Prentsa Aretoa

2023/04/25

Elixabete Etxanobek “ahalegin berezia” egingo du Ezkerraldean eta Meatzaldean “jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua bultzatzeko”

Ahaldun nagusigaiak aurreratu du EAJ-PNVk lanean jarraituko duela “lurraldea etorkizuneko jardueretan erreferente izan dadin”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Ezkerraldean eta Meatzaldean ahalegin berezia egingo dugu jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua bultzatzeko. Hementxe sortu zen Bizkaiko ekonomia sendoaren motorea, eta hemendik lan egin behar dugu hiritargo osoaren ongizate ekonomikoa bermatzeko”. Hitz horiekin hasi da Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVren hautagai eta Herri Administrazio eta Erakundeekiko Harremanetarako foru diputatua gaur goizean EAJ-PNVk Ezkerraldean eta Meatzaldean aurkeztuko dituen hautagaiekin izan duen topaketan.

“Aldundiaren burutzan, EAJ-PNVk lanean jarraituko du egungo jarduera industrialak hemen gera daitezen, Bizkaian sustrai sendoak izan ditzaten eta herrialdea etorkizuneko jardueren erreferente izan dadin, besteak beste digitalizazioan, trantsizio energetikoan edo produkzio aurreratuan oinarritzen direnak. Herrialde honetan ideia ona duten eta lan egiteko gogoz dauden pertsonek babesa jasoko dute negozio berriak abisn jartzeko. Bizkaian ekonomiaren etorkizuna eta enplegua bermatuko duten enpresen oinarriak finkatzen lagunduko diegu”, ziurtatu du Etxanobek BIC Bizkaia Ezkerraldearen ondoan, Barakaldon. “Gure xedea izango da herrialde erakargarria izatea, jarduera eta enpresa berriak hartuko dituena. Eta talentua erakartzeko ere; gaitasun handiko pertsonak behar ditugu, gure ehun ekonomikoa gero eta lehiakorragoa izan dadin”, adierazi du.

“Bizkaiko eskualde guztietan jarduera ekonomikoa eta enplegua indartzeko proiektuekin aurkezten da EAJ-PNV hauteskunde hauetara, baita Ezkerraldean eta Meatzaldean ere. Ondo definitutako ibilbide-orri batekin eta ondo ezagututako gobernatzeko modu batekin, euskal gizartearekiko erantzukizunean eta konpromisoan oinarrituta. Erakundeen artean eta esparru pribatuarekin lankidetzan arituz, pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen duten proiektuak gauzatzeko”, amaitu du.