Prentsa Aretoa

2023/02/18

'The Beach Boys & The Jai Alai Girls', amaiera bikaina euskal surf eta pilota selekzioen jaiari

Pandemiak eragin zuen etenaren ondoren, EAJ-PNVk Inauterietako jaiari heldu dio berriz. Bertan, Andoni ‘Slater‘ Ortuzarrek baieztatu du inork ere ez duela geldituko euskal herriak bere kirol selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko duen ilusioa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Hondartzan let’s go surfing

Frontoian jo-ta-ke

En Bakio y en Gernika

Zarautz, Gasteiz o Anglet

Deportistas de Euskolabel

El mundo a sus pies

Goi-goian ikurriña

Euskadi garaile!

 

Desde Mundaka hasta Maui

De Iruña a USA

Pilotari surflariek

Lehiatu nahi dute

Aspalditik gaude

Dena emateko prest

Gure helburu domiñak

Urrezkoak hobe!

Goi-goian ikurriña

Euskadi garaile!

‘The Beach Boys & The Jai Alai Girls’ taldeak ‘Surfing USA’ren abestiaren musikarekin egin duen bertsio aldarrikatzailearekin, EAJ-PNVk amaiera bikaina eman dio gaur, jai eta umore giroan, Inauteriak ospatzeko egin duen ikuskizunari. Pandemiak inposatu zuen etenaldiaren ondoren talde jeltzaleak berriz heldu dio Sabin Etxean egin ohi izan duen inauterietako jaiari. 2023ko edizio honetan EAJ-PNVk ospatu nahi izan du euskal pilota eta surf selekzioek oso hurbil ikusten dutela lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izatea Madrilgo Euskal Taldeak Kirolaren Espainiako Lege berrian sartu zuen zuzenketari esker. Taldeko lider Andoni ‘Slater’ Ortuzar, ‘el tsunami de Sanfuentes’, oso argia izan da puntu honetan: “Surfa eta pilota bidearen abiapuntua da. Amets egitera ausartu behar da. Inork ez du gure ilusioa geldituko”, esan du, eta txalo zaparrada beroa eragin du Euskal Abertzaletasunaren Museoko sarrera txiki utzi duten 200 pertsonen artean. Ortuzarrekin batera ‘The Beach Boys & The Jai Alai Girls’ taldea osatu dute Leixuri Arrizabalaga, ‘la puntista nacionalista’; Ana Otadui, ‘la juntera zaguera’; e Iñigo ‘Irons’ Iturrate, ‘Bodhi’ zeritzotena. Ekitaldiaren aurkezpena kantxako epaile andre Itxaso Atutxak egin du.