Prentsa Aretoa
2015/05/13
Unai Rementeriak estatuko “Alemania txikia” bezala definitu du Bizkaia eta hondakinak hemen ez direla arazoa dio
Bizkaiko Ahaldun Nagusirako EAJ-PNV-ren hautagaiak ingurumenarekin eta iraunkortasunarekin kontratu bat sinatu du bere programarekin
Igorre, maiatzak 13. “Ingurumenari dagokionez eredua gara, Estatuko Alemania txikia, eta oraindik ere gehiago hobetuko dugu”. Horrelako irmotasuna azaldu du Unai Rementeriak bere hauteskunde-programako ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua aipatzean. Bizkaiko populazioaren %100ak hondakinen gaikako bilketa erabiltzeko aukera dauka eta %96k uren saneamendu eta arazketa sistemen onura lortzen du. “Sortzen ditugun 10 kilo hondakinetatik 9 aprobetxatu egiten ditugu. Eta ahal dugun guztia egingo dugu ehuneko ehunera hurbiltzeko”.
Rementeriak azpimarratu du Bizkaian 90.000 tona gutxiago hondakin sortzen direla duela zazpi urte baino eta Bizkaiko etxebizitzetan kontsumitzen den energiaren heren bat ingurumenerako bermerik handienarekin sortzea ahalbideratzen duten Zabalgarbi bezalako instalazioak aipatu ditu. “Bizkaia eredugarria da ingurumenari dagokionean. Bizkaian hondakinen sistema ez da arazo bat, kudeaketa eredu bat da. Nire konpromisoa apur bat hobeak izaten saiatzea da eta Estatuko Alemania izaten jarraitzea da”, esan du. Hondakin organiko biodegradagarriaren bilketa selektiborako bosgarren edukiontziaren (edukiontzi marroia) ezarpen mailakatua garatuko dituen jardueren artean dago. Horrez gain, herrialdeko eskualde guztietan konposta egiteko instalazioak ezarriko ditu. Ingurumenari buruzko sentsibilizazio eta hezkuntza ekintzak indartuko ditu, izan ere, “hobe da aurre egitea, konpontzea baino. Gizartean kontzientzia sortzen saiatuko gara eta zuzenketa politiketatik aurre egiteko politiketara pasako gara”.
“Eskualdeko balio naturalak handitzeko ekintzak garatu behar ditugu, Urdaibaiko Bird Center, parke naturalak edo biosferako erretserba bezalako esperientzien lerroari jarraituz”, adierazi du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaiak. Bizkaiak lehengai natural bikaina duela sinesten duenez, aurreikusitako beste ekintzetako bat bertoko espezien baso-produkzioa sustatzea izango da, bai ustiapen publikoetan, baita esparru pribatuetakoetan ere.
Rementeriak Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko udalerriekin koordinazioa indartuko du ingurumen arloan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztietan jasangarritasun aldagaia sartuko du. Unai Rementeriaren bidaia-orriak aurreikusten du Bizkaiko bizilagun guztiek ur eta saneamendu zerbitzu berbera izan dezaten laguntzea. “Bizkaiak bere eskualde guztiak behar ditu, bere udalerri guztiak”, esan du bukatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09