Prentsa Aretoa
2023/06/17
EAJ-PNV Bizkaiko lehen indar munizipalista bezala berretsi da, 55 udaletan buru izango delarik
Alderdi jeltzaleak Bilbon, Barakaldon eta Getxon gobernatuko du, eta guztira 531 zinegotzi izango ditu, banatzekoak diren 1.244 eserlekuetatik
EAJ-PNV Bizkaiko lehen indar munizipalista bezala berretsi da gaur udalak eratu ondoren. Horrela, EAJk berretsi egin du lurraldeko lehen indar munizipalista dela, gaur udalak eratu ondoren. Horrela, alderdi jeltzaleko 55 alkatek Bizkaian dauden 112 udaletatik beste horrenbeste kudeatuko dituzte, horien artean Bilbo, Barakaldo eta Getxo, biztanle gehien dituzten hiru udalerriak. Azpimarratu beharreko beste datu bat da Bizkaian banatuko diren 1.244 eserlekuetatik 531 emakume eta gizon jeltzaleentzat izango direla.
Joan den maiatzaren 28ko hauteskunde gauean, EAJ-PNVren 59 udal hautagaitza izan ziren irabazle Bizkaian. Hala eta guztiz ere, gaurko inbestidura saioan, gehiengo ezberdinen konfigurazioak mapa aldatu du. Horrela, jeltzaleek Durangoko Udaleko Alkatetza berreskuratu dute. Aitzitik, Urdulizen, Zallan, Gatikan, Bermeon eta Mundakan zerrenda bozkatuenak izan arren, besteen arteko akordio batzuek EAJ-PNV gobernutik kendu dute.
EAJ-PNVk berriro irabazi du lurraldean biztanle gehien dituzten hiru hirietan, hau da, Bilbon, Barakaldon eta Getxon. Juan Mari Aburto berriro izendatu dute Bizkaiko hiriburuko alkate, eta legegintzaldi honi hasiera emateko eskerrak eman ditu Bilboko Alkatetzan hirugarren agintaldi hau zuzendu ahal izateko emandako babesagatik eta konfiantzagatik. "Gure helburuak argia izaten jarraitzen du, ondo zehaztutako ibilbide-orri batekin, unean uneko garaietara eta koiunturetara egokituko dena. Bilbo eta gure proiektuak hiri bikain honetan bizi, landu eta amesten ditugun pertsonen bizi-kalitatea hobetzen jarraitzeko lan egingo dugu". Hunkituta, gogoratu du makila altxatu duenean "ohore eta erantzukizun handia" sentitzen duela; “poz ikaragarria eta gure artean ez daudenek hunkitutako oroitzapena, hainbat arrazoirengatik. Nire burutik urte hauetako uneak pasatzen ziren, gogorrak eta alaiak, eta 2015ean makila altxatu nuen lehen aldian izan nituen nerbio berberak sentitzen nituen”. Aburtok aurreratu duenez, datozen lau urteetan, berriro ere, “hiria gobernatzen jarraituko dut, guztiongan pentsatuz, ideologiagatik, erlijioagatik, sexuagatik edo arrazagatik inor baztertu gabe”, eta eskua luzatu die gainerako alderdiei, “oposizioa ez ezik, lankidetza ere izan daitezen eskatuz”, akordioak lortuz eta bilbotarrak gehien arduratzen eta kezkatzen dituzten gaietan elkarrekin lan eginez.
Halaber, Barakaldoko eta Getxoko alkateek, Amaia del Campok eta Amaia Agirrek, euren karguak berretsi dituzte, hurrenez hurren. Del Campok Udalbatza berria osatzen duten emakume eta gizonen laguntza eskatu du, “gure esku guztiak batuta behar ditugu gure bizilagunei laguntzeko”. “Espero dut hau izatea elkarrizketaren eta lankidetzaren legegintzaldia”, esan du, “nire atea ez da inoiz ixten”, gogoratu du alkateak. “Hunkituta aurkezten dut nire burua herritarren aurrean, lehen aldiz gure herriko alkate izendatu nindutenean nuen konpromiso eta erantzukizun bera, are gehiago. Lana, zintzotasuna, elkartasuna, konpromisoa gure etxeetan ikasi ditugun balioak dira, barakaldar guztien zerbitzura jarriko ditudan balioak, alegia”, agindu du.
Bestalde, Agirrek aitortu du “bigarren legegintzaldi honetan” ondo dakiela “aurretik dauzkagun erronkak eta lehentasunak”. “Nire konpromisoa sendoa da, eta getxotar guztien alde lan egiten jarraituko dut, orain arte egin dudan bezalaxe: erantzukizunez, gardentasunez, pasioz eta arduraz. Eta espero dut bai talde politiko guztien elkarlanaz, bai gizarte-, kultura- eta enpresa-eragile guztienarekin, baita herritarrenarekin ere, Getxo bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko toki are hobea bihurtzeko gai izango garela.
Aipatutakoez gain, EAJ-PNVk honako alkatetza hauek ere kudeatuko ditu: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arratzu, Arrieta, Artea, Artzentales, Balmaseda, Barrika, Basauri, Bedia, Berango, Berriz, Busturia, Derio, Erandio, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Galdames, Gamiz-Fika, Garai, Gautegiz-Arteaga, Gordexola, Güeñes, Igorre, Ispaster, Iurreta, Kortezubi, Lanestosa, Laukiz, Leioa, Lemoa, Lezama, Loiu, Mallabia, Maruri-Jatabe, Mendata, Morga, Mungia, Murueta, Orozko, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Sondika, Turtzioz, Ugao-Miraballes, Urduña, Zamudio eta Zierbena.
Nabarmenak...
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Bizkaiko Foru Aldundia
2024/11/06
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09