Prentsa Aretoa

2023/05/20

Ortuzarrek Erandion adierazi duenez, herritarrek EAJ-PNVk eraikitzen dituen "zubien" edo beste batzuk zulatzen dituzten "lubakien" artean aukeratu behar dute

EBBren presidenteak Euskadiko zerbitzu publikoen funtzionamendu ona aldarrikatu du, Aitziber Oliban alkate eta berrautaketarako hautagaiarekin eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusigaiarekin batera egindako ekitaldi politikoan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Erandion, Ibaizabal itsasadarraren gainean Eskuinaldea eta Ezkerraldea lotuko dituen zubitik metro gutxira, Andoni Ortuzarrek gogorarazi nahi izan die Euskadiko herritarrei datorren maiatzaren 28an erabaki beharko dutela EAJ-PNVk eraikitzen dituen “zubien” edo beste aukera politiko batzuk zulatzen dituzten “lubakien” artean. Ehunka alderdikide eta alderdizaleren aurrean, Ortuzarrek Mendiguren plazan gauzatu den ekitaldi politikoan parte hartu du gaur arratsaldean, eta bertan izan dira ere Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaia eta Aitziber Oliban Erandioko alkate eta berrautaketarako hautagaia. Etxanobek “erandiotarren bizi-kalitatea hobetuko duten proiektu” zehatzak balioetsi ditu, eta berariaz aipatu ditu All Iron zubia, itsasadarraren bi ertzak lotuko dituena, eta Bilbo eta Getxo lotuko dituen bulebarra, “ingurua berroneratzeko proiektu handia da hau, Eskuinalde osoaren etorkizuna markatuko duena”, adierazi du. Bestalde, Olibanek ziurtatu du “Erandio oparoa nahi” duela, eta horretarako hainbat proiektu zehatz zerrendatu ditu, “Erandiori buelta emango dioten proiektu serioak, EAJ-PNVk bakarrik bermatzen dituenak”.

Ortuzarren ustez, ulergarria da pertsona batzuk gogogabetasunean erortzea, hainbat urtetan krisi ekonomikoak, aurrekaririk gabeko pandemia, Europako gatazka belikoa edo prezioen eta hipoteken gorakada handia gertatu ondoren. Hala ere, buruzagi jeltzaleak ilusioaren eta baikortasunaren aldeko langa hautsi du. “Pertsonak ilusionatu daitezke”, ziurtatu du. “Ideiekin eta proiektuekin hiritargoa ilusionatu daiteke. Herritar gisa ilusionatzen ez nauena da beste alderdi batzuetan eta beste gizarte-eragile batzuetan ikusten dudana. Ez nau ilusionatzen baten batek Euskadi greba gehien dituen herrialdea izateaz harro egoteak. Ez nau ilusionatzen PSOEren eta PPren kanpainako gai nagusia ETA berpiztea izateak. Eta ez nau ilusionatzen Bilduren zerrendetan sartzeko argudiorik onena terrorismoagatik kondenatua izatea izateak. Ez nau ilusionatzen”, errepikatu du. “Hau igandean bozkatzen dena: ilusioa edo desilusioa. Etorkizuna edo iragana. Proiektuak edo liskarra. Egia edo gezurrak. EAJ edo beste guztiak. Horregatik bozkatu behar da. Izan ere, hautestontziak ilusioz edo EAJren botoz betetzen ditugu, edo penaz betetzen ditugu. Ez du berdin nork gobernatzen duen”, ohartarazi du. Batzuek modu interesatuan sustatzen duten ezkortasunaren aurrean, Ortuzarrek Euskadiko zerbitzu publikoen funtzionamenduaren aldeko langa hautsi du. “Gezur bat mila aldiz errepikatzeak ez du egia bihurtzen. Bilduko kideek diote Euskadiko zerbitzu publikoek ez dutela funtzionatzen. Gezurra da. Argi eta garbi esaten dut. Gezurra da. Martxan dagoen garraio sistema-publikoa daukagu. Funtzionatzen duen osasun-sistema bat dugu, eta ez ez dut kentzen salbuespen gutxi egotea. Beharrak dituzten pertsonei laguntza ematen dien sistemak funtzionatzen du. Eta askoz hobeto egongo ginateke, baina askoz hobeto, orain arduratuta dauden horiek Euskadiren gurpilean makilarik sartu izan ez balute. Izan ere, 40 urte eman dituzte Euskadi geldiarazten, hondatzen”, salatu du.

Etxanobek, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren lekukoa hartzeko hautagaiak, Ortuzarrek aipatu dituen zerbitzu publikoak ere nabarmendu ditu, eta herritar guztiei zerbitzu publiko onenak eskaintzen jarraitzeko konpromisoa hartu du. “Jarduera ekonomikoa eta enplegua, kalitatezko enplegua, bultzatuko ditugu, hori baita gizarte-politikarik onena”, esan du. Erandion izanda, inguruan zuzenean eragingo duten proiektuetako batzuk aipatu ditu hautagai jeltzaleak, hala nola Bizkaiko hiriburua eta Getxo lotuko dituen bulebarra, “Bilbo efektua itsasadarrean zehar hedatzeko urrats erabakigarria”, “ingurua berroneratzeko proiektu handia da hau, Eskuinalde osoaren etorkizuna markatuko duena”, baina bereziki “Erandiorentzat, Altzagarentzat; itsasadarraren frontea berrituko dugu erandiotarrentzat, eta bi ertzak lotuko ditugu: Erandio eta Barakaldo. Bulebarra ertz batean eta ibai-parkea bestean”, gogorarazi du. “Batzuek zementua deitzen diote horri; nik bizi-kalitate hobea deitzen diot, izan ere, EAJ-PNV da bizi-kalitatea hobetzen duen alderdia”, aldarrikatu du.

Erandioko Alkatetzarako hautagai Aitziber Olibanek Erandio oparoa nahi duela adierazi du. Ildo horretan, aurreratu du suspertze eta dinamizazio ekonomikoak industria-proiektu motor berriak behar dituela, ilusioa eta konpromisoa. “Plaiabarri-Sakoni dinamizatu behar dugu, ekitaldi traktoreen eta enplegu-azoken egoitza izan behar dugu; kolektibo ahulei laguntzeko programak jarri behar ditugu abian, Hezkuntza Foroa, Zientzia Astea... Enpresen arteko aliantzak sortzeko, ekintzailetzaren kultura bultzatzeko eta prestakuntza-eskaintza indartzeko gai izan behar dugu. Erandioko kanpo-proiekzioa sustatuko dugu”, zerrendatu du. Horiek guztiak “Erandiori buelta emango dioten proiektu serioak dira, eta EAJ-PNV proiektu horiek aurrera aterako diren bermea” dela ziurtatu du.