Prentsa Aretoa

2015/11/04

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako sailaren aurrekontua modernizazio eta hurbiltasunera zuzenduta egongo da

Aurrekontuak 41 milioi euroak gainditzen ditu eta Bizkaiko Foru Aldundian gehien hazi den saila da. Bere aldetik, Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko sailak “51.415.000 euro” izango ditu, joan den urtean baino %2,8 gehiago.

rss Ezagutzera eman
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako sailaren aurrekontua modernizazio eta hurbiltasunera zuzenduta egongo da

ARGAZKIA JAITSI

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako saileko diputatuak, Ibone Bengoetxeak, agerraldia egin du gaur goizean Bizkaiko Batzar Nagusietan bere sailaren 2016. urterako aurrekontuak aurkezteko. Aurrekontu horietan 41.368.000 euro inbertituko dira -aurreko urtean baino %11 gehiago- pertsonengandik hurbil egotean eta Bizkaiko udalei laguntzean oinarritzen diren proiektuetan, horiei zerbitzu gehiago eta hobeak era eragingarriagoan eskaintzean eta, aldi berean, zerbitzu horien kalitatea areagotuz.

Legegintzaldiaren hasierako bere agerraldian Ibone Bengoetxea diputatuak azaldu zuen bezala, administrazioaren modernizazioa, gardentasuna eta gobernatzeko era ona Bizkaiko Foru Aldundiaren ildo estrategikoa dira agintaldi honetarako. Horrela azaltzen da bere Sailaren aurrekontu orokorraren %24,5, 10.150.000 euro, partida honetarako izatea, zehatzago esanda eta besteak beste, egoitza elektronikoa garatzeko, interoperabilitatea sustatzeko eta artxibo elektronikoa abian jartzeko.

Hain zuzen ere, adierazi duen modernizazio hori eragingarri bihurtzeko, neurri handi baten oinarri teknologikoko eguneratzean finkatzen dena, Foru Plan Informatikorako 4,7 milioi euro ere daude, aurreko urtean baino %17,2 gehiago. Gardentasunaren atari berria, webgune korporatibo berria eta erosketa planari lotuta dauden garapenak, pertsonalaren kudeaketa eta web orrien irisgarritasuna izango dira epigrafe honen barruan sustatuko diren proiektuetako batzuk.

Udal harremanetarako eta toki izakiei laguntzeko 3 milioi euro baino zerbait gehiago gorde dira; bi milioi udaletan azpiegituren arloko inbertsioak laguntzeko zainpetu dira, sorkuntza berriko partida dena eta udalerri txikienak lehenetsiko dituena. Beste milioia laguntza ekonomikorako eta kontabilitateko laguntzarako erreserbatuko da, eta baita toki izakien zorpetzea saneatzeko ere. Udal harremanen arloko partida hau ehunekoetan gehien hazten dena da modernizazio, gardentasun eta gobernu onerako partidaren ostean.

Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuarentzat 3 miloi euro luze daude, batez ere eraikinen eta ibilgailuen konponketan eta mantenuan, arropen erosketan eta segurtasun eta salbamenduko ekipo berrien eskuraketan inbertituko direnak.

Sailarentzat lehentasuna duen beste ardatzetako bat nazioarteko proiekzioa da eta horretarako 1,2 miloi euro inbertituko dira, aurreko urtean baino %27,4 gehiago. Gutxi gorabehera Kanpo Ekintzetarako partidaren laurdena nazioarteko erakundeekin egingo diren hitzarmenetan inbertituko da; beste zati handi bat informazio europarrerako eta funtsa europarren kudeaketako erabiliko da eta beste zati bat Bizkaia Smithsonian Folklife Festival deritzonean egoteko erreserbatu da; Jaialdi hori datorren urtean ospatuko da Washingtonen eta euskal kultura gonbidatua izango da.

Kudeaketa eraginkorra

Ibone Bengoetxea diputatuak legegintzaldi honen hasieran hartu zuen beste konpromiso bat kudeaketaren eragingarritasuna eta arrazionalizazio integraleko plana izan zen. Ildo horretatik Administrazio Orokorreko arloan 720.000 euro baino gehiagotan murriztu da urte honetarako aurreikusi den gastua; jaitsiera hori %6,1ekoa da eta berariaz da energia elektrikoa, berokuntza, telefonia, posta banaketa, iragarki, garbiketa eta publizitatea bezalako hornikuntzetan abian jarriko diren aurrezpen berriengatik.

Aurrekontuko terminoetan behera egiten duen beste partida bat parke mugikorrarena da, kasu honetan  %12 murriztu dena, hau da, ia 225.000 euro gutxiago. Komunikazio eta kanpo erlazioetako gastuak ere jaitsi egiten dira, % 16,4 aurreko ekitaldikoekin alderatuta.

Aholkularitza juridikorako eta foru moldiztegirako partidei dagokienez mantendu egiten dituzte 2015 urtean jaso zituzten funtsak eta hazten den bakarra, %2 baino ez, funtzio publikorako partida da prestakuntza, medikuntzako zerbitzuen prestazioa, azterketak eta bilerak eta hitzaldiak egiteko esparruen alogeraren kapituluan.

Programa berriak

2016. urtean Ahaldun Nagusiaren Kabineteari atxikita dauden hiru lan-ildo berri jarriko dira abian, aurrekontu propioa izango dutenak, alegia: Bizkaia Katedra, parte hartzea eta herritarrekiko harremanak eta ikerkuntza eta planen jarraipena.

Bizkaia Katedra programaren helburua Foru Aldundiak beka eta ikerkuntza eta laguntzen arloan duen eskaintza bateratzea da, zertarako-eta kudeaketa integratuagoa eta eragingarriagoa egiteko eta prestakuntzari eta hezkuntzari lotuta dauden bekak eta laguntzak programa berean biltzeko. Datorren urtean programa hau diseinatzeko lanak hasiko dira eta horretarako 100.000 euroko partida dago. Xedea lehentasuna duten sektoreetan, adibidez automozioa, aeronautika, energia, IKT, bio-osasuna eta zilarrezko ekonomia deritzonean, prestakuntza bikaina sustatzea da.

Kasu honetan ere Ahaldun Nagusiaren Kabineteari atxikita dagoen Bizkaia Behatokiaren barruan kokatzen diren jarduteko beste bi arlo berriak, alde batetik herritarren parte hartzea eta herritarrekiko harremanak dira eta, bestetik,  ikerkuntza eta planen jarraipena.

Lehenengo horri dagokionez xedea herritarren partaidetza eta herritarren eta Foru Administrazioaren arteko arretan eta erlazioetan hobekuntza prozesuak sustatuko dituzten ekintzak bultzatzea da. Horretarako 1.748.000 euroko zenbatekoa zainpetu da; munta hori toki esparruan gazte politikak sustatzeko “Udal Gaztedi” proiektuan inbertituko da; “Bizkaia Zeugaz” proiektua abian jartzeko; Foru Aldundiaren politika publiko erkideetan parte hartzea sustatzeko sentiberatze-kanpainetan, eta gazteen bilguneetako partaidetza, sentiberatze eta espazioen alokairuen arloko ekintzetarako.

Bigarren lan-ildoaren helburua Foru Gobernuaren arlo guztietan burutzen diren plan eta ekintzen jarraipena eta kanpoko eta barruko kontrola egitea da, eta baita Bizkaiko Gobernuarentzat eta Lurralde Historikoarentzat interesgarriak diren arloen azterlanak egitea ere. Zenbateko osoa 771.000 euro da eta munta hori ikerketa soziologikoetan, zundaketa eta kuestionarioetan, azterlan tekniko eta txosten orokorretan eta arlokakoetan inbertituko da, eta berariaz zainduko du gazteen taldea.

51,4 milio Enplegua, Gizarteratze eta Berdintasuna Sustatzeko sailarentzat

Beste alde batetik, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuak bere sailaren aurrekontuak aurkeztu ditu baita ere, eta adierazi duenez %2,8 gehiago izango du bere helburu nagusia lortzeko: “pertsona bat ere abandonatuta, diskriminatuta edo baztertuta ez geratzea”.

Inklusiorako programa (aurrekontu osoaren %36,2) eta Enplegua Sustatzekoa (%33,5) dira sailaren barruan aurrekontu-pisu handiena dutenak; ondoren, Emakumea eta Familia (%12,6) eta Dibertsitatea eta Lankidetza (%12,1). Nabarmendu behar da garapenerako lankidetzan eginiko inbertsioak 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren %0,48ra heltzen direla; helburua da hala jarraitzea harik eta %0,7 lortu arte.

Laespadak adierazi duenez, kontu horien helburua da hiru zuzendaritzen ekimena aprobetxatzen duten politikak abiaraztea datorren urtean; izan ere, gogorarazi duenez, generoa eta enplegarraritasuna lotuta joaten dira askotan, eta ez da ahaztu behar biek gizarte-bazterketaren arriskuarekin izan ohi duten lotura.

Azpimarratu du sail berri bat sortu dutela, eta asmoa dela tresna erabilgarria izatea. Eta gaineratu du hori izango dela Bizkaiari datozen urteetarako egingo dioten ekarpena, betiere, zeharkakotasuna, gertutasuna eta berrikuntza oinarri izanda.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia