Prentsa Aretoa
2024/04/21
EAJ-PNVk berriro irabazi ditu Euskal Hauteskundeak eta Gobernua osatzeko elkarrizketak hasiko ditu
Alderdi jeltzalea izan da EAEn babes gehien lortu duen indarra, bigarren indarrak baino ia 30.000 boto gehiagorekin
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
EAJ-PNVk berriro irabazi ditu Euskal Hauteskundeak, bigarren indarrak baino ia 30.000 boto gehiagorekin, eta Gobernua osatzeko elkarrizketak hasiko ditu, "Euskal Erakundeak eratzeko prozesuaren buru izateko erantzukizuna" bere gain hartuz. Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, adierazi duenez, "gizarteak Euzko Alderdi Jeltzalea buru duen Eusko Jaurlaritza eta Gobernu anitza aukeratu ditu. Horixe izango da gure proposamenaren norabidea. Gaur gaueko emaitzek hori ahalbidetuko dute. Programa sendoa dugu eta Gobernu Programa bat adosteko lan egingo dugu. Badugu esperientzia eta ibilbide bat, adosteko dugun gaitasuna eta betetzeko dugun konpromisoa erakutsi duena ", esan du Ortuzarrek, gainerako alderdiekin harremanetan jarriko dela adierazi ostean.
"Gobernu bat eratuko dugu, Euskadiri egonkortasuna, sinesgarritasuna eta konfiantza emango diona, herri honen oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Etapa berri bat hasi da. Eskerrak eman nahi dizkiogu euskal gizarteari Euzko Alderdi Jeltzalearengan konfiantza izateagatik ", azaldu du EBBko presidenteak. Gainera, Ortuzarrek "biziki" eskertu du jasotako babesa: "Badakigu babes horrek euskal herritarren ongizatea hobetzeko eta aurrera egiteko mezu argia duela, kalitatezko zerbitzu publikoak eta autogobernu sendoa eskainiz. Ez diogu huts egingo konfiantza horri, eta larrua utziko dugu bizikidetza osasuntsua eraikitzen eta guztiontzako gobernatzen".
Azkenik, EAJ-PNVk militantzia jeltzaleari emandako esker on "osoa eta sakona" helarazi du Ortuzarrek: "Erakunde politiko batek une zailenetan erakusten du bere benetako izaera eta konpromisoa. Euzko Alderdi Jeltzalea egoerak eskatzen duen mailan egon da, eta bide horri eutsiko dio. Alderdi handia dugu eta militantzia entregatua", nabarmendu du. "Espekulazio, iritzi partzial, bideratutako inkesta eta kontrako giro guztiak gorabehera, EAJ-PNV garaile atera da, euskaldunen gehiengoaren konfiantza berretsi du. Horren ondorioz, gure emaitza are aipagarriagoa da ", gaineratu du.
Nabarmenak...
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/31
Eusko Jaurlaritza
2024/10/28
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/24
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/16
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/10/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09