Prentsa Aretoa
2018/09/28
N-240 errepideak Arratia igarotzean daraman trafiko astuna arintzea eskatu dio EAJ-PNVk Aldundiari
Hauxe da Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak gaur goizean Bizkaiko Ganberako eztabaidan aurkeztu dituen lau ebazpen proposamenetako bat, iragan astelehenean Gernikan egin zen Politika Orokorreko osoko bilkuraren ondorioz
EAJ-PNVren ekimenez Bizkaiko batzarkide taldeek gaur goizean onetsi duten proposamenaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen zaio N-240 errepideak Arratian zehar daraman trafiko astuna arintzeko jarduerak aztertzea eta abian jartzea. Hauxe da Euzko Abertzaleak batzarkide taldeak Gernikako batzar etxean Politika Orokorrari buruzko osokoaren bigarren bilkuran aurkeztu dituen lau ebazpen proposamenetako bat. Osotara, 24 proposamen eztabaidatu dira iragan asteleheneko bilkuraren ondorioz. Asteleheneko bilkuran Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak azken urtean eginiko lanaren berri eman zuen eta etorkizunera begira abian jarriko dituen ildo politiko nagusiak azaldu zituen.
EAbk Bizkaiko parlamentura eraman ditu gaur lau ebazpen proposamen, hauetatik bi beste horrenbeste batzarkide talderekin adostu direnak. Halaber, batzarkide talde jeltzaleak beste bi talde politikok aurkeztutako proposamenak adostu ditu. Azpimarragarria da EAJ-PNVk adosteko erakutsi duen gaitasuna, Partido Popularra kenduta, Ganberan ordezkatuta dauden gainerako talde politikoekin akordioetara iristea lortu baitu.
Onetsi diren PROPOSAMEN PROPIOAK (PSErekin batera aurkeztutakoak):
- N-240 errepideak Arratia zeharkatzean egiten duen bidearen zirkulazioa hobetzea: proposamen hau onartzearekin batera, Aldundiari eskatu zaio errepide honek hartzen duen trafiko astuna arintzeko jarduerak aztertzea eta abian jartzea.
- Pinuen gaixotasuna borrokatzea: planteamendu honi oniritzia emanda, Foru Aldundiari eskatu zaio erakundeekin eta egurgintza sektorearekin batera jardutea pinudietan antzeman den gaixotasunaren kontra egiteko. Era berean eskatu zaio, eragile bakoitzaren eskumenen barruan, behar besteko baliabide tekniko eta ekonomikoak jar ditzala ildo horretatik aurrera egin ahal izateko.
BESTE TALDEEKIN ADOSTUTAKO PROPOSAMENAK, aurrera atera direnak:
- Enplegua: EAJ-PNVk EH Bildurekin adostu du Foru Aldundiari eskatuko diotela langabezian dauden pertsonen lan munduratzea enplegu egonkor eta kalitatezkoen bidez ahalbidetzeko programak gara ditzala eta lan munduratzeko ibilbideak lantzeko programen alde egiten jarrai dezala, 45 urtetik gorako pertsonak eta emakumeak lehenetsiz.
- Merkataritza: Jeltzaleen batzarkide taldeak Talde Mistoarekin adostu duen proposamenaren bidez Aldundiari eskatuko zaio Bizkaiko merkatariei ematen zaien babesa areagotzea , sektorearekin eta Bizkaiko administrazio ezberdinekin batera, ‘Bizkaiko merkataritza’ proiektu partekatua garatzera begira, balio erantsia eskaintzen duen kalitatezko sektore lehiakorrari eusteko eta ahal den neurrian indartzeko.
GAINERAKO TALDEEN TRANSAKZIO PROPOSAMENAK, aurrera atera direnak:
- Jaiotze tasa: EAJ-PNVk eta Talde Mistoak jaiotze tasaren inguruko testua negoziatu eta adostu dute, Rementeriaren gobernuari Euskadiko Autonomi Erkidegoko familiei babesa emateko Erakunde Arteko IV. Planean jasotako jarduerak garatzen jarrai dezala eskatzeko. Plan honen helburua da pertsonei beren familia proiektua hastea eta nahi dituzten seme eta alabak izatea eragozten dizkieten eragozpenak ezabatzea edo murriztea.
- Berdintasuna: EAJ-PNVk eta Elkarrekin Podemos taldeak elkarrekin adostu dute emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzea helburu duen agiria. Agiri horren bidez eskatzen dituzte Bizkaian emakume eta gizonen artean ematen den desberdintasunaz sentiberatzeko eta informazioa eta ezagutza bultzatzeko neurriak eta desberdintasun egoera hori gainditzeko neurriak. Era berean eskatu dute herritarren parte hartze prozesuak bultzatzea, garatuko diren jarduera eta neurri ezberdinak arautzeko eta jarraipena eta ebaluaketa egiteko orduan.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09