Prentsa Aretoa

2017/11/30

Pradales: “Gure enpresetako etorkizuneko emakume enpresaburuentzako eta emakume aitzindarientzako erreferenteak bilatzen ari gara”

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatuak Topagune Enkarterri Estrategia foroaren barruan Gordexolan egin den 'Emakumea eta enpresa lidergoa' jardunaldia inauguratu du

rss Ezagutzera eman
Pradales: “Gure enpresetako etorkizuneko emakume enpresaburuentzako eta emakume aitzindarientzako erreferenteak bilatzen ari gara”

ARGAZKIA JAITSI

"Denon erantzukizuna da Bizkaiko emakume eta gizon guztien talentua aprobetxatzea. Eta hori jorratu daitekeen bide bakarra da nahi dugun Bizkaia lortzeko, nahi dugun Enkarterri lortzeko.  Uste dut ez  erakundeek eta ez enpresek,  ezin dugula bidegabeko eta adimen gutxiko  jarduketarik burutu,  jarduketa garestirik, Lurralde lehiakorra eta euren karrera profesionala Bizkaian egin nahi duten mundu osoko talentudun pertsonentzat erakargarria eraiki nahi badugu, baieztatu du  Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko  diputatuak gaur goizean Gordexolan  egin den "Emakumea eta enpresa lidergoa" jardunaldiaren irekiera-ekitaldian. Topaketa Enpresa Estrategiak antolatu du eta bertan Begoña Betolaza, Sandra Lejarza, Begoña Murgialday, Nerea Landa  eta Ángela Eguiak ekintzaile eta enpresaburu moduan dituzten euren esperientziak azaldu dituzte.

Imanol Pradalesek esan du presazkoa dela estrategia berriei ekitea aitzindaritza politikoko, ekonomikoko eta sozialeko  forma berriak  landu behar direlako;  antolakuntzak ulertzeko eta kudeatzeko era berriak; bizitza pertsonala,  familiarra eta jarduera profesionala bateragarri bihurtzeko gizonen eta emakumeen bizitzeko ohitura berriak. Emakume enpresaburuak eta ekintzaileak aintzatesteko  bide honetan lehenengo eta behin Bizkaiko ekonomian eta ongizatean egiten duten ekarpena ezagutu eta onartu behar da: Bizkaiko emakume enpresaburuek 4.500 milioi euro fakturatzen dituzte eta 48.000  enplegatu dituzte, azpimarratu du.

Halaber, Pradalesek gogorarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin (EEZE) batera, "AEDBehatokia Emakumeak Enpresa" jarri duela abian. Behatoki hori LIDERA proiektuaren barruan kokatzen da eta bere xedea  emakumeek Bizkaiko enpresa-aitzindaritzan duten egoera ezagutzea eta aztertzea da. Diputatuak azaldu du Behatokiaren lehen txostenaren ondorioek emakume enpresaburu eta aitzindarien erreferenteak sustatzeko, ikustarazteko eta sortzeko erreminta moduan balio izan dutela, eta baita emakume horien kokapenak finkatzeko ere.

Azterlanak emakumeek sortutako enpresei buruzko estereotipo asko hausten ditu eta erradiografia oso zehatza egiten du: enpresa sendoak dira; 20 urtetik gorako antzinatasuna dute; baliabide  eta bitarteko propioekin jarri dira abian; eta enplegua eta aberastasuna sortzeko  gauza dira. Lehen txosten honen ondorioen artean  pertsonei orientatuta dagoen enpresa-kultura mota baten sustapena azpimarratu behar da eta, balantzea egiterakoan, emakume enpresaburuen % 72ak baieztatzen du   oso ase daudela euren ibilbide profesionalarekin.

ITURRIA: BFA