Prentsa Aretoa
2023/12/15
Bizkaiak 2024rako izango duen aurrekontua “euskal hiritargoaren bizimodua hobetzeko” ona dela esan du EAJ-PNVk eta aurreratu du “bizkaitarrei hitzemandakoa” beteko duela
Batzarkide talde jeltzaleak EH Bilduk, Partido Popularrak eta Elkarrekin Bizkaia- Talde Mistoak aurkeztu dituzten osoko zuzenketen kontra bozkatu du, aurrekontu proiektuaren izapidetze prozesua ahalbidetuz
Jesús Lekerikabeaskoa - Bizkaiko aurrekontuak 2024 (osoko zuzenketak)
AURREKONTUAK - 2023/12/15
Bizkaiko Batzar Nagusiek, gaur, Euzko Abertzaleak batzarkide taldearen kontrako botoarekin, EH Bilduk, Partido Popularrak eta Elkarrekin Bizkaia-Talde Mistoak 2024rako egin den Aurrekontu Proiektuari aurkeztu dizkioten hiru osoko zuzenketak baztertu dituzte, egitasmoak Bizkaiko Ganberan izapidetze prozedurak bere bidea egiten jarraitzea ahalbidetuz. Jesus Lekerikabeaskoa Arrillaga talde jeltzalearen bozeramaileak hitza hartzeko izan duen tartean defendatu du EAJ-PNVk herritargoaren aurrean erantzungo duela eta hitzemandakoa beteko duela maiatzeko hauteskundeetan hiritargoak aukeratu zituen proiektu eta proposamenak babestuz. “Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako aurrekontua ona da bizkaitarren bizimodua hobetzen jarraitzeko.Bizkaiko hiritargoaren zati handi batek adierazi zuen konfiantza duela gure proiektuan, eta EAJ-PNVk hitzemandakoa beteko du. Egingo duguna esaten dugu eta hitzeman duguna egiten dugu”, ziurtatu du.
Ildo beretik esan behar da Bizkaiko Foru Aldundiak prestatu duen aurrekontua orain arteko anbiziotsuena dela, osotara 10.308,2 milioi euroko kopurua egiten baitu. Bederatzi foru departamentuetatik 1.599,1 milioi euro (aurtengo ekitaldian baino 58,6 milioi gehiago) bideratuko dira legealdirako egin den ‘Bizkaia denontzat’ planean jasotzen diren proiektuak garatzera. Lekerikabeaskoak azaldu duenez “120tik gora proiektu dira, Bizkaia hobetzen jarraitzeko 6 ardatzetan oinarrituta: Bizkaia oparo eta sendotua, Bizkaia sozialki aurreratua, Bizkaia berdea,nortasun propioa izango duen Bizkaia, Bizkaia kohesionatua eta, hori guztia,Aldundi sendo,hurbil eta moderno baten eskutik”, laburbildu du. “Datorren urterako aurrekontuarekin helduko diogu lehen luzeari. Arraunkada sendoarekin aterako gara, egungo estropada-eremuak eskatzen duen erritmoa hartu ahal izateko, eta egiten dakigun hori egiten jarraitzeko: Bizkaia hobea lortzeko helburuarekin arraun egitea”, ziurtatu du.
Batzarkide jeltzaleak orduan zerrendatu ditu foru departamentu guztietan egingo diren inbertsio eta lanik esanguratsuenak, baina bereziki aipatu ditu Gizarte Ekintza arloan egingo direnak, Bizkaiko Foru Aldundiak 2024. urterako departamentu guztietarako jasoko duen aurrekontu osoaren %43 hartuko duelako. “Erabilgarri ditugun hamar eurotatik lau euro eta erdi; 691etik gora milioi. Aldundiaren lehentasuna izan direlako eta direlako zerbitzu sozialak, zerbitzu publikoak, publiko-itunduak, publiko-komunitarioak… dena delako formularekin, baina planteamendu populistetatik eta demagogiatik urrun. EAJ-PNV ez baita bakar batera mugatzen, konbentzimenduak eta koherentziak baino ez baikaitu gidatzen, pertsona gure politiken erdian jarriz eta zerbitzuaren kalitatea bermatuz”, erantsi du.
PROPOSAMEN POSITIBOAK
Bozeramaile jeltzaleak gaur goizean Gernikako Batzar Etxean egin duen diskurtsoaren zati nagusia argitzaile eta positiboa izan da, hiru osoko zuzenketak aurkeztu dituzten taldeei kritika batzuk egin dizkieten arren,EH Bilduri, Partido Popularrari eta Elkarrekin Bizkaia- Talde Mistoari,alegia. Zentzu honetan, EAJ-PNVk datorren urterako lan ildo nagusiak aurreratu nahi izan dituen arren “zuek, zer eskaintzen diezue Bizkaiari eta bere hiritargoari?: beren bizimodua hobetzeko egin diren kontuei eman diezuen arbuioa besterik ez”. “Elkarrizketak eta elkarlanak lortuko zuten jarrerak hurbiltzea, baina ezinezko gertatu da. Guk planteatutako ereduaren kontra agertu baino ez duzue egin nahi, hori besterik ez. Eta, hauteskundeak hurbil daudela zuen `ezetza´ esperokoa zen. Baina, ez zaudete zorioneko: aurrekontu hauek dagokien bidea egingo dute eta alderdi honek, EAJ-PNVk, hiritargoari hitzemandakoa beteko du”.
“EAJ-PNVren marra gorria da guk hitzemandakoa bete gabe uztea eta marra horretara ez gara iritsiko. Baina horrekin ez dadila ulertu gure jarreratik mugitzeko asmorik ez dugula. Adostasunak handitzeko beharrik ez dugu, egia da, baina erakutsi dugu eta erakusten ari gara hitz egiteko borondate zintzoa; ahaldun nagusi andreak, Elixabete Etxanobek borondate hori adierazi zizuen lehen bileran. Azken asteotan topaketak egin ditugu talde guztiekin, hitz egin dugu eta proposamenak aztertu ditugu, baina ez gara akordio batera iristeko gai izan. Ez gara aurrekontua onartzeko adostasuna zabaltzeko gai izan, ez zuek ezta gu ere; bakoitza bere erantzukizunarekin eta bere erruarekin; pena bat da”, baloratu du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09