Prentsa Aretoa
2024/11/06
Ogasun eta Finantza sailak bere aurrekontuaren erdia baino gehiago Aldundi sendo, moderno eta hurbilekoa eratzeko erabiliko du
Ogasun eta Finantza saileko foru diputatu Itxaso Berrojalbizek sail horren 2025eko aurrekontuaren proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan
Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatu Itxaso Berrojalbizek sail horren 2025eko aurrekontuaren proiektua aurkeztu du Batzar Nagusietan. Datorren urteko aurrekontua 160,96 milioi eurokoa da, hau da, 2024koa baino % 3,83 handiagoa. Aurrekontuaren xedeak dira Bizkaiko zerga-sistema eraberritzea, herritarrei beren zerga-betebeharrak betetzen laguntzea aurrez aurre, telefonoz zein baliabide digitalen bitartez, eta Foru Ogasunaren zergak kudeatzeko sistema eta zerga-iruzurraren aurka borrokatzeko sistema garatzea.
Aurrekontuaren partida handiena langileen ordainsariena da: gastu guztien % 56,7 dira. Partida horretan 91,2 milioi euro ezarri dira, 2024an baino % 4,74 gehiago.
Halaber, 41,1 milioi euroko partida dago Foru Plan Informatikorako; horren barruan Lantikek Ogasun eta Finantza Sailari ematen dizkion zerbitzuak sartzen dira. Sailaren aurrekontuaren % 25,5 hartzen du. Horrez gainera, partida honetan sartzen dira Batuzerako, PFEZ eta beste zerga batzuk kudeatzeko, egoitza elektronikorako eta beste zerga-administrazio batzuekin informazioa trukatzeko behar diren garapen informatikoak ere.
Itxaso Berrojalbizek beste bi partida ere azpimarratu ditu: 8,5 milioi euro zergadunei telefonoz arreta pertsonala emateko zerbitzurako (Zugaztel); 2,7 milioi euro Bizkaiko katastroa mantentzeko eta eguneratzeko. Urtero bezala Ogasun eta Finantza Sailak lehentasuna ematen dio herritarren arretari. Gainera, Berrojalbizek nabarmendu bere sailak lan handia egiten duela Ekonomia Ituna aztertzen eta hedatzen, eta horretarako 144.000 euro ipini dituela Ekonomia Itunaren Ikerketarako Agiritegiaren eta Ad Concordiam elkartearen jardunerako eta UPV/EHUrekin eta Renoko Unibertsitatearekin indarrean dauden hitzarmenetarako, bai eta Euskadiko ikastetxeetako ikasleentzako zergen arloko hezkuntzako modulua sendotzeko ere.
Ogasun eta Finantza Sailaren aurrekontuan 645.000 euro ipini dira Lurralderako funtsezkoak diren jarduketak eta Europan espezializazioa egiteko bekak finantzatzeko funtsak erakartzeko proiektu estrategikoak koordinatzeko eta bultzatzeko.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaia BBNN
2024/10/31
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09