Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2024/02/11

EAJ-PNVk eremu guztietan emakumeen ahalduntzearekin duen konpromisoa berritu du Maitane Ipiñazarrek

Neska eta Emakume zientzialarien Nazioarteko egunean, Eusko Legebiltzarrerako Bizkaiko hautagaiak aurreratu du talde jeltzaleak bultzatzen eta garatzen jarraituko duela emakumeak “ikusgarri eta protagonista” egingo dituzten politikak, “erreferente berriak sortzen lagunduko dutenak, zientziaren arlotik esparru publikoraino”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Euzko Alderdi Jeltzaleak lanean jarraituko du, politika feministak proposatzen eta garatzen jarraituko du, emakumeak ahalduntzen jarraitzeko, ikusgarri eta protagonista izan daitezen eta erreferenteak sortzen lagun dezaten”. Horixe izan da Maitane Ipiñazarren aldarrikapen nagusia, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan jeltzaleen zerrendan Bizkaitik aurkeztuko den hautagaiarena, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunean. Berriro ere gogora ekarri nahi da neskek, emakume gazte eta helduek funtsezko zeregina betetzen dutela komunitate zientifiko eta teknologikoan, eta beren parte hartzea indartu,bultzatu eta sustatu beharra dagoela, “alderantziz galera izango baita zientziarentzat eta gizarte osoarentzat”, nabarmendu du.

Dena dela, Ipiñazarrek zientziaren esparrutik harago joan nahi izan du eta, zerrendakide guztiekin batera, EAJ-PNVren konpromisoa berretsi nahi izan du emakumeen ahalduntzearekin, esparru guztietan, zientziatik hasita, eta nabarmendu nahi izan du ezinbestekoa dela “bizitzaren esparru guztietan emakume erreferenteak egon daitezela”, bereziki belaunaldi gazteei lagunduko diena “estereotipoei aurre egiten eta genero berdintasuna sustatzen”.

Ipiñazarrek gogoratu EAJ-PNV aitzindaria izan zela 2005ean Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako Lehen Legea sustatuz Ibarretxe Lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren buru zela. Ipiñazarren hitzetan “duela hilabete batzuk berriz izan gara aitzindari,Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearekin, Legebiltzarrean adostasun zabala jaso baitzuen”. Baina “ez gara horrekin konformatuko, lan handia dago oraindik egiteko”, ziurtatu du. “Hitzematen dugu politika ausartak abian jartzen jarraituko dugula, etorkizun berdintzaileagoa bermatuko digutenak. Horrela baino ez baitugu lortuko etorkizun bidezkoagoa eta ekitatiboagoa euskal gizartearentzat”, amaitu du.

Next Euskadi