Prentsa Aretoa
2015/11/09
Nekazaritzaren arloan Aldundiak modernizazio teknologikoaren eta ingurumeneko programen jarraikortasunaren aldeko apustua egin du
Ingurumeneko azpiegituretan inbertsioak egiteko ahaleginak mantenduko dira; programa horren barruan 40 milioi euroko ekarpena ezarri da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan integratuta dauden udalerrien hornikuntza eta saneamendu obrak finantzatzeko
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailak datorren urtean modernizazio teknologikoaren aldeko apustua lehenetsiko du Nekazaritza Zuzendaritzan eta azken urteetan garatu diren ingurumeneko programak garatzen jarraituko du. Horrela azaldu du foru arlo hau zuzentzen duen diputatu andreak, Elena Unzuetak, Sailak hurrengo ekitaldirako dituen aurrekontuen proiektua aurkezteko Batzar Nagusietan egin duen agerraldian; aurrekontu horien zenbatekoa 126 milioi eurotik gorakoa da (104,9 milioi pertsonal gastuak kentzen badira).
Nekazaritzaren arloan modernizazio teknologikoaren sustapena Foru Plan Informatikorako partidaren hazkuntzan antzematen da; partida horren zenbatekoa 3,5 milioi eurokoa da. Munta horrekin legegintzaldi honetako helburu nagusienetakoari erantzuten zaio: Bizkaiko lehen sektoreko pertsona ekoizleen lana errazteko eta horiekiko harreman zuzena bideratzeko erreminta informatikoak hobetzea.
Zuzendaritza horretan, halaber, azpimarratu behar da sektoreetako elkarte eta ekoizle indibidualen laguntzarako programak mantenduko direla, hala nekazaritzaren arloan nola basogintzakoan. Hori ez ezik, lehenengoz erlezaintzaren arlorako kalteordainak ezarri dira liztor asiarrak eragindako kalteak konpentsatzeko (30.000 euro), eta basogintzako kudeaketa iraunkorraren aldeko apustu argi eta sendoa burutuko da zuraren mugikortasunaren eta arbolen multzoen berrikuntzaren bidez eta, azkenik, indartu egiten da nekazaritzako laguntzen plana, kasu honetan Landa Garapeneko Elkarteentzako laguntzak areagotuz eta landa esparruko udalerrientzat laguntzak inkorporatuz.
Ingurumeneko Zuzendaritzan planifikatuta dauden programak eta estrategiak garatzen jarraituko da; horrela, Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketarako II. Plan Integralean ezarri diren helburuak betez, mantendu egingo dira ingurumeneko azpiegituretan egiten diren inbertsioak; aldi berean, ondare naturala eta biodibertsitatea kontserbatzeko inbertsioak mantenduko dira, eta baita hondartzen eta solasaldi eta aisialdiko guneen kudeaketan egiten direnak ere. Halaber, iraunkortasunerako programak garatzen, ingurumeneko hezkuntza burutzen eta estrategia energetikoan lan egiten jarraituko da.
Garraio arloko aurrekontuan % 3ko igoera egongo da Bizkaibuserako eta partida bat Bizkaiko Mugikortasuneko Agintaritza sortzeko
Joan den ostiralena, Vicente Reyes Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko diputatuak bere sailaren 2016rako aurrekontuak aurkeztu zituen Bizkaiko Batzar Nagusietan; guztira, 162.273.906 € izango ditu sailak. Hori horrela, langileria-gastuak alde batera utzita, 155.700.000 € geratzen dira sortu den sail berri honetarako; saila, neurri handi batean, lehengo Herri Lan eta Garraio Sailetik sortu da, baina Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren arloko eskumen batzuk ere bereganatu ditu.
Aurrekontuaren zati handi bat Bizkaibuseko bidaiarien garraioa antolatzeko zerbitzura joango da (81.473.167 €), eta 2015eko ekitaldiaren aldean % 3ko igoera egongo da; beraz, zerbitzuaren kalitatearen hobekuntzan izango du eragina. Vicente Reyesek iragarri zuenez, besteak beste, Ezkerraldeko zerbitzuak eta maiztasunak eta udan aireporturako egiten direnak areagotu egingo dira. Izan ere, sailak lanean jarraituko du garraio publikoaren eskaerari egoki erantzuteko, eta zerbitzuaren kalitatea kostuei eutsita hobetzeko, betiere arrazoizko parametro batzuen barruan.
Horrez gainera, handitu egingo da Ustiapenari Laguntzeko Sistemarako partida, eta 406.229 € izango ditu; beraz, % 79,27 gehiago 2015eko partidaren aldean (248.000 €).
Honetaz gain, Metro Bilbaoren 3. linea egiteko lanak finantzatzeko partida nabarmendu behar da (29.401.000 €): azken fasean dauden lan horietarako % 20ko igoera, beraz. Horrez gainera, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aurrekontua (38.620.000 €) azpimarratu behar da, transferentzia arruntez (31.720.000 €) eta kapitalekoez osatua, Partzuergoak harpidetutako maileguen finantza-zama (6.900.000 €) estaltzeko dena.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09