Prentsa Aretoa

2015/11/05

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailak lehentasuna eman die Bizkaiko bide sarea hobetzeari eta ekonomia berreskuratzeari

Sailak 49.109.900 euro bideratuko ditu Bizkian enpleguaren sorrera eta ekonomiaren berreskurapena sustatzeko

rss Ezagutzera eman
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailak lehentasuna eman die Bizkaiko bide sarea hobetzeari eta ekonomia berreskuratzeari

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko Lurralde Historikoko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailaren 2016rako aurrekontuak lurraldeko bide sarea hobetu eta ekonomia berreskuratzearen alde egin du. Horiexek dira, hain zuzen ere, 245.029.000 euroko kontuen lehentasunak, eta Imanol Pradales diputatuak banakatu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Sailaren aurrekontuetan, legegintzaldirako jarduera ardatz estrategikoen ildotik, hainbat jarduera jaso dira ekintzaletza eta enpresa mundua sustatzeko, berrikuntza indartzeko, nazioartekotzea eta talentua bultzatzeko, Bizkaia sustatu eta turismoa erakartzeko, bide sarea kudeatzeko, lurraldeko azpiegiturak garatzeko eta industria azpiegiturak indartzeko.

Ekintzailetza eta enpresa sustapena

Start-up delakoak sustatzen jarraitzeko asmoz, hau da, enplegu kualifikatua eta kalitatezkoa sortzen duten enpresa berritzaileak indartzeko, aurrekontuan 2,5 milioi euro aurreikusi dira, sorrera eta garapena sustatzen dituzten programetarako. Gainera, berrikuntza gisa, 2016an Eskualde Estrategia programa jarriko da martxan. Programa horrek 0,85 milioi euroko aurrekontua izango du eta eskualde agenteekin lankidetzan garatuko da, lurraldeko garapen orekatua lortzeko ahaleginak bildu eta krisiaren eragin gehien jasan duten guneetan jarduteko.

Ekintzailetzaren arloan, 0,93 milioi euro bideratuko dira unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, Bizkaiko parke teknologikoan eta AIC STARTen enpresak sortzeko programetarako. Era berean, Seed Capitaleko funtsak indartuko dira, crowdfunding, mikrokreditu eta eragiketa arruntetarako, 575.000 euroko ekarpen berriarekin.

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailak, gainera, industria sortzaileekin, ekonomia digitalarekin eta gizarte berrikuntzarekin lotutako sektoreak babesten jarraituko du. Halaber, sailak 750.000 euroko partida ezarri du Bizkaiko merkataritza sustatzeko.

Berrikuntza

Bizkaiko enpresen lehiakortasunaren hobekuntza eta berrikuntza izango dira oraindik ere Aldundiaren jarduera ardatz nagusietakoak. Hala, datorren ekitaldian 3i programa berria jarriko da martxan, berrikuntzari, inbertsioari eta nazioartekotzeari babes osoa emateko, 1,75 milioi eurotan. Horrez gain, enpresa arteko lankidetzari bultzada handia emango zaio, Elkarlanean programaren bidez enpresa txiki eta ertainak haz daitezen. Horretarako, programa horrek 1.200.000 euroko aurrekontua dauka.

Atal honetan energiaren sektorea babesteko proiektu estrategikoa azpimarratu behar da, hots, Energy Intelligence Center (EIC) delakoa. EICren 0. Fasean 300.000 bideratu dira berau martxan jartzeko.

Bestalde, industriako produktu, prozesu, kudeaketa, pertsona eta langileen gaineko berrikuntzarako laguntzetarako aurrekontua 4,5 milioi eurokoa da. Eta pertsona autonomoen eta enpresa txiki eta ertainen inbertsioa babesteko programetako laguntza indartuko da (AFA eta AFIPYME), 2.700.000 eurotan. Halaber, 2 milioi eurorekin finkatuko da proiektu estrategikoak babesteko Berrikuntza Funtsa.

Automobilgintzaren sektorea indartzen ere jarraituko da, 5,5 milioi eurotan, Automotive Intelligence Center-eko II eta III. faseetarako.

Nazioartekotzea eta talentua

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak guztira 4,45 milioi euro bideratuko ditu enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko babesa ematera, nazioartekotze programaren bidez eta nazioarteko partzuergoak sustatzeko programa berriaren bidez. Azken horren helburua da, hain zuzen ere, Bizkaiko enpresen gaitasunak eta eskumenak biltzea, merkatu globalek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatu ahal izateko.

Doing Business in Biscay programari dagokionez, 2016an 775.000 euro bideratuko dira berau martxan jartzeko. Doing Business in Biscay programa enpresa inbertsioak, start-upak, talentua, I+G+b unitateak, inbertsio funtsak eta nazioarteko erakundeak erakartzeko zerbitzu integrala da.

Talentua eta bikaintasuna babesteko programa eta ekintzek, bestetik, 2,62 milioi euroko aurrekontua izango dute 2016an.

Kanpo sustapena eta turismoa

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren ekitaldian 6 miloi euro bideratuko ditu Bizkaiaren nazioartekotzea eta lurraldeko industria turistikoa sustatzeko. Nazioarteko azoka eta ekitaldietan promozio ekintzak egiteko, bestetik, 2.210.000 euro erabiliko dira. Gainera, Smithsonian hitzarmenaren bidez, 550.000 euro bideratuko dira Bizkaia Ameriketako Estatu Batuak bezalako merkatu estrategiko batean sustatzeko.

Eremu honetan, zehazki, industria turistikoa babesteko programa azpimarratu behar da, 800.000 eurokoa bera. Aipatzekoak dira, era berean, datorren urtean lurraldeko agenteekin batera turismoa finkatu eta sustatzeko jardueretara bideratuko diren 0,7 milioiak.

Bide sarearen kudeaketa

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko sailak 59.496.600 euro inbertituko ditu 2016an Bizkaian bide sarea hobetu eta kontserbatzeko lanetan.

Aurrekontu horren barruan, 1, 2 eta 3. kontserbazio guneen emakidak berrituko dira, 16.8 milioi eurotan, La Arenako bidezubiaren obrak hasiko dira (2 milioi euro), Santo Domingoko errepidean bide segurtasuna hobetzeko jarduerekin jarraituko da (1,5 milioi euro), eta hobekuntza desberdinak egingo dira Durangoko BI-623an, Zallako BI-3602an edo ezpondetako jarduerak garatuko dira, 710.000 eurotan.

Gainera, 170.000 euroko inbertsioa aurreikusi da, bide azpiegituren sarea modernizatu eta berritzeko, teknologiaren, materialen eta prozesuen gaineko berrikuntzak sustatuko dituzten ekintzen bidez.

Errepideen II. Sektoreko Lurralde Planak 260.000ko hornidura dauka.

Bide azpiegituren garapena

Azpimarratzekoa da Bidesarea Plana martxan jarriko dela eta, horretarako, 6 milioi euroko inbertsio publikoa aurreikusten dela lehen urterako, Bizkaiko eskualde guztietako bide sarea hobetuko duten lanen ildotik.

Aurrekontu horren barruan, Gerediaga-Elorrio martxan jarriko da (24,23 milioi euro), Ermuko saihesbideko inbertsioarekin jarraituko da (25 milioi euro) eta Autzaganeko obrak esleitu eta berrabiaraziko dira (21,9 milioi euro).

Industria azpiegiturak

Atal honetara 19.797.000 euro bideratuko dira. Aurrekontu horren barruan 17,5 milioi euro inbertituko dira Bilbao Exhibition Center-en, 1.750.000 euro Azpiegiturak-en eta 350.000 euro Elkartegiak Sarean.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia