Prentsa Aretoa
2018/12/12
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Bizkaiak 2019rako izango duen aurrekontua, “orain arteko sozialenak”, izapide prozesuarekin jarrai dezala ahalbidetzeko botoa eman du
Jon Andoni Atutxak, Bizkaiko Ganberako talde jeltzaleko bozeramaileak, EH Bilduk, Bizkaiko Ahal Dugu taldeak eta Talde Popularrak Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo ekitaldirako aurkeztu duen proiektuari aurkeztu dizkioten osoko zuzenketen kontrako botoa eman du
Jon Andoni Atutxa - Osoko zuzenketa-eskeak Aurrekontuak 2019
HITZALDIA - 2018/12/12
Jon Andoni Atutxa, Bizkaiko Batzar Nagusietako Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko bozeramaileak, baieztatu duenez “arrazoiak baditugu aurrekontu honek dagokion izapide prozesuarekin jarrai dezan”, “arrazoi nahikoak dira Bizkaiak 2019rako aurrekontu egokia izan dezan; Bizkaia hobea egiteko aurrekontua”. Gaur izapide prozesuarekin jarraitu duen agiria Bizkaiko Foru Aldundiak orain arte aurkeztu duen “sozialena” da. Hitz egiteko izan duen tartean, argi eta garbi utzi nahi izan du bere taldearen jarrera: “EAJ-PNVk ez du babestuko” EH Bilduk, Ahal Dugu taldeak eta Talde Popularrak aurkeztu dituzten osoko zuzenketetako bakar bat ere ez, gaur goizean Gernikako batzar-etxean eztabaidatu direnak “zuzenketa horiek ez dutelako bizkaitarren bizitza kalitatea hobetzen. Ez dute bat egiten laguntzen, helburu horretatik urruntzen gaituzte”, arrazoitu du.
Osotara, herrialdeak 2019rako izango duen aurrekontuak, 8.216,7 milioi euroko kopurua egiten du, eta hauetatik 1.253,3 milioi izango dira departamentuek eskuragarri izango dutena. “Historian egin den aurrekontu sozialena da”, azpimarratu du Atutxak, 2018ko aurrekontuarekin alderatuta egongo diren 58,6 milioi euro gehiago horietatik “lau eurotik 3 Gizarte Ekintzara bideratuko direlako”. Bozeramaile jeltzaleak era berean azpimarratu du foru gobernuak aurkeztu duen aurrekontu proiekturik handiena dela eta igoera hau jarri dela “pertsonen zerbitzura”. “Kalitatezko gizarte zerbitzuak behar dituzten pertsonak; kalitatezko enplegua behar duten pertsonak; ekintzailetzari ekin nahi dioten pertsonak; administrazio moderno eta arina nahi duten pertsonak, XXI. mendekoa…”, zehaztu du.
Ildo beretik Atutxak azpimarratu du Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako proiektuak bere apustua hiru helbururekin indartu duela: “Enplegua bultzatzea, pertsonen etorkizuna bermatzeko”, “herrialdeko jarduera ekonomikoan eragitea, pertsonentzako ondorioak ekar ditzan”, eta “zerbitzu publikoak indartzea, pertsonen bizitza kalitatea hobetzeko”. Azken finean “bizkaitar guztien bizimodua hobetzeko”.
Bozeramailearen esanetan “zantzu guztien arabera, duela lau urte baino hobeto gaudela esan dezakegu. Hobeto, bai, baina argi eta garbi dago denak ez daudela ondo; horregatik jarraitu behar dugu, zorroztasun eta seriotasun osoz, Bizkaian bizitza kalitatea hobetzen”, aurreratu du. “Iazkoa baino aurrekontu proiektu hobea daukagu. Denontzako Bizkaia eraiki gura dugu guk, urtez urte, egunez egun eginiko lanarekin, erantzukizunez eta konpromisoarekin”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09