Prentsa Aretoa
2023/03/19
Elixabete Etxanobek gazteen emantzipazioa eta garapen profesionala bultzatzeko konpromisoa agertu du
Herrialdeko ahaldun nagusirako EAJ-PNVko hautagaiak ziurtatu duenez “gazteek asko dute gizarte honi eskaintzeko: talentua, ilusioa, prestakuntza eta konpromisoa”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
“Gure gain hartzen dugu Bizkaia hobea egiteko ardura; etorkizuneko Bizkaia prestatzekoa. Eta zeregin hori hainbat eragilek eta belaunaldi desberdinek partekatzen dute. Gazteak kontuan hartuta, gizarte honi ekarpen handia egin behar diotelako: talentua, ilusioa, prestakuntza eta konpromisoa. Ezin dugu gure gazteria alde batera utzi”. Hori izan da Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak gaur goizean Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentearekin eta Gorka Uriarte EAJ-PNVren Bakioko alkategaiarekin egindako bileran helarazi duen mezu nagusia.
Ildo beretik, Etxanobek bermatu duenez, “gainerako erakundeekin elkarlanean arituko gara Bizkaian gazteek beren bizi-proiektua garatu ahal izan dezaten. Etxebizitza lortzea errazteko neurriak aktibatuz; kalitatezko enplegua sortzea bultzatuz gazteen garapen profesionala erraztuko duten proiektuen bidez; talentu gaztea erakartzeko eta atxikitzeko programak indartuz; gazte ahulenei lagunduz, benetan inklusiboa eta berdintasunezkoa izango den gizarte bat eraikitzeko”, zehaztu du. Era berean, gogorarazi du kolektibo horren emantzipazioa eta garapen profesionala bultzatzeko neurri guztiak Bizkaiko eskualde guztietan hartuko direla, “lurraldeen arteko orekari eusteko eta gazteek beren herrietan bizitzen jarraitzeko aukera izan dezaten”.
Bestalde, Gorka Uriarte Bakioko alkategaiak bakiotarrei esan die EAJ-PNVk Bakion aurkezten duen taldea “prest, indartsu eta gogotsu” dagoela Bakioren alde lan egiteko. “Gertuko jendea gara, entzuten dakiena eta auzokideen arazoak konpontzen buru-belarri arituko dena”. Uriartek aurreratu duenez, udal politikatik gazteen bizi-kalitatea asko hobetu daiteke: “Ni bezalako gazteek gure bizi-proiektua Bakion garatu ahal izatea erraztuko duten politikak eta ekintzak martxan jartzen lagunduko diguten ekintzak eta politikak bultzatuko ditugu”, adierazi du hautagai jeltzaleak.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09