Prentsa Aretoa

2023/05/03

Elixabete Etxanoberen helburua da bizikleta Bizkaiko ohiko garraio bihurtzea

Bilbo eta Getxo lotuko dituen bulebarraren hasierarekin batera, EAJ-PNVren Bilboko, Getxoko, Leioako eta Erandioko hautagaiek mugikortasun iraunkorrarekin, aisialdiarekin eta ohitura osasungarriekin duten konpromisoa berretsi dute

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Bizikleta Bizkaiko ohiko garraiobide bihurtzea izango da hurrengo legegintzaldian Elixabete Etxanobek, EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak, jarraipena eman nahi dion proiektuetako bat. Horixe izan da hautagai jeltzaleak Juan Mari Aburto, Amaia Agirre, Iban Rodriguez eta Aitziber Olibanekin, Bilbo, Getxo, Leioa eta Erandioko alkateekin, hurrenez hurren, gaur bertan egin duen ekitaldiaren ardatza. Protagonistek Bilbo eta Getxo lotuko dituen oinezkoentzako pasealekuaren metro batzuk sinbolikoki zeharkatu dituzte, udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko elkarlanaren adierazgarri gisa.

“Udalerriak, industrialdeak eta ikastetxeak konektatzeko bidegorriak planifikatzen eta eraikitzen jarraituko dugu; bidegorri seguru eta erosoak, hala nola itsasadarraren eskuinaldeko bulebarra eta All Iron zubia”, adierazi du. Proiektu ona da, bizi-kalitatea hobetuko duena eta Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo arteko bizikleta bidezko joan-etorriak erraztuko dituena; lau udalerri horiek milioi erdi biztanle biltzen dituzte. Proiektu ona da, eta orain errealitate bihurtu behar da”, azaldu du. Ildo horretan, aldarrikatu du EAJ-PNV buru duen Aldundiak baino ez duela bermatuko Bulebarra errealitate bat izatea.

Berdin gertatuko da Bilbo eta Basauri lotuko dituen bidegorriarekin, edo Durangaldea eta Txorierri lotzeko bidearekin”, ekarri ditu gogora; “bidegorri gehiago eta erosoagoak, Bizkaia osoa konektatzeko”. Eta mugikortasun eraginkorragoa lortzeko, hautagai jeltzaleak gogora ekarri du “udalekin elkarlanean” abian jarriko den sistema, txirringa elektrikoak maileguan eskaintzeko, “aparlakeku berriak aurreikusten dituen sistema berriak, txirringaren eta garraio publikoaren erabilera konbinatua errazteko”.

Bestalde, Juan Mari Aburto Bilboko alkate eta berrautaketara EAJ-PNVk aurkezten duen hautagaiak “mugikortasun iraunkorraren, bizikleta bidezko mugikortasunaren eta aisialdi osasungarriaren aldeko konpromisoa” berretsi du, “Eusko Alderdi Jeltzaleak Bilbon eta udal eta foru erakundeetako hautetsiek egindako apustua argia” dela ziurtatuz. Izan ere, “Bilbon, Eskuinaldeko udalerrietan bezala, etorkizunak osasungarriagoa, iraunkorragoa eta, batez ere, pertsonengan eta haien bizi-kalitatean pentsatuagoa izan behar duela sinesten dugu, eta hala izatea nahi dugu. Eta, horretarako, bidegorri gehiago, ibilaldi gehiago eta ibiltari eta kirolarientzako espazio gehiago aurreikusten dituzten proiektuak egiten jarraituko dugu. Azken batean, aisialdirako eta ohitura osasungarrietarako leku gehiago. Bilbo etengabeko giza garapen iraunkorreko hiria da eta izango da”, bermatu du.