Prentsa Aretoa
2020/10/28
Osasuna, COVID-19aren aurkako borroka eta enplegua suspertzea, herritarren kezka eta lehentasun nagusiak
Bizkaiko Foru Aldundiak pandemiaren ondorioei buruz eskatu duen ikerketa soziologiko baten arabera, Bizkaian bizi direnek 10etik 7,6ko puntuazioa ematen diote Bizkaiko bizi-kalitateari, koronabirusa egon arren, eta etorkizunerako itxaropen positiboa mantentze dute
Osasuna da Bizkaiak duen arazo nagusia, Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19aren ondorioei buruz eskatu duen ikerketa soziologikoaren arabera eta, ondoren, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea. %75aren ustez behar bezala informatuta gaude gaixotasunak eragindako egoerari buruz, eta ez gaudela ondo informatuta uste duen %23aren barruan hori adierazteko arrazoi nagusia informazioa nahasia izatea edo argitasun eskasekoa izatea da. Jendearen ustez etxeak eta aire zabaleko espazioak dira lekurik seguruenak, eta segurtasunik gutxienekoen artean, berriz, garraio publikoa eta barruko espazio itxiak daude. %53,6k adierazten du ez dela lanpostuaren beldur, eta %51,4k diote beldur gutxi edo batere ez diotela lan egiten duten enpresaren etorkizunari dagokionez. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalek herritarren onespena jasotzen dute; ordea, Estatuko Gobernuak (10etik 4,78) eta Europar Batasunak (4,88) suspenditu egiten dute.
Bizkaiko herritarren ustez, osasuna eta koronabirusaren aurkako borroka dira lurralde honetan landu behar diren arazo eta kudeaketa-lehentasun nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiak ad hoc eskatutako azterlan soziologiko baten arabera. Azterlan hori egin da pandemiak eta COVID-19ak sortutako krisiak hainbat esparrutan duten eragina ezagutzeko eta 1.100 telefono-inkestaren bidez egin da irailaren 21etik 28ra artean. Alderdi horrek, hau da, osasun-arloak, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzearena gainditzen ditu, eta hori bigarren lekuan kokatu da herritarren kezka eta lehentasunen artean, aurtengo ekaineko aurreko analisi batean kezka nagusitzat hartu zenean.
Hala, inkesta erantzun duten pertsonen %73,9k uste du gaur egun osasuna dela lurraldeko arazo nagusia, eta, ondoren, jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapena (%70,7), eta distantzia handira daude hezkuntza (%10,7), herritarren segurtasunik eza (%8), errepideak eta azpiegiturak (%6,5) edo politika (%6,5). Herritarrek antzeko adierazpenak egiten dituzte gaur egungo arazo garrantzitsuenen inpaktu pertsonalagatik galdetzen zaienean; hala, azterlan soziologikoan parte hartu dutenen kezka pertsonal nagusiak osasuna (%56,3), jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapena (%30,4) eta enpleguarekin lotutako arazoak (%11,7) dira.
Nolanahi ere, gaur egun Bizkaian lan egiten duten biztanleen artean, gaurko osasun-krisiaren lan-inpaktua dezente edo oso handia da elkarrizketatutako pertsonen %26,1entzat; pandemiak euren lan-egoeran eragin osoa edo erabatekoa duela uste dutenen ehunekoa, berriz, %9,6koa da.
Gainera, gaur egun lanean ari diren elkarrizketatuen %27,8k diote euren enpresak enplegua erregulatzeko espediente bat aplikatu duela pandemia hasi zenetik, eta neurri horrek maila pertsonalean eragin dio %19ri. Beste %8ren kasuan enpresak hasitako enplegu-erregulazioko espedienteak ez die maila pertsonalean eragin. Maila pertsonalean kaltetuak izan direnen artean, espedientea amaitu ondoren lanpostura itzultzeko probabilitatea handia da, hamarretik 7,67 puntukoa.
Eta gaur egun lan egiten duten Bizkaiko herritarren %49,7k (bi pertsonatik bat) uste badute ere egungo egoerak datozen sei hilabeteetan eragina izango duela enpresaren sektorean, %53,6k ez du batere beldurrik edo beldur gutxi du denbora-esparru horretan bere lanpostuari dagokionez. Enpleguaren beldur den ehunekoa %22,5 da. Gainera, lan egiten duten enpresarekiko kezkaren maila antzekoa da: %51,4k beldur gutxi edo batere ez dio enpresaren etorkizunari eta %21,9k beldur handia edo nahikoa du.
Jarrera positibo hori agerian geratzen da, halaber, Bizkaiaren etorkizuneko itxaropenaren balorazioan, 0tik 10era bitarteko eskalan 6,01 punturekin kalifikatzen baitute, eta lurraldeko bizi-kalitatea kalifikatzean, 10etik 7,6 puntu jasotzen baititu.
Eta etorkizun hurbileko jarrerei eta itxaropenei buruzko proiekzioei dagokienez, nabarmentzekoa da ibilgailu pribatuaren erabileraren aurreikuspen nabarmen handiagoa (7,42, 0 "ezer ez/askoz gutxiago", 5 "berdin" eta 10 "askoz gehiago" adierazten duen eskala baten), garraio publikoaren erabilera murriztea (4,16), bazkaltzera edo afaltzera irtetea (3,86), musika- eta kultura-ikuskizunetara edo kirol-ekitaldietara joatea (2,54).
Inkestan aztertzen da, halaber, elkarrizketatutako pertsonek gaixotasuna izan duten ala ez, eta gehienek (%67,6k) diote kasuen berri zuzena dutela albisteen eta komunikabideen bidez, eta %3,6k soilik adierazten dute gaixotasunaren eragina izan dutela. Ehuneko hori %4,3raino igotzen da zuzeneko familia-inguruneko pertsonaren bati eragiteari dagokionez.
Erakundeen balorazioa
Ikerketa soziologikoan herritarrei galdetu zaie euren ustez zein den erakundeek merezi duten balorazioa. Inkestari erantzun diotenek 10etik 5,78 puntu eman dizkiote Eusko Jaurlaritzari, 5,69 Bizkaiko Foru Aldundiari eta 5,63 udalei; aldiz, Estatuko Gobernua eta Europar Batasuna ez dira iristen nahiko notara (4,78 eta 4,88 puntu jaso dituzte, hurrenez hurren).
Oro har, Bizkaiko Foru Aldundiaren kudeaketak 6,24 puntuko batez besteko kalifikazioa jaso du, eta Unai Rementeriaren, Ahaldun Nagusiaren, balorazioa 6,04 puntukoa izan da.
Osasuna (%29,5) eta koronabirusaren aurkako borroka (%17,5), enplegua suspertzea (%21,2), ekonomia (%9,6), hezkuntza (%12,1) eta adinekoak eta egoitzak (%11) dira herritarren ustez foru erakundeak egiten duen kudeaketan aplikatu behar diren lehentasunak.
ITURRIA: BFA
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09