoa eman du. Ebazpen-proposamen horretan, udazken-neguko kanpainarako beste merkataritza-bonu kanpaina bat abian jartzeko eskatu zaio foru-erakundeari.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09