Prentsa Aretoa
2024/11/10
Memoriaren Egunerako deitu diren ekitaldi guztietan izan da EAJ-PNV
Talde jeltzalearen barneko zein erakundeetako ordezkariek indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu dituzte gaur
OHARRA: Buletin honetatik jaitsi ahal izango dituzu ekitaldiaren irudiak, bereizmen handian.
EAJ-PNVren barneko eta erakundeetako ordezkariak izan dira gaur, azaroak 10, Memoriaren Egunaren kariaz EAEn deitu eta egin diren ekitaldi guztietan. Gaurkoa da indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogora ekartzeko eguna, memoria aldarrikatzekoa, elkarbizitzaren eta errespetuaren oinarri nagusia den aldetik.
Eguneko ekitaldi nagusia, Gogora-Memoriaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatua izan da eta 11:00etan egin da Vitoria-Gasteizko Villasuso Jauregian. Ekitaldiaren buru izan da Imanol Pradales Lehendakaria, eta ondoan izan ditu Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Giza Eskubideen Saileko ordezkariak. Ekitaldi berean izan dira Eusko Legebiltzarreko presidetea den Bakartxo Tejeria; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobe, Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNV taldearen bozeramaile Joseba Díaz Antxustegi, Beatriz Artolazabal Gasteizko alkateorde eta EAJ-PNV Udal Taldearen bozeramailea eta Xabier Barandiaran, Naiara Bedialauneta eta Markel Aranburu legebiltzarkideak.
EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen taldeak ere bat egin du Gasteizko Ganberan Memoriaren Egunaren kariaz egin diren eta Bakartxo Tejeriak Eusko Legebiltzareko presidentea buru izan duen ekitaldiarekin. 'Gaueko Iparorratza´ Cristina Iglesiasen eskulturaren aurrean, eta Imanol Pradales Lehendakaria, Andoni Ortuzarrek, EAJ-PNVren EBBren buruak, eta legebiltzarkide jeltzaleek biktimak omendu eta gogoratu nahi izan dituzte eskulturan egin duten lore eskaintzarekin eta minutuko isilunearekin. Ekitaldi horretan ere izan da Jone Berriozabal Arabako Berdintasun eta Gobernantza diputatua. Gasteizen ere, Iñaki Gurtubai Udaleko Segurtasun zinegotziak parte hartu zuen atzo, Espainiako Gobernuak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak efemeride honen zioz egin zen ekitaldian.
Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarraren burua, Bilboko Udalak Casilda Iturrizar parkean deitu duen ekitaldian izan da. Iragana ohoratzeko eta hausnarketan eta errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko egin den ekitaldi horren buru izan da Juan Mari Aburto alkatea, ondoan izan duela Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Bilboko udalbatza osatzen duten zinegotziak.
Eneko Goia Donostiako alkatea iragan ostiralean izan zen Gipuzkoako hiriburuko Udalak Memoriaren Egunarekin bat egiteko egin zuen lore-eskaintzan, Alderdi Ederreko lorategietan terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzeko jarri zen monolitoaren aurrean. Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere minutuko isilunea egin zuten biktima guztien omenez, joan den asteazkeneko osoko bilkuraren hasieran, Memoria Historikoa eta egian eta justizian oinarri harturik Giza Eskubideak babesteko konpromisoa adieraziz.
Memoriaren Eguna 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ospakizun horretarako, horixe baita ekintza terrorista hilgarririk inoiz egin ez den egutegiko egun bakarra.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaia BBNN
2024/10/31
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09