Prentsa Aretoa
2024/04/13
Maitane Ipiñazarrek Durangon aldarrikatu du EAJ-PNVk osasun publikoa hobetzeko konpromisoari eusten diola
Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak aurreratu duenez, alderdi jeltzaleak proiektu zehatz eta errealistak proposatzen ditu Durangaldeko herritarrei konponbideak emateko, udalerrian eraikiko den eta eskualde osoari zerbitzua emango dion Bereizmen Handiko Osasun Zentroa adibide gisa jarrita
Itxaso Atutxa, Durango (2024-04-13)
MINTZALDIA - 2024/04/13Maitane Ipiñazar, Durango (2024-04-13)
MINTZALDIA - 2024/04/13
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Maitane Ipiñazarrek, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAJK Bizkaian aurkezten duen hautagai jeltzaleak, gaur goizean Durangon argi utzi du osasuna dela herri lehentasun nagusia, eta osasun publikoa etengabe hobetzea dela EAJ-PNVk euskal gizartearekin hitzemanda daukan konpromisoa. Ildo horretan, Bereizmen Handiko Osasun Zentroa aipatu du. Herriko trenbidearen antzinako lurretan eraikiko da, eta eskualdeko biztanle guztiei emango die zerbitzua. Ipiñazarrekin izan dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea. Atutxak bozkatzeko eta EAJ-PNV aukeratzeko deia egin die euskal herritarrei, "beste batzuk" `egin behar da´ esatera mugatzen diren bitartean. Elkoroiribek, bestalde, erakundeen arteko lankidetzaren onurak nabarmendu ditu, eta aurreratu duenez, udal eskumenak baliatuta, "jarduera osagarriak garatuko ditugu, durangarren osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko dutenak".
Maitane Ipiñazar Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak EAJ-PNVk gazteen emantzipazioaren, erronka demografikoaren edo enpleguaren arloan garatuko dituen proposamen zehatz ugari aipatu ditu bere hitzaldian, baina osasunaren arloarekin zerikusia dutenak azpimarratu ditu bereziki. "Conchi, ostegunean lagunekin geratzen zarenean, esaiezu, EAJrentzat, osasuna lehentasuna dela. Itxaron-zerrendak murriztea, lehen mailako arreta hurbilagoa, langile gehiago kontratatzea, osasun mentalerako baliabide gehiago jartzea... Osasun zentro modernizatuagoekin eta azpiegitura berriekin", aurreratu du. Esate baterako,Durangon eraikiko den Bereizmen Handiko Osasun Zentroa (Gernikan dagoenaren antzekoa). Zentro horrek Landakoko osasun-zentroa eta Ezkurdiko anbulatorio zaharra bateratuko ditu. "Durangok bereizmen handiko zentro bat izango du, udalerriko eta Durangaldeko pertsonentzako osasun-laguntzaren kalitatea hobetzeko; lehen mailako arreta eskainiko duen zentro bat, pediatriarekin eta kanpo-kontsultekin; diagnostiko aurreratuko zerbitzuekin, hala nola mamografiak edo ordenagailu bidezko tomografia axiala,OTA, etxeko ospitaleratzea, arreta soziosanitarioa eta 24 orduko larrialdi-zerbitzua". Horiek proiektu zehatzak dira, proiektu errealistak; horixe da EAJ eredua", aldarrikatu du.
Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak ere balioetsi du azpiegitura hori. Azpiegitura horrek durangarrak artatuko ditu, baina baita eskualdeko gainerako herritarrak ere, alferrikako joan-etorriak saihestuz. Gogorarazi duenez, "gure lehentasunezko ardatzaren alde lan egiten hasi gara, osasunaren alde", eta "Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat lortu dugu, etorkizuneko Bereizmen Handiko Osasun Zentroa garatzeko oinarriak ezarriko dituena". Durangoko Udalak jarduera hori beste jarduera osagarri batzuekin osatu nahi du, gure herrikideen osasuna eta ongizatea hobetzen lagunduko digutenak".
Bizkai Buru Batzarraren presidenteak esan ditu gaur goizean EAJ-PNVk Ezkurdi plazan egin duen ekitaldi politikoari amaiera emateko hitzak, euskal herritarrei datorren igandean hautestontzietara masiboki joateko deia eginez. "Gaur egun ditugun zerbitzu publikoak eta bizi-kalitatea okerrera joan daitezke; etorkizuna ez dago bermatuta. Euskal gizarteari azaldu behar diogu gure egungo ongizatea jokoan dagoela. Eraikitako guztia eror daitekeela", ohartarazi du. Baina ziur dago EAJ-PNVk zerbitzu publikoak hobetzen jarraituko duela, "Bizkaian Imanol edo Maitaneri, Araban Josebari eta Gipuzkoan Bakartxori entzun diet proposamen zehatz, serio eta eraginkorrak egiten, EAJren ardura delako euskal gizartearen ongizatea". "EAJk egiten duen bitartean, beste batzuk `egin behar da´ esatera mugatzen dira; EAJk arraunean egiten duen bitartean, beste batzuek arrauna uretan sartzen dute besteen bultzada geldiarazteko; EAJk konpromisoa hartzen duen bitartean, beste batzuek ideia abstraktuak saltzen dituzte; EAJk esaten duena egiten duen bitartean, beste batzuek une bakoitzean komeni zaiena egiten dute. Zein eredurekin geratzen zarete? Nik argi daukat: sinesgarritasuna eta konfiantza; egiten jakitea eta etorkizuna. EAJ-PNV eredua", aldarrikatu du.
Bideo erlazionatuak...
EBB
2024/04/13
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09