Prentsa Aretoa
2023/07/06
Aitor Estebanek EAJ-PNVri botoa emateko deia egin du, Euskadik Madrilen “ahots propioa, orekatua eta independentea” izaten jarrai dezan
Talde jeltzaleak dagoeneko hasi du U-23rako hauteskunde kanpaina, eta Sabin Etxearen aurrean egin duen ekitaldiarekin jarri du abiapuntua, “pentsioak babesteko, gure industria bultzatzeko, Euskadirentzako inbertsioak erakartzeko, autogobernua blindatzeko, Ekonomia Ituna babesteko, giza eskubideak defendatzeko, Sekretu Ofizialen legea aldarazteko eta hemen bere etorkizuna erabaki nahi duen euskal nazioa egon badela aldarrikatzeko” boto mesedegarri bakarra dela aldarrikatuz
2023-07-06 - Bilbo - Andoni Ortuzar
MINTZALDIA - 2023/07/062023-07-06 - Bilbo - Aitor Esteban
MINTZALDIA - 2023/07/062023-07-06 - Bilbo - Maribel Vaquero
MINTZALDIA - 2023/07/062023-07-06 - Bilbo - Mikel Legarda
MINTZALDIA - 2023/07/06
“Euskadiren ahotsa. Con voz propia”. Goiburu horrekin, Sabin Etxearen aurrean eta EAJ-PNVren ehunka hautagai, alderdikide eta alderdizalez inguratuta, EAJ-PNVk gaurko arratsalde-iluntzean abiarazi du uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako kanpaina. Talde jeltzaleak hurrengo hauteskundeei heldu nahi die, maiatzeko 28an bezala, EAEko indar bozkatuena izateko helburuarekin eta, horri lotuta, Kongresuan eta Senatuan Euskal Taldea berriz eratu ahal izateko, Madrilen gurea defendatzeko eta babesteko tresna bakarra den aldetik. Hasierako ekitaldi laburrean hartu dute hitza Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaile eta Bizkaiko zerrendaburu Aitor Estebanek, Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok eta Kongresurako Arabako zerrendaburu Mikel Legardak. Lau ordezkariek hitza hartu ondoren, hautagai jeltzaleek botoi berdea sakatu dute (botoi urdina eta gorria baztertu ondoren) EAJ-PNVk U-23rako kanpainarako egin duen bideoari ‘play’ emateko. Bideoan ikusten dugu bi aukeraren artean erabaki behar duelako aukera ezinik edo ados ez dagoen neska gaztea, eguneroko bizitzaren hainbat egoeratan (jatetxe bat, leihatila bat, denda bat, kontzesionario bat, osasun zentro bat…) baina dikotomia hori hausten du bere hauteskunde mahaiko presidenteak galdetzen dionean Sánchezi edo Feijóori bozkatuko ote dien. “PNV” da bere erantzuna, lasai eta sendo, irribarre batekin ematen duena.
Estebanen zeregina izan da ekitaldiari hasiera ematea eta “politika positiboaren” balioa aldarrikatu du, EAJ-PNVk egiten duena, “eraikitzeko, integratzeko eta aurrerantz begiratzeko gure betiko printzipioekin: giza eskubideak, justizia soziala eta euskal aberria”. Ibilbide horretatik jelzaleek “euskal herria gidatu dute izar txiki batek, Iparrizarrak, bere argi etengabearekin egiten duen bezala”. Astronomiako erreferentziak erabili ditu bozeramaile jeltzaleak gainerako alderdiez hitz egiteko, “izar distiratsu izan ondoren izar iheskor bihurtu dira”, esan du Albert Rivera edo Rosa Díez-en erreferentzia eginez; “sutan zetozen meteoritoak ziren batzuk independentziaren etorrera iragarriz eta PSOEren inguruan gira eta bira ari diren satelite bihurtu dira”; edo “Vox bezalako zulo beltzak” aipatuz. Estebanek PP eta PSOE alderdiez ere hitz egin du eta “konstelazio handi” deitu ditu “urteko sasoi bakoitzean ortzian duten tokia aldatzen dutenak, iritzi publikoaren arabera” esanez. Testuinguru honetan, EAJ-PNVko hautagaiak botoa eskatu du “pentsioen sistema publikoa babesteko, euskal industriak baliabideak izan ditzan, Euskadirentzako inbertsioak lortzeko, euskal autogobernua defendatzeko, Ekonomia Ituna babesteko, giza eskubideak defendatzeko, Sekretu Ofizialen legea aldarazteko eta egunero aldarrikatzeko hemen euskal nazio bat dagoela, bere etorkizuna erabaki nahi duena”. “Euskadik ahots propioa behar du, ahots orekatua eta independentea Madrilen. Boto baliagarria EAJrena da”, amaitu du Estebanek.
Mikel Legarda, Kongresurako Arabako zerrendaburuak, eskatu du “euskal hiritargoaren ahotsa eta botoa ez daitezela Moncloan eseri, baizik eta EAJren eserlekuetan Kongresuan eta Senatuan”. “Gure oinarrizko konpromisoak dira euskal nazioa eta euskal hiritargoaren ongizatea, eta irmotasun osoz betetzen ditugu, baina baita errespetu osoz ere, eguneroko lana eginez, balore demokratikoak, giza eskubideak eta hiritarren eskubide eta askatasunak defendatuz , eta oparotasun inklusiboa, iraunkor eta integratzailea lortzeko ahalegina eginez”, laburbildu du Legardak.
Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Maribel Vaquerok aditzera eman duenez “Erabakitzeko ordua iritsi da. Datorren uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan euskaldunen ahotsa Madrilera nork eramango duen erabakiko dugu”. Testuinguru horretan, gehitu du EAJ-PNVren helburua dela euskal gaiak defendatzea, “oraindik ere han hartzen direlako zuzenean eragiten diguten neurri eta erabakiak”. Bai hemen, bai Madrilen, Euskadiren defentsa egiteko aukera bakarra EAJ/PNV da”, adierazi du Gipuzkoako hautagaiak. “Gure sinesgarritasuna egin dugun eta egiten ari garen lanean oinarritzen da, ibilbide luzea egin dugu eta herri hau defendatzen jarraituko dugu. Gu gara etorkizuneko bermea”, borobildu du.
Ortuzar izan da kanpainaren irekierari hasiera eman diona, eta hala laburbildu du berak. “Sabin Etxean jarri dugun lonak argi eta garbi erakusten du euskal hiritargoari planteatu behar dioguna: bi pertsonaia eta pertsona bat; botere gose amaigabea batetik eta Madrilen Euskadiren defentsan dena ematen duen pertsona bestetik. Zalantzan dagoen pertsona guztiei planteatu behar diegun galdera da beren interesak kudeatzeko eta euskal interesak eramateko norengan jartzen duten beren konfiantza, nortaz fidatzen diren. Izenpetu genuen akordioa bete egin ez duen Pedro Sánchezez? Dena hankaz gora jarri nahi duen eta Vox-en eskutik joan nahi duen Núñez Feijóoz? Edo Euskadiri eta soilik Euskadiri begiratzen dion eta haren mesedetan lan egiten duen Aitor Estebanez? Nik ez daukat zalantzarik. Ez Sánchez ezta Feijóo ere: Aitor!”, ziurtatu du buru abertzaleak. “Kanpaina honi helduko diogu”, esan du Ortuzarrek, “jendearekin konektatzeko asmo irmoarekin, hautesleria mugiarazteko, gure animoa eta gure gogoa helarazteko. Bozkatzera joatearekin asko jokatzen dela ulertarazteko. Eta EAJ bozkatzen badute, beren botoek emaitzak emango dituztela. Madrilen gauzak lortuko dituen botoa izango da, beren ongizatea eta daukagun autogobernua defendatzeko balioko duen botoa. Eta hori da gure erronka handia: jendeak arreta jar diezaiola gure diskurtsoari. Badakit ez dela erraza. Berrikitan ikusi dugu azken udal eta foru hauteskundeetan. Baina apaltasunez, eta egin ditugun hutsegiteak aitortuz, ate joka joan behar dugu berriro eta berriz ere eskatu beren indarra eta botoa gure alde eman dezatela Euskadik defentsa sendoa izan dezan Madrilen, dena delakoa izanik hauteskundeak irabaziko dituena”.
Kanpainaren hasiera ekitaldian, azken 40 urteetan EAJ-PNVk Kongresuan eta Senatuan izan dituen bozeramaileen ordezkaritza zabala izan da. Bertan izan dira Iñaki Anasagasti, Joseba Zubia, Ricardo Sanz, Josu Erkoreka, Jokin Bildarratz eta Estefanía Beltrán de Heredia, Madrileko Euskal Taldearen bozeramailetza bete dutenak garai desberdinetan. Presentzia honekin, EAJ-PNVk Madrilen Euskadiren interesak defendatuz egin duen ibilbide historikoa aldarrikatu nahi izan du.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09