Prentsa Aretoa
2021/09/13
Irtenbide berritzaile bati esker Bolintxuren gaineko bidezubiak haranean euskarririk eta makineriarik jarri gabe ahal izango dira
Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, jakinarazi duenez Supersurraren bigarren faseko lanak epeen barruan doaz eta AP-68 autobidearekin lotzen duen azpiegitura martxan egon daiteke 2023ko lehen erdian
Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen bigarren faseak mugarri berria gaindituko du irailean, obra zatituta dagoen hirugarren atalean lanak hasiko direnean. Hain zuzen ere Arnotegiko eta Seberetxeko tunelak lotzen dituen zatia da, Bolintxuko harana gaindituz, AP-68 autobidearekin eta goi-ordokiarekin lotura azkarra sortzeko.
Imanol Pradalesek, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, gaur eman du azpiegituraren aurrerapen mailaren berri. "Supersur azpiegituraren bigarren fasea urrats estrategikoa da Bizkaiko mugikortasunaren etorkizunerako eta, itsasadarraren azpiko tunelarekin batera, Bizkaiko saihesbide handia osatuko du. Bigarren fase honek gaur egungo trazadura, Peñascaleko lotunetik, AP-68 autobidearen lotuko du Arrigorriagan. Aurreratzen dizuet lanak epeen barruan doazela eta gaur 2023an abian jartzeko aurreikuspenari eusten diogula, zehaztu du Pradalesek.
Diputatuak gogorarazi du obra handia dela. "Eta konplexutasun erantsia duen obra da, lan guztiak Bolintxu aldeak ingurumenari dagokionez duen garrantzi bereziak baldintzatuta daudelako. Konpromiso hori Seberetxe eta Arnotegiko tuneletan egiaztatu da, zulaketa aho bakarretik egin delako. Izan ere, Arnotegi, ia 2 kilometroko luzerarekin, Bizkaian metodo honekin zulatutako tunelik luzeena da. Eta konpromiso horren ondorioz ad hoc eraikuntza-metodoa bilatu dugu Bolintxu ingurua zeharkatzeko, bertan inpakturik eragin gabe" azaldu du
Bolintxuko bidezubiak
Imanol Pradalesek eta Pedro Rivasek, Interbiakeko obra buruak, haranaren ingurua babesteko makineriarik erabili gabe diseinatutako ingeniaritza soluzioaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Eragozpen natural hori gainditzeko "Bolintxuko bidezubiak" deritzon azpiegitura diseinatu da. Errekaren gaineko pasabidea bi egitura independenteren bidez proiektatu da, bat zirkulazio-noranzko bakoitzeko, ibarrean tarteko zutaberik ezarri gabe, ez behin betikorik, ez behin-behinekorik; beraz, ez da esku-hartzen haraneko elementurik esanguratsuenak, hau da, errekaren eta presaren inguruan.
Bolintxuko bidezubiak eraikitzeko, taula-arkuko soluzioa aukeratu da, 162 metroko luzerakoa Bilborako noranzkoko ardatzean eta 142 metroko luzerakoa Gasteizerako noranzkoko ardatzean, harana bitarteko euskarririk gabe garbi gurutzatuz. Bi bidezubiak ia paraleloak dira, eta egitura-eskema bera dute.
Arkuak bertikalean eraikiko dira eta ostean jaitsi egingo dira. Arkuen barnealdea hormigoiztatzea ere jaitsi aurretik egiten da, haranean egin beharreko jardueren kopurua murrizteko.
Jaiste-maniobra da azpiegitura honen konplexutasun handieneko elementua. Maniobra hori egiteko errotulak jarri behar dira ainguraketa-guneetan, posizio bertikalean eraikitako erdi-arkua biratzeko aukera ematen digutenak; halaber atxikitze-trinkoak eraiki behar dira, maniobran zehar gertatzen diren eskaerak jasateko. Horiek ez ezik, bultzada-katuak behar dira errotuletan, azken doikuntzarako, eta baita katuak giltzarrian ere, amaierako posizioan dagoenean arkua kargan jartzeko. Hori guztia monitorizatuta eta zubiaren osagai nagusietan, atxikitze-trinkoetan eta eusten duten kableen multzoan kokatutako dozenaka sentsorerekin auskultatuta egiten da.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09